Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

177. zk., 2024ko irailaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

VALLE DE TRÁPAGA-TRAPAGARANGO UDALA
4208

IRAGARKIA, hirigintzako eta ingurumeneko teknikari lanpostu bat (1) oposizio-lehiaketa bidez (txanda irekia) betetzeko hautaketa-prozesuaren deialdiaren oinarriak argitaratzeari buruzkoa.

2024ko abuztuaren 7an argitaratu zen Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (151 zk.) Valle de Trápaga-Trapagarango Udaleko langileen plantillan hutsik dagoen hirigintza eta ingurumeneko teknikari lanpostu bat (1) lehiaketa-oposizio libre sistemaren bidez betetzeko hautapen prozesuaren deialdiaren oinarriak.

2024ko abuztuaren 19an argitaratu zen Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (158 zk.) uztailaren 24ko 959/2024 Dekretuan (2024-08-07ko BAO, 151 zk.) atzemandako akats materiala eta egitezkoa zuzenketa, Trapagarango Udaleko plantillan hutsik dagoen Hirigintzako eta Ingurumeneko teknikari lanpostu bat (1) oposizio-lehiaketa irekiaren bidez betetzeko deialdia arautuko duten oinarrien edukian.

2024ko abuztuaren 28an argitaratu zen Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (165 zk.) uztailaren 24ko 959/2024 Dekretuan (2024-08-07ko BAO, 151 zk.) atzemandako akats material eta egitezkoa zuzenketa, Trapagarango Udaleko plantillan hutsik dagoen Hirigintzako eta Ingurumeneko teknikari lanpostu bat (1) oposizio-lehiaketa irekiaren bidez betetzeko deialdia arautuko duten oinarrien edukian. Lanpostu horren eranskinak 2024-08-19ko BAOn argitaratu ziren (158 zk.).

Eskabideak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izango da, deialdiaren laburpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den biharamunetik hasita.

Deialdi honekin zerikusia duten ondorengo iragarkiak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Udalek iragarki-oholean baino ez dira argitaratuko.

Valle de Trápaga-Trapagaran, 2024ko irailaren 28a.

Alkatea,

Miguel Ángel Gómez Viar.


Azterketa dokumentala