177. zk., 2024ko irailaren 11, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNU SAILA
4207
AGINDUA, 2024ko abuztuaren 26koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saileko behin-behineko langile bat lanpostutik kentzea xedatzeko dena.
Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 30.5 artikuluan ezarritako aurreikuspenak aplikatuz, ondoren zehazten den kargu-uztea sinatzen dut:
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Begoña Otalora Ariño andrea Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saileko Administrazioa Modernizatzeko Kontuetako aholkulari kargutik kentzea (5257 kodea, 1 dotazioa), Euskal Sektore Publikoan beste kargu bat beteko baitu, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Kargu-uzteak 2024ko irailaren 3an izango ditu eraginak. Kargu-uztearen eguna bat etorriko da zerbitzuak emateko azken egunarekin.
Hirugarrena.– Administrazio-bidea amaitzen duen Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko abuztuaren 26a.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,
MARÍA UBARRECHENA CID.