Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

177. zk., 2024ko irailaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNU SAILA
4206

AGINDUA, 2024ko abuztuaren 2koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saileko langile bat behin-behineko lanpostutik kentzea xedatzeko dena.

Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 30.5 artikuluan ezarritako aurreikuspenak aplikatuz, ondoren zehazten den kargu-uztea sinatzen dut:

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Juan Ignacio Bernardo Urquijo jauna Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saileko legebiltzarreko gaietarako aholkulariaren kargutik kentzea (5256. kodea, 1. dotazioa), Euskal Sektore Publikoan beste kargu bat beteko baitu, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Kargu-uzteak 2024ko abuztuaren 2an izango ditu eraginak. Kargu-uztearen eguna bat etorriko da zerbitzuak emateko azken egunarekin.

Hirugarrena.– Administrazio-bidea amaitzen duen Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko abuztuaren 2a.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MARÍA UBARRECHENA CID.


Azterketa dokumentala