Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

176. zk., 2024ko irailaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
4199

HUTS-ZUZENKETA, honena: Agindua, 2024ko uztailaren 9koa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko elikakatea eta zuraren katea digitalizatzeko laguntzen 2024rako deialdiaren oinarriak.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuetan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.

Era horretako hutsak atzeman dira, 2024ko uztailaren 9koa Aginduan, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko elikakatea eta zuraren katea digitalizatzeko laguntzen 2024rako deialdiaren oinarriak (2024ko abuztuaren 19ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 16 zk). Hori dela-eta, oinarri horren zuzenketa egiten da hemen:

Gaztelaniazko bertsioan, 11. oinarriko 4. apartatuan, 2024/3986 (39/21) orrian:

Hau dio:

– Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 65 emango zaie 40-59 puntu lortzen dituzten jarduketa-planei.

Baina hau esan behar du:

– Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 65 emango zaie 30-59 puntu lortzen dituzten jarduketa-planei.


Azterketa dokumentala