Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

176. zk., 2024ko irailaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
4196

AGINDUA, 2024ko abuztuaren 9koa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuarena, zeinaren bidez kargutik kentzen eta izendatzen baitira prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko Aholku Batzordeko titularrak.

Maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duenak, kudeaketa-eredu berria ezarri zuen: gure lurraldean garatzen diren Enplegurako Lanbide Heziketako jarduera guztiak sistema bakar batean integratzen dituen eredua. Dekretu horrek 10. artikuluan Aholku Batzorde bat sortzen du prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko; batzordea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren aholkularitza-organoa izango da eta erakunde autonomo horri atxikita egongo da.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2019ko uztailaren 30eko Aginduaren bidez, prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko Aholku Batzordearen osaera eta funtzionamendu-araubidea arautu ziren.

Agindu horrek 4. artikuluan xedatutakoaren arabera, prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko Aholku Batzordeak kide hauek izango ditu: 10 kide administrazioaren ordezkaritzan, 5 kide enpresaburu-elkarte esanguratsuenen ordezkaritzan eta 5 kide sindikatuen ordezkaritzan (bakoitzaren ordezkaritza-indarraren proportzioan).

2019ko uztailaren 30eko Aginduaren 5. artikuluko 1. apartatuan xedatutakoaren arabera, Batzorde horretako kideen agintaldiaren iraupena 4 urtekoa izango da, eta berriz aukeratu ahal izango dira agintaldia amaitutakoan. Dena den, artikulu horretako 3. apartatuan xedatzen denez, prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko Aholku Batzordeko kideen agintaldia karguaren iraunaldia bukatu baino lehen amaitu ahal izango da baldin eta izendapena egiteko eskumena duen organoak kideren bat errebokatzea edo kargutik kentzea erabakitzen badu, bai organoak berak erabakita bai izendapena proposatu zuen Administrazioak, enpresaburu-elkarteak edo sindikatuak egindako aurretiazko eskaera arrazoituaren ondorioz; edo, baldin eta izendatzeko arrazoia izan zen kargua galtzen bada, karguaren ondorioz Batzordeko kide izendatu diren kideen kasuan.

2019ko abenduaren 27ko Aginduaren bidez (Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarena; 2020ko urtarrilaren 31ko EHAAn argitaratua, 21. zenbakian), prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko Aholku Batzordeko kideak hasieran izendatu ziren, batzorde hori arautzen duen aginduan ezarritakoaren arabera.

XII. Legegintzaldia hastearen ondorioz, Bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuaren 2021eko otsailaren 24ko Aginduaren bidez, berriro ekin zitzaion aipatu batzordeko zenbait kide kargutik kentzeari eta izendatzeari.

2024ko uztailaren 30ean, Euskadiko Langile Komisioen Sindikatu-konfederazioaren (CCOO) jakinarazpena jaso da, eta bertan eskatu dute prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko Aholku Batzordean erakunde sindikal hori ordezkatzen duten titularretako bat aldatzeko.

Azaldutako guztia dela bide, eman zaizkidan ahalmenak erabiliz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa. – Beheko kidea kargutik kentzea prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko Aholku Batzordean:

– M.ª Aranzazu Martínez Tobalina andrea, titular izendatu zena Euskadiko Langile Komisioen Sindikatu-konfederazioaren (CCOO) ordezkari gisa.

Bigarrena. – Beheko pertsona izendatzea haren ordezko, prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko Aholku Batzordeko kide moduan duen agintaldia amaitu arte:

– Jone Robledo Zapatero andrea, ordezko izendatu zena Euskadiko Langile Komisioen Sindikatu-konfederazioaren (CCOO) ordezkari gisa.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek onartzen den unean izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko abuztuaren 9a.

Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburua,

MIGUEL TORRES LORENZO.


Azterketa dokumentala