Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

176. zk., 2024ko irailaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
4194

AGINDUA, 2024ko abuztuaren 27koa, Hezkuntzako sailburuarena, José María Murguialday Chasco jauna Hezkuntza Saileko Hezkuntzako Ikuskaritzaren Gipuzkoako Ikuskaritzako lurraldeburuaren kargutik kentzea xedatzen duena.

Hezkuntzako sailburuaren 2008ko urriaren 27ko Aginduaren bidez, ebatzi zen José María Murguialday Chasco jauna Hezkuntzako Ikuskaritzaren Gipuzkoako Ikuskaritzako lurraldeburu izendatzea, izendapen askeko sistemaren bidez (2008ko azaroaren 12ko EHAA).

Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskaritzako lanpostuen zerrenda onesten duen urtarrilaren 13ko 3/2009 Dekretuak Hezkuntzako Ikuskaritzako lurraldeburuaren lanpostua ezarri zuen, eta lanpostu horren eginkizunak Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskaritzari buruzko ekainaren 28ko 98/2016 Dekretuaren 14. artikuluan daude jasota.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskaritzari buruzko ekainaren 28ko 98/2016 Dekretuaren 13.5 artikuluak xedatzen duenez, Ikuskaritzako lurraldeburuak zuzenean egongo dira ikuskari nagusiaren mende, eta hezkuntzaren alorrean eskumena duen saileko titularrak izendatuko ditu, ikuskari nagusiak proposatuta, izendapen askeko prozeduraren bidez.

Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 103. artikuluan xedatutakoaren arabera, hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– José María Murguialday Chasco jauna Hezkuntzako Ikuskaritzako Gipuzkoako Ikuskaritzako lurraldeburuaren kargutik kentzea, erretiroa hartuko duelako, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Kargu-uzte honek 2024ko abuztuaren 31tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko abuztuaren 27a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala