175. zk., 2024ko irailaren 9a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (115 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
BARAKALDOKO UDALA
4192
IRAGARKIA, Barakaldoko Zarataren Mapa Estrategikoen berrikuspena behin betiko onartzeari buruzkoa.
Tokiko Gobernu Batzarrak 2024ko ekainaren 28an hartutako erabakiaren bidez, behin betiko onartu da AAC Centro de Acústica Aplicada, SL enpresak Barakaldoko udalerriko zarataren mapa estrategikoen gainean egin duen berrikuspena Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren II. eranskinean deskribatutako metodologia aplikatuz.
Hori guztia argitara ematen da Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian iragarki bana argitaratuz, urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 13.3 eta 15.2 artikuluen ondorioetarako, eta adierazten da berrikuspena interesdunek eskuragarri dutela Garapen Jasangarriaren eta Natura Ingurunearen Arloan, udalaren gardentasun-atarian, udalaren webgunean eta udalaren egoitza elektronikoan kontsulta dezaten.
Alkatea,
AMAIA DEL CAMPO BERASATEGUI.