Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

175. zk., 2024ko irailaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4186

ERABAKIA, 2024ko ekainaren 26koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluaren osoko bilkurarena, irakasle eta ikertzaileen ordainsari osagarri gehigarriak esleitzeko ebaluazioa eskatzeko urteko deialdia onartzen duena.

María Pilar Elorrieta Santosek, Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte Kontseiluko idazkari nagusiak, honako hau

ZIURTATZEN DU:

Bi mila eta hogeita lauko ekainaren 26an bilduta, Gizarte Kontseiluaren berrehun eta hogeita hamaseigarren osoko bilkurak beherago aipatzen den erabakia hartu zuen aztergai zerrendako bederatzigarren puntuaz, zeinak honela baitzioen: irakasle eta ikertzaileen ordainsari osagarri gehigarriak esleitzeko ebaluazioa eskatzeko urteko deialdia.

Lehenengoa.– UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileen ordainsari osagarri gehigarrien urteko deialdia onartzea (erabaki honi eransten zaio).

Bigarrena.– Erabaki hau eta erantsitako deialdia Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Errekurtsoak.- Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoa betez, jakinarazten da egintza honek administrazio bidea agortzen duela, Unibertsitate Sistemaren martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluak jaso bezala. Errekurtsoa jar daiteke bi hilabeteko epean egintzaren auka, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioan argitaratzen denetik kontatzen hasita.

Bilbao, 2024ko ekainaren 26a.

Kontseiluburua,

JOSÉ AGUSTÍN EIZAGUIRRE AGOTE.

Idazkari nagusia,

MARÍA PILAR ELORRIETA SANTOS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala