173. zk., 2024ko irailaren 5a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (92 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
4145
IRAGARKIA, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariarena, Orioko portuan portuko jabari publikoaren emakida emateari buruzkoa, Talleres Arostegui SLri azalera murrizteagatik lehorreratzeko ustiapenerako emandako emakidaren aldaketa bati buruzkoa.
Euskal Autonomia Erkidegoko Portuen eta Itsas Garraioaren ekainaren 28ko 2/2018 Legearen 41.9 artikuluan xedatutakoa betez, jakinarazten da, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariaren 2024ko uztailaren 15eko Ebazpenaren bidez, aipatutako emakida eman dela, honako baldintza nagusi hauekin:
Titularra: Talleres Arostegui S.L.
Xedea: Talleres Arostegui S.L. enpresari ontzitegi gisa ustiatzeko Orioko portuan emandako emakida aldatzeko, azalera txikitzeagatik.
Eremua: 1.666,48 m2.
Iraupen-epea: 20 urte; 5 urtez luzatu ahal izango da, legez ezarritako gehieneko epea bete arte.
Tasa: 16.748,12 euro/urte (BEZik gabe).
Vitoria-Gasteiz, 2024ko abuztuaren 8a.
Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria,
AITOR ETXEBARRIA ATUTXA.