173. zk., 2024ko irailaren 5a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (129 KB - 2 orri.)
- EPUB (122 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ETXEBIZITZA ETA HIRI AGENDA SAILA
4143
IRAGARKIA, 2024ko abuztuaren 22koa, Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturaren zuzendariarena, «Bilboko Iturrigorri eta Gardeazabal auzoetako 734.01 egikaritze-unitatea, II. fasea. Zabalkuntza» izeneko desjabetze-espedientean.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoaren arabera, erregistro-titularrekin ezin denez izapidetu «Bilboko Iturrigorri eta Gardeazabal auzoetako 734.01 egikaritze-unitatea, II. fasea. Zabalkuntza» izeneko desjabetze-espedienteak ukitzen duen It.6 1. esk. gisa identifikatutako finkaren nahitaezko desjabetze-espedientea, espediente honen administrazio-egintzen bidez jakinarazten da.
Egintzen eduki osoa interesdunek eskuragarri izango dute Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).
Honako hau argitaratzen da, eranskinean aipatutako interesdunek horren berri izan dezaten, eta jakinarazpentzat har dezaten.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko abuztuaren 22a.
Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturaren zuzendaria,
PABLO GARCIA ASTRAIN.