Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

173. zk., 2024ko irailaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
OSASUN SAILA
4137

233/2024 DEKRETUA, abuztuaren 29koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren Administrazio Kontseiluaren osaera nominala berritzen duena.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, 22. artikuluan, hau ezartzen du:

«1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren zuzendaritza-organoak bi dira: administrazio-kontseilua eta presidentea; presidente-kargua sanitatean eskumendun den saileko sailburuak beteko du.

2.– Administrazio-kontseilua hauek osatuko dute: presidenteak eta, gehienez ere, beste bost kidek, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkari direnak. Kontseiluaren aginpideak hauek dira: enteari atxikitako baliabideen planifikazio estrategikoa, jarduketen zuzendaritza, gestioaren goi-kontrola eta entearen menpeko zerbitzu sanitarioak emango dituzten sarearen muturreko erakundeak eratzeko prozesua eta intentsitatea gidatu eta bultzatzeko beharrezko ahalmenak, nortasun juridikoa emateko ahalmena izan ezik.

3.– Araudiz, hain zuzen estatutu sozialen bidez, entearen administrazioko eta gestio korporatiboko erakunde zentrala sortuko da, Administrazio-kontseiluari laguntzeko egitura zuzentzaile gisa. Zuzendaritza-organoen akordioak betetzeko, besteak beste, aginpide hauek izango ditu: entearen menpeko zerbitzu sanitarioak emango dituzten erakunde guztiekiko ezarriko diren lankidetza, kontrola, koordinazio estrategikoa eta gestio-aginte zentralizatuak.»

Bestalde, Osakidetza Euskal Osasun Zerbitzua ente publikoaren Estatutu Sozialak onartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 8.2 artikuluan xedatzen denez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkotza egiten duten bost kidek osatzen dute erakunde horretako Administrazio Kontseilua, presidenteaz gain. Jaurlaritzak izendatu beharko ditu kide horiek, alegia, bi kide Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren proposamenez, eta gainontzeko hirurak, Osasuneko sailburuaren proposamenez.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren bidez ezarritako Eusko Jaurlaritzaren egitura berriaren ondorioz izandako aldaketen eraginez, beharrezkoa zen Administrazio Kontseiluaren osaera nominala berritzea. Uztailaren 16ko 163/2024 Dekretuaren bidez egin zen berritze hori.

Hori indarrean jarri eta gero, beste aldaketa bat gertatu da, eta, horren ondorioz, Ogasun eta Finantzetako sailburuak proposatuta izendatutako bokala, Hernando Lacalle Edeso, Finantza eta Aurrekontuetako sailburuordea, kendu egin behar da bokal-kargutik, eta, horren ordez, beste bokal bat izendatu behar da, Ogasun eta Finantzetako sailburuak proposatuta.

2024-08-21ean, Ogasun eta Finantzetako sailburuak proposamen hori egin du.

Horri jarraituz, ente publiko horren Administrazio Kontseiluko kideen aurreko izendapenak eta berritzeak kasuan kasuko dekretuen bidez egin ziren.

Horrenbestez, Osasuneko sailburuaren eta Ogasun eta Finantzetako sailburuaren proposamenez, Gobernu Kontseiluak 2024ko abuztuaren 29an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoko Administrazio Kontseiluko kide-kargutik kentzea Hernando Lacalle Edeso.

Bigarrena.– José Enrique Corchón Álvarez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren Administrazio Kontseiluko kide izendatzea, Ogasun eta Finantzetako sailburuak proposatuta.

Hirugarrena.– Ondorioz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren Administrazio Kontseilua honela osatuta egongo da:

Presidentea: Alberto Martínez Ruiz, Osasuneko sailburua.

Enrique Fernando Peiró Callizo, Osasuneko sailburuordea.

Miren Lorea Bilbao Arteche, Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordea.

José Enrique Corchón Álvarez, Finantza eta Aurrekontuetako sailburuordea.

Josu Iñaki Garay Ibáñez de Elejalde, Aurrekontuen zuzendaria.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2024ko abuztuaren 29an.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.

Osasuneko sailburua,

ALBERTO MARTÍNEZ RUIZ.

Ogasun eta Finantzetako sailburua,

NOËL D’ANJOU OLAIZOLA.


Azterketa dokumentala