Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

173. zk., 2024ko irailaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4136

EBAZPENA, 2024ko uztailaren 18koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez kultura-arloetako 2024ko jaialdiak antolatzeko dirulaguntzak emateko Aginduaren babesean aurkezten diren eskabideak ebaluatuko dituen balorazio-batzordeko kideak izendatzen baitira.

Ikusirik Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko maiatzaren 21eko Agindua, 2024. urtean kultura-arloetako jaialdiak antolatzeko dirulaguntzak emateko arauak ezartzen dituena eta haien deialdia egiten duena.

Agindu horren 13. artikuluak ezartzen du aurkezten diren eskabideak aztertu eta ebaluatuko dituen balorazio-batzordea eratuko dela eta Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bidez batzorde horretako kideak izendatuko direla eta beren berri emango dela.

Hori dela eta, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio-batzordeko kideak izendatzea eta batzordearen osaeraren berri argitaratzea.

Balorazio-batzordeko kideak honako hauek dira:

Batzordeburua: Kultura Sustatzeko zuzendaria.

Batzordekideak (lau aditu-profesional, aztertu beharko dituzten laguntza-modalitateekin zerikusia dutenak):

– Fernando Marín Marrodán jauna.

– Garbiñe Ortega Postigo andrea.

– M.ª José Oria Eraso andrea.

– Olatz Beobide Egaña andrea.

Idazkaria: Manu Galarraga Izaguirre jauna (Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria).

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, denek izan dezaten horren berri.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 18a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.


Azterketa dokumentala