Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

173. zk., 2024ko irailaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
4134

EBAZPENA, 2024ko uztailaren 22koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariarena, zeinaren bidez Emun Koop. E. entitateari berritzen baitzaio enpresei eta entitateei emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorrean laguntza teknikoa emateko homologazioa.

Ekainaren 8ko 105/2004 Dekretuaren bidez (2004ko ekainaren 30eko EHAA, 123. zk.) enpresei eta entitateei emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorrean laguntza teknikoa emateko aholkularitza-entitateen homologazioa arautu zen, batetik, gizarte agenteen bidez enpresetan ekintza positiboko neurriak prestatzeko, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzearren, eta, bestetik, aholkularitza-zerbitzuen kalitatea, eraginkortasuna eta profesionaltasuna bermatzeko. Dekretu hori aldatu egin zen abenduaren 28ko 348/2010 Dekretuaren bidez (2011ko urtarrilaren 13ko EHAA, 8. zk.).

105/2004 Dekretuaren 9. artikuluan ezartzen denez, homologazioen indarraldia bost urtekoa da eta homologazio-ebazpen baten bidez berritu behar dira.

Ekainaren 8ko 105/2004 Dekretuaren 10. artikulua aplikatuz, homologatuta dauden entitateei Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak jarraipena egiten die urtero.

Aurreko guztian oinarrituta, eta aipatu entitateak erakunde honetan aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, Emun, Koop. E. entitateak aplikatzen den araudian eskatzen diren betekizunak betetzen dituela egiaztatu dugu.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Enpresei eta entitateei emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorrean laguntza teknikoa emateko homologazioa bost urterako berritzea Emun Koop. E. entitateari, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hasita, ekainaren 8ko 105/2004 Dekretuan ezarritako moduan eta bertako baldintzekin.

Bigarrena.– Homologazioaren berritzea Homologatutako Aholkularitza-enpresen Erregistroan. Erregistro hori Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeari atxikita dago.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo bestela administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabete igaro baino lehen.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 22a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria,

MIREN ELGARRESTA LARRABIDE.


Azterketa dokumentala