Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

173. zk., 2024ko irailaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4133

1272/2024 EBAZPENA, abuztuaren 26koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Beatriz Guelbenzu Echeverría Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideak Hautatu eta Hornitzeko Zuzendariordea kargutik kentzen baita.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren irailaren 20ko 1205/2019 Ebazpenaren bidez (2019ko urriaren 7ko EHAA, 190. zk.), Beatriz Guelbenzu Echeverría, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideak Hautatu eta Hornitzeko Zuzendariordea Kargu izendatu zen.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak aztertu eta gero, zuzendaritza nagusi honek hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Beatriz Guelbenzu Echeverría, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideak Hautatu eta Hornitzeko Zuzendariordea Kargutik kentzea, eskerrak eman emandako zerbitzuengatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2024ko irailaren 2ko lanaldia amaitutakoan izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko abuztuaren 26a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala