173. zk., 2024ko irailaren 5a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4131
626/2024 EBAZPENA, abuztuaren 9koa, Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Naiara Aramburu Sánchez andrea izendatzen baita, izendapen askez, Lehen Mailako Arretako Erizaintzako Zuzendaritzako Ondoko, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuan.
Maiatzaren 17ko 453/2024 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuan Lehen Mailako Arretako Erizaintzako Zuzendaritzako Ondoko lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdia argitaratu zen.
Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Naiara Aramburu Sánchez andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hura izendatzea, izendapen aske bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko Lehen Mailako Arretako Erizaintzako Zuzendaritzako Ondoko.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Naiara Aramburu Sánchez andrea izendatzea Lehen Mailako Arretako Erizaintzako Zuzendaritzako Ondoko, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuan.
Bigarrena.– Izendapen honek EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak honako hau eragingo du: langilea beste lanpostu funtzional batera lekualdatuko da, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko die. Hain zuzen, ezaugarri berberak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurralde-eremu berberetan. Atxikitze horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.
Laugarrena.– Interesdunari eta Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuari ebazpen honen berri ematea.
Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Hondarribia, 2024ko abuztuaren 9a.
Bidasoko ESIko zuzendari-gerentea,
MARIA LUISA MERINO HERNÁNDEZ.