Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

173. zk., 2024ko irailaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4130

514/2024 EBAZPENA, abuztuaren 5ekoa, Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Raquel Ule Pozo andrea izendatzen den, izendapen askez, Erizaintzako Ondoko, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarean.

330/2024 Ebazpenaren bidez, deialdia argitaratu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarean Erizaintzako Ondoko lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko.

Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Raquel Ule Pozo andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hura izendatzea, izendapen aske bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko Erizaintzako Ondoko.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Raquel Ule Pozo andrea izendatzea Erizaintzako Ondoko, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarean.

Bigarrena.– Izendapen honek 2024ko urriaren 16tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak honako hau eragingo du: langilea beste lanpostu funtzional batera lekualdatuko da, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko die. Hain zuzen, ezaugarri berberak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurralde-eremu berberetan. Atxikitze horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena.– Interesdunari eta Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareari ebazpen honen berri ematea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2024ko abuztuaren 5a.

Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentea,

ANDREA GABILONDO CUELLAR.


Azterketa dokumentala