171. zk., 2024ko irailaren 3a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (92 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSASUN SAILA
4104
227/2024 DEKRETUA, abuztuaren 29koa, Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko zuzendaria kargutik kentzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Osasuneko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2024ko abuztuaren 29an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Frumencio Molinero Gutiérrez jauna Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko zuzendari kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Donostian, 2024ko abuztuaren 29an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Osasuneko sailburua,
ALBERTO MARTÍNEZ RUIZ.