Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

171. zk., 2024ko irailaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

SEGURTASUN SAILA
4102

225/2024 DEKRETUA, abuztuaren 29koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia izendatzeko dena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Segurtasun sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2024ko abuztuaren 29ko egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Miren Dobaran Urrutia andrea Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusi izendatzea.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek 2024ko irailaren 1ean izango ditu ondorioak.

Donostian, 2024ko abuztuaren 29an.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.

Segurtasuneko sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala