Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

170. zk., 2024ko irailaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4087

IRAGARKIA, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko 2024ko martxoaren 15eko Gerentearen ebazpena jakin arazten duena.

Kontuan hartuta urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 44. artikuluan dioena, jakinarazpenak huts egin duenez administrazioari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik, eta eginda, gutxienez, 39/2015 Legeko 42. artikuluan aipatzen diren ahaleginak, iragarki honen bidez 39/2015 Legeko 44. artikuluan adierazitako bidera joko da jakinarazpena egiteko.

Beraz, urriaren 1eko 39/2015 Legeko 46. artikuluan adierazitakoari jarraituta, dei egiten zaio eranskineko interesdun pertsonari ager dadin beherago aipatzen den tokian, UPV/EHUko gerentearen 2021eko uztailaren 16ko ebazpenaren jakinarazpenerako.

Interesatuak edo beren ordezkariak Nominen Zerbitzuko buruaren aurrean agertu beharko dira (Errektoregoaren eraikina, Sarriena auzoa, z.g. 48940 - Leioa), iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hamar egunen barruan, jendearentzako ordutegian.

Epe amaitzen denerako inor agertu ez bada, ulertuko da jakinarazpena egin dela, ondorio legal guztietarako, agertzeko epea amaitu eta hurrengo egunean.

Leioa, 2024ko abuztuaren 8a.

Eraldaketa Digitalaren eta Komunikazioaren arloko errektoreordea
Gerentzia hutsik geratzeagatik, gobernu-taldearen ordezkapen-araubidearen aldaketa partzialaren UPV/EHUko errektorearen, 2023ko urtarrilaren 31ko Ebazpenarekin bat etorrita (2023ko otsailaren 8ko EHAA).

UPV/EHUko gerentea,

JUAN JOSÉ UNZILLA GALÁN.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala