170. zk., 2024ko irailaren 2a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (116 KB - 4 orri.)
- EPUB (267 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4083
HUTS-ZUZENKETA, ebazpen honena: Ebazpena, 2023ko abenduaren 28koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten baitira mahastizaintzako eta ardogintzako eraldaketa-instalazioetan eta azpiegituretan, baita merkaturatzeko egitura eta tresnetan ere, inbertsio material eta ez-materialak egiteko laguntzak jasotzeko aurkeztutako eskabideak (ISV inbertsioa).
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen órgano berak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.
Era horretako hutsak aurkitu dira Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren 2023ko abenduaren 28ko Ebazpenaren I. eranskinean. Ebazpen horren bidez, mahastizaintzako eta ardogintzako eraldaketa-instalazioetan eta azpiegituretan, bai eta merkaturatzeko egitura eta tresnetan ere, inbertsio material eta ez-materialak egiteko laguntzak jasotzeko aurkeztutako eskabideak ebazten dira (ISV inbertsioa, 2024ko otsailaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 43. zk.). Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
2024/1051 (5/3) eta 2024/1051 (5/4) orrialdeetan, I. eranskinak honako hau izan behar du: