Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

170. zk., 2024ko irailaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
4079

EBAZPENA, 2024ko uztailaren 8koa, Osasuneko sailburuordearena, 2024ko ekitaldiko kanpoko errotazioetarako laguntzak ematen dituena.

Osasuneko sailburuaren 2024ko apirilaren 24ko Aginduaren bidez (2024ko maiatzaren 14ko EHAA, 93. zk.), Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-zientzietako espezialitateetan egoiliarren prestakuntza-aldian dauden profesionalen 2024ko ekitaldiko kanpoko errotazioetarako laguntzen oinarriak ezarri eta deialdia egin zen (100.000,00 euro).

Agindu horren 9. eta 10. artikuluetan ezartzen denez, laguntza-eskabideak Osasuneko sailburuordeak ebatziko ditu, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ebazpen baten bidez.

Aldez aurretik, Osasuneko sailburuak horretarako izendatutako Balorazio Batzordeak, aurreikusitako balorazio-irizpideak aplikatuz, txostena eman du, egindako ebaluazioaren emaitza zehaztuz. Eta organo kudeatzaileak, espedientea eta batzordearen txostena ikusita, ebazpen-proposamena egin du.

Deialdia egiteko aginduan jasotako bekek edo dirulaguntzek ez dute zertan egon behar pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko foru-arauen 9. artikuluko 9. zenbakian (hau da, bekei buruzko atalean) aurreikusitako salbuespen-eremuan (Araba, 33/2013 Foru Araua; Bizkaia, 13/2013 Foru Araua; Gipuzkoa, 3/2014 Foru Araua).

Azaldutako guztiagatik, deialdi honetara aurkeztutako eskabideak ikusita, eta Balorazio Batzordearen txostena eta organo kudeatzailearen ebazpen-proposamena kontuan hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– EAEko osasun-zientzietako espezialitateetan egoiliarren profesionalen 2024ko ekitaldiko kanpoko errotazioetarako laguntzak ematea I. eranskinean adierazten diren pertsonei; bertan zehazten da diru-kopurua ere.

Bigarrena.– II. eranskinean zerrendatutako pertsonek aurkeztutako eskabideak ukatzea, bertan adierazitako arrazoiengatik.

Hirugarrena.– III. eranskinean zerrendatutako eskabideak artxibatzea, eskatzaileek atzera egin dutelako.

Laugarrena.– Jakinaraztea Balorazio Batzordeko kidea den Antonia Daza Gutierrez andrearen ordez Eider Gutiérrez Ziardegi (Osasun Saileko Irakaskuntza eta Lanbide Garapeneko Zerbitzuko teknikaria) andrea jarri dela.

Bosgarrena.– Ebazpenak ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Osasuneko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituz.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 8a.

Osasuneko sailburuordea,

JOSÉ LUIS QUINTAS DIEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala