165. zk., 2024ko abuztuaren 26a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (100 KB - 1 orri.)
- EPUB (112 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4023
1907/2024 EBAZPENA, abuztuaren 14koa, Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinen bidez erabakitzen den María Begoña Yenes Andrés Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko zuzendariordearen kargu-uztea, berak hala eskatuta.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerenteak María Begoña Yenes Andrés Pertsonaleko zuzendariorde izendatu zuen otsailaren 15eko 300/2019 ebazpenaren bidez.
Aintzat hartuta ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komuna, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, Osakidetza Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua, Osakidetza ente publikoko erakunde sanitario integratuen gaineko uztailaren 3ko 100/2018 Dekretua, eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak, Zuzendaritza Gerentziak hauxe
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– María Begoña Yenes Andrés andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko ESIko Pertsonaleko zuzendariorde kargutik kentzea, berak hala eskatuta, egindako zerbitzuak eskertzen zaizkiola.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2024ko irailaren 17ko laneguna amaitzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari eta Bilbo-Basurtuko ESIko Pertsonen Zuzendaritzari.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Bilbao, 2024ko abuztuaren 14a.
Bilbo-Basurtuko ESIko zuzendari-gerentea,
JESÚS MARÍA LARRAÑAGA GARITANO.