162. zk., 2024ko abuztuaren 21a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (133 KB - 2 orri.)
- EPUB (119 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ETXEBIZITZA ETA HIRI AGENDA SAILA
4004
IRAGARKIA, 2024ko uztailaren 22koa, Etxebizitzako sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baitira Gaztelagun Programako alokairurako dirulaguntzen espedienteak zuzentzeko errekerimenduak eta horien ebazpenak.
Horiek aurrez aurre jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Jakinarazten diren egintzen testu osoa eskuragarri izango dute interesdunek Alokabideren bezeroen arretarako bulegoetan (helbideak behean zehazten dira).
Hori guztia argitara ematen da eranskinean ageri diren interesdunek jakin dezaten, horientzako banakako jakinarazpena baita.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera sortuko ditu ondorioak.
Alokabideren bezeroen arretarako bulegoak toki hauetan daude:
○ Gamarrako Atea kalea 1A, behea, Vitoria-Gasteiz
○ Trenbideko etorbidea 36, behea, Bilbao
○ Errotaburu pasealekua 1, 7. solairua, Donostia
Bilbao, 2024ko uztailaren 22a.
Etxebizitzako sailburuordea,
MIGUEL DE LOS TOYOS NAZABAL.