162. zk., 2024ko abuztuaren 21a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (116 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
MUGIKORTASUN JASANGARRIAREN SAILA
4002
AGINDUA, 2024ko abuztuaren 2koa, Mugikortasun Jasangarriaren sailburuarena, Mugikortasun Jasangarriaren Saileko behin-behineko langile bat izendatzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.1 artikuluan, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 19.1.a) eta 30.3 artikuluetan baita aplikagarria den gainerako araudian ere ezarritako ahalmenez baliatuz, Funtzio Publikoko Zuzendaritzak eman duen txostenarekin bat etorriz, eta horretarako aurrekontu-kreditua dagoenez gero, honako hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Álvaro Carmona Tamame jauna Mugikortasun Jasangarriaren Saileko Erakunde Harremanetarako aholkulari izendatzea (5230 kodea eta 9 dotazioa dituen lanpostua), zuzendari mailarekin.
Bigarrena.– Interesdunak aholkularitza emango dio Mugikortasun Jasangarriaren Saileko titularrari.
Hirugarrena.– Interesdunak eskubidea izango du, horretarako legez eskatzen diren baldintzak betetzen baditu, Goi-kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 3.1 eta/edo 5.1 artikuluetan jasota dagoen aurreikuspenen bat edo guztiak aplika dakizkion.
Laugarrena.– Izendapen honek 2024ko abuztuaren 7tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Era berean, agindu honen bidez ezartzen den behin-behineko langilearen zerbitzu-harremana automatikoki amaituta geratuko da aholkulariak betetzen duen konfiantza- edo aholkularitza-funtzioaren hartzailea den agintariak kargua uzten duenean, lehenago edozein momentutan ezeztatzeko dagoen aukerari uko egin gabe.
Bosgarrena.– Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko abuztuaren 2a.
Mugikortasun Jasangarriaren sailburua,
SUSANA GARCÍA CHUECA.