162. zk., 2024ko abuztuaren 21a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (92 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
ETXEBIZITZA ETA HIRI AGENDA SAILA
4001
AGINDUA, 2024ko abuztuaren 2koa, Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuarena, Etxebizitza eta Hiri Agenda Saileko behin-behineko langile bat lanpostutik kentzea xedatzeko dena.
Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 30.5 artikuluan ezarritako aurreikuspenak aplikatuz, ondoren zehazten den kargu-uztea sinatzen dut:
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Álvaro Carmona Tamame jauna Etxebizitza eta Hiri Agenda Saileko Erakunde Harremanetarako aholkulariaren kargutik kentzea (5230 kodea, 6 dotazioa), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Kargu-uzteak 2024ko abuztuaren 6an izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko abuztuaren 2a.
Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburua,
DENIS ITXASO GONZÁLEZ.