Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Buscar

Zerbitzuak

Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

161. zk., 2024ko abuztuaren 20a, asteartea

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3997

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2024ko ekainaren 13koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko jatorri-deitura eta adierazpen geografiko babestuetako zuzenbide publikoko korporazioak ekoizleen elkarte gisa aitortzen dira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2024/1143 (EB) Erregelamenduaren babesean (2024ko apirilaren 11koa, ardoen, edari hordigarrien eta nekazaritza-produktuen adierazpen geografikoei eta espezialitate tradizional bermatuei zein nekazaritza-produktuetarako aukerako kalitate-terminoei buruzkoa), zeinak 1308/2013 (EB), 2019/787 (EB) eta 2019/1753 (EB) Erregelamenduak aldatu, eta 1151/2012 (EB) Erregelamendua indargabetzen dituen.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.

Horrelako huts bat aurkitu da Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren 2024ko ekainaren 13ko Ebazpenean (2024ko ekainaren 26ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 125. zk.), zeinaren bidez ekoizleen elkarte gisa aitortzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko jatorri-deitura eta adierazpen geografiko babestuetako zuzenbide publikoko korporazioak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2024/1143 (EB) Erregelamenduaren babesean (2024ko apirilaren 11koa, ardoen, edari hordigarrien eta nekazaritza-produktuen adierazpen geografikoei eta espezialitate tradizional bermatuei zein nekazaritza-produktuetarako aukerako kalitate-terminoei buruzkoa). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

2024/3056 (3/1) orrialdean, sarrerako atalean;

hau dio:

«–"Bizkaiko Txakolina / Txakoli de Bizkaia / Chacolí de Bizkaia" Jatorri Deitura Kalifikatuko Kontseilu Arau-emailea zuzenbide publikoko korporazioa.

– "Getariako Txakolina/ Txakoli de Getaria / Chacolí de Getaria" Jatorri Deitura Kalifikatuko Kontseilu Arautzailea zuzenbide publikoko korporazioa.

– "Arabako Txakolina / Txakoli de Álava / Chacolí de Álava" Jatorri Deitura Kalifikatuko Kontseilu Arautzailea zuzenbide publikoko korporazioa.»

baina hau esan behar du:

«–"Bizkaiko Txakolina / Txakoli de Bizkaia / Chacolí de Bizkaia" Babestutako Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzailea zuzenbide publikoko korporazioa.

– "Getariako Txakolina/ Txakoli de Getaria / Chacolí de Getaria" Babestutako Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzailea zuzenbide publikoko korporazioa.

– "Arabako Txakolina / Txakoli de Álava / Chacolí de Álava" Babestutako Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzailea zuzenbide publikoko korporazioa.»

2024/3056 (3/3) orrialdean, eranskinean;

Azterketa dokumentala