Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

160. zk., 2024ko abuztuaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
3987

AGINDUA, 2024ko uztailaren 16koa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira ziurtatutako ekoizpen ekologikorako trantsiziorako laguntzetarako 2024ko deialdiaren oinarriak.

Sailburuordetza honentzat, lehentasun politikoa da ingurumenaren aldetik jasangarriak diren ekoizpen-metodoetarantz jotzea. Eta ez bakarrik Europako herritarren eskaera sozialengatik, baserritik mahaira estrategian edo biodibertsitatearen estrategian islatzen direnak, eta Europar Batasun osoko nekazaritza azaleraren % 25 ekoizpen ekologikora bideratzea edo banaketa-lerroetan produktu ekologikoen eskaria handitzea aldarrikatzen dutenak. Horretan benetan sinesten dugulako ere bai. Izan ere, nekazaritza-sektoreak garapen jasangarriko eta 2030 agendako helburuak betetzen lagundu behar du gure esku dauden esparruetan, hala nola klima-aldaketaren aurkako borrokan, elikadura osasungarri eta arduratsuaren sustapenean edo lurzoruaren eta ekosistema naturalen babesean.

Nekazaritzak aurrekaririk gabeko erronka bati egin behar dio aurre, elikagai eta zuntz gehiago ekoitzi behar ditu, munduko biztanleria gero eta handiagoa –aurreikuspen demografikoen arabera, mende amaieran 10.000 milioi pertsona– elikatzeko; horrek esan nahi du baliabideen eskaria % 70 handituko dela. Gainera, elikagaien ekoizpenaren hazkunde hori klima-aldaketaren testuinguruan gertatu behar da, baliabide naturalen gero eta eskasia handiagoa eta gero eta eskulan gutxiago egonik eta kontuan izanik munduko biztanle gehienak hiriguneetan bizi direla: kalkuluen arabera, biztanleria osoaren % 60 hiriguneetan biziko da (70eko hamarkadan, ordea, % 40 baino ez zen). Ez dugu ahaztu behar, halaber, gatazka beliko bat dagoela gaur egun Europaren bihotzean eta, horren eraginez, elikagaien hornidura eta prezioa nabarmen baldintzatuta daudela.

Horren ondorioz, elikagaiak ekoizteko egungo sistemen jasangarritasuna zalantzagarria da; izan ere, urteetan zehar, ekoizpena handitzeko helburu argiarekin, baliabideen erabilera intentsiboa egin da, eta horrek ingurumen-inpaktu konponezinak eragin ditu. Elikagaien ekoizpenak eragin du mundu mailan emandako biodibertsitate-galeraren % 60, baita berotegi-efektuko gasen isurketen % 24. Era berean, biodibertsitatearen galera hori, klima-aldaketa eta lurzoruaren degradazioa elikadura-segurtasunean zuzeneko eragina duten arazo handiak dira, etorkizuneko elikadura-segurtasuna bera arriskuan jartzeraino. Alabaina, kontuan hartu behar da nekazaritza, ingurumen-arazoaren parte izanik ere, ingurumen-erronkak konpontzeko ere garrantzitsua dela.

Horregatik guztiagatik, zalantzarik gabe, nekazaritza jasangarriago baterako trantsizioa egin behar da, elikatze-kateko eragile guztiak kontuan hartuko dituen trantsizioa. Zehazki, lehen sektoreak azkarrago eraldatu behar ditu bere ekoizpen-metodoak, eta ahalik eta modurik onenean erabili behar ditu irtenbide teknologikoak, digitalak eta naturan oinarritutakoak, ingurumen-emaitza hobeak lortzeko, klima-aldaketaren aurreko erresilientzia handitzeko eta sargaien erabilera murriztu eta optimizatzeko. Etorkizuneko edozein agertokik proteina-iturri berriak eskatzen ditu, barazkiak ekoizteko ur, ongarri eta fitosanitario gutxiago behar dituzten sistemak, baita elikagai-galera eta -hondakinak geldiaraztea ere.

Baina aldaketa hori ezinezkoa da erakunde publikoen inplikaziorik gabe. Ildo horretan, Euskal Autonomia Erkidegoan, eragileen arteko lankidetza funtsezkoa da nekazaritza berde, digital eta erresistentea bermatuko duen ezagutza sortzeko, eta, aldi berean, jakintza hori helaraziko duten eta elikagaien ekoizpenaren ondoriozko ingurumen-arazo nagusiei irtenbidea emango dieten ingurumen-politikak diseinatzeko.

Uste sendo horretatik bultzatu nahi da gure Autonomia Erkidegoan ziurtatutako ekoizpen ekologikoaren hedapena, bere garaian ekoizpen integratuari eman zitzaion bultzadatik harago joanez, eta ondo jakinda uneotan Euskadiko ziurtagiri ekologikoa duten laboreen azalera (7.500 hektarea gutxi gorabehera, % 11) urrun dagoela 2030erako EBko biodibertsitate-estrategiak markatutako parametroetatik, hau da, nekazaritza-azaleraren gutxienez % 25 izatetik.

Horregatik, laguntzen agindu honen helburua da gure ekoizpen konbentzionalaren zati bat ekoizpen ekologikorako trantsizioan jartzea sustatutako duten jarduerak bultzatzea, betiere, ekoizpen-ereduen arteko liskarrik eragin gabe eta bi ekoizpen-sistemetako ekoizleen arteko errezeloak gainditzen laguntzeko.

Horretarako, bi motako laguntzak proposatzen dira: batetik, aholkularitzarekin eta ezagutza eta informazio transferentziarekin lotutakoak, Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2472 Erregelamendua (EB) aintzat hartuta –nekazaritza eta basogintza sektoreetarako eta landa eremuetarako laguntza kategoria jakin batzuk barne merkatuarekin bateragarriak deklaratzen ditu, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz (327. EBAO, 2022ko abenduaren 21ekoa)–; eta, bestetik, ekoizpen konbentzionaleko nekazaritza-ustiategiak ekoizpen ekologikora bihurtzeko proiektuak garatzen laguntzea, zenbait jarduketa bilduz, Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 2023/2831 Erregelamendua (EB) aintzat hartuta –Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzetan aplikatzeari buruzkoa (2831. EBAO, 2023ko abenduaren 15ekoa)–.

Laguntza-deialdi honek aurrekontu-zuzkidura nahikoa du, Euskal Autonomia Erkidegoko 2024ko ekitaldiko aurrekontu orokorrak onartzen dituen abenduaren 22ko 21/2023 Legeak baimendutako kredituen arabera.

Dirulaguntza-deialdi hau, halaber, barne hartuta dago Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko abenduaren 28ko Aginduan, zeinaren bidez onartzen baita Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren 2024ko, 2025eko eta 2026ko Dirulaguntzen Plan Estrategikoa, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 6. artikuluari jarraikiz. Horren bidez, elikadura ekologikoa, tokikoa, jasangarria eta osasungarriagoa sustatu nahi da, ingurumena errespetatzen duten ekoizpen-sistemak sustatuta, betiere.

Eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legeari jarraikiz (lege horren 26.4 artikuluaren arabera, Jaurlaritzako kide gisa dagozkien eskumenak alde batera utzi gabe, sailburuek beren sailari dagozkion gaietan administrazio-xedapen orokorrak eta ebazpenak emateko eskudantzia izango dute), hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Deialdia.

Onartzea, 2024rako, ziurtatutako ekoizpen ekologikorako trantsiziorako laguntza-deialdiaren oinarriak. Agindu honen I. eranskinean jasota daude oinarriok.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Errekurtsoak.

Agindu honen aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Ingurumen, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Ondorioak.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 16a.

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

AMAYA BARREDO MARTÍN.

I. ERANSKINA
I. KAPITULUA
ZATI OROKORRA

1. oinarria.– Laguntzaren xedea.

Agindu honen xedea da ziurtatutako ekoizpen ekologikorako trantsiziorako laguntzetarako deialdia egitea 2024ko ekitaldirako.

2. oinarria.– Laguntza-lerroak.

Ziurtatutako ekoizpen ekologikorako trantsiziorako laguntzen barruan, lerro hauek ezarriko dira:

1.– «Ekoizpen ekologikoan sartzeko gidaliburuak» sortzen laguntzea; oinarrion II. kapituluan garatuta dago.

2.– Ekoizpen ekologikora bihurtzeko proiektuen bideragarritasun-azterlanak egiten laguntzea; oinarrion III. kapituluan garatuta daude.

3.– Erakusketa-jarduerak eta bisitak babestea; oinarrion IV. kapituluan garatuta daude.

4.– Ekoizpen ekologikora bihurtzeari buruzko aholkularitza integrala; oinarrion V. kapituluan garatuta dago.

5.– Ekoizpen ekologikoan espezializatutako aholkularitza; oinarrion VI. kapituluan garatuta dago.

6.– Ekoizpen konbentzionaleko nekazaritza-ustiategiak ekoizpen ekologikora bihurtzeko proiektuak garatzea; oinarrion VII. kapituluan garatuta daude.

Aurreko 1. eta 5. puntuen bitarteko laguntzok, II. kapitulutik VI. kapitulura garatuta daudenak, Europako Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2472 (EB) Erregelamenduko 22. artikuluan araututakoen artean daude. Erregelamendu horrek nekazaritza eta basogintza sektoreetarako eta landa eremuetarako laguntza kategoria jakin batzuk barne merkatuarekin bateragarriak deklaratzen ditu, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz. Laguntza horiek Tratatuaren 108.3 artikuluan ezarritako jakinarazpen-betebeharretik salbuetsita daude, hargatik eragotzi gabe Erregelamenduaren 3. artikuluan ezarritakoa. Alabaina, erregelamendu beraren 11. artikuluaren arabera, derrigorrezkoa izango da Europako Batzordeari jakinaraztea, Erregelamenduarekin batera horretarako aurkeztutako formatu normalizatuan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hogei egun balioduneko epean.

Bestalde, 6. puntuko laguntza, VII. kapituluan garatuta dagoena, Batzordearen 2023ko abenduaren 13ko 2023/2831 Erregelamenduan (EB) araututakoen artean dago. Erregelamendu hori Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzetan aplikatzeari buruzkoa da. Laguntza horiek Tratatuaren 108.3 artikuluan ezarritako jakinarazpen-betebeharretik salbuetsita daude.

3. oinarria.– Finantzaketa.

1.– II., III., IV., V., VI. eta VII. kapituluetan aurreikusitako laguntzak osorik Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren kargura finantzatuko dira.

2.– Agindu honen bidez deitutako laguntzak finantzatzeko, 300.000 euroko aurrekontu-kredituak erabiliko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura, honela banatuta:

– 20.000 euro II. kapituluko laguntzetarako.

– 20.000 euro III. kapituluko laguntzetarako.

– 20.000 euro IV. kapituluko laguntzetarako.

– 30.000 euro V. kapituluko laguntzetarako.

– 30.000 euro VI. kapituluko laguntzetarako.

– 180.000 euro II. kapituluko laguntzetarako.

3.– Jarduketa baterako aurreikusitako funtsak estaltzen ez badira, funts gehiago behar dituen beste jarduketa batera transferitu ahalko dira, 6.2 oinarriko azken paragrafoan ezarritakoari jarraituz.

4. oinarria.– Eskakizun orokorrak.

1.– Agindu honetan iragarritako laguntzen onuradun izateko, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluko eskakizunak bete behar dira.

I.– Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluaren arabera, ezingo dira onuradun izan inguruabar hauetako batean dauden pertsonak edo entitateak:

a) Epai irmo bidez dirulaguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzera kondenatuta izatea, eta prebarikazioa, eroskeria, diru publikoen erabilera bidegabea, influentzia-trafikoa, iruzurrak eta ordainarazpen ilegalak edo hirigintza-delituak direla-eta jasotako zigorrengatik.

b) Borondatezko konkurtso-deklarazioa eskatu izana, kaudimengabetzat jo izana prozeduraren batean, konkurtsoan deklaratu izana, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean egotea, edo desgaituta, Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaikuntza-aldia amaitu gabe dagoela.

c) Administrazioarekin egindako edozein kontratu ebazpen irmo bidez suntsiarazteko arrazoiak sorrarazi eta haien errudun deklaratu izana.

d) Lege hauek jasotako bateraezintasun-araubidearen kasuetako batean egotea pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkariak: Administrazio publikoen zerbitzuko langileen bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legea eta Kargu publikodunen jokabide kodea eta interes gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko Eusko Legebiltzarraren 1/2014 Legea. Edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak izatea, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.

e) Egunean ez izatea indarrean dauden xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, bat etorriz Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduarekin (zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa), bai eta Euskadiko Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruko dirulaguntzak itzultzeari dagozkion betebeharrak ere.

f) Egoitza fiskala paradisu fiskaltzat hartutako herrialde edo lurralde batean izatea.

g) Ordaindu gabe izatea dirulaguntzak itzultzeari dagozkion betebeharrak, bat etorriz Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduarekin (zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa).

h) Ebazpen irmo bidez zehatuta egotea, eta, beraz, galdua izatea laguntzak lortzeko aukera, lege honen edo beste batzuen arabera. Zehazki, ezingo dira dirulaguntzen onuradun edo entitate laguntzaile izan sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik zehapen administratibo edo penalen bat jaso duten pertsona fisikoak eta juridikoak, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tarte osoan. Ezingo dute laguntzarik edo dirulaguntzarik jaso, halaber, Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten eta halakorik ez duten enpresek, ez eta 50 langiletik gorako enpresek ere, baldin eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren kontrako jazarpena prebenitzeko eta horri aurre egiteko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez badute.

i) Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko Hondakinen eta Lurzoru Kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitakoaren arabera, arau-hauste astun edo oso astun batengatik, eta ebazpen irmo administratibo baten bidez, zehatuta dauden pertsona fisikoak zein juridikoak, publikoak zein pribatuak, harik eta behar diren neurri zuzentzaileak egikaritu eta zehapena ordaindu arte.

j) Desgaitasuna duten pertsonentzat legez ezarritako erreserba-kuota bete ez izana, hori betetzeko neurri alternatiboak abian jarri direla egiaztatu gabe.

k) Onuradunak enpresa ez deslokalizatzeko konpromisoa adierazi beharko du, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 49. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, baita gainfinantzaketan ez erortzeko konpromisoa ere, arau beraren 9.4.h) artikuluari jarraikiz.

II.– Ezingo dira onuradun izan pertsona fisikoen zein juridikoen taldeak, publikoak zein pribatuak, ondasun-erkidegoak edo beste edozein unitate ekonomiko edo ondare bereizi, baldin eta horietako kideren batek aurrez adierazitako debekuetako bat badu –a) eta j) letren artekoak–.

III.– Ezingo dute dirulaguntzarik jaso, halaber, entitate eta enpresa hauek: haien buru dauden pertsonak edo beste egoera batzuk kontuan hartuta, aurretik debekua jaso duten entitate eta enpresen jarraipen izan daitezkeela pentsatzeko bidea ematen dutenek edo entitate edo enpresa haien aldaketa, bat-egite edo ondorengo izan daitezkeela pentsatzeko bidea ematen dutenek.

IV.– Ezingo dira inola ere lege honetan erregulatutako dirulaguntzen onuradun izan Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan ezarritako debekuren bat jaso duten elkarteak.

Ez-zilegitasun penalen arrazoizko zantzuak egoteagatik elkarte baten inskripzio-prozedura administratiboa eteten bada Elkartzeko Eskubidea Arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuta, delako elkarte hori ere ezingo da onuradun izan, harik eta ebazpen judizial irmoa eman eta dagokion erregistroan inskribatzeko aukera ematen zaion arte.

V.– Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.3 bis artikuluak ezartzen duenez, 30.000 eurotik gorako dirulaguntzetarako, eskatzaileak Merkataritza Eragiketetan Berankortasunaren Aurkako Neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legearen aplikazio eremuan sartzen diren subjektu baino ez direnean, lege horretan aurreikusitako ordainketa-epeak betetzen ez dituzten enpresak ezingo dira onuradun edo entitate laguntzaile izan. Egoera hori IV. eranskinean ezartzen duen bezala egiaztatuko da.

2.– Gainera, aplikatzekoak diren europar erregelamenduetan ezarritakoa betetzeko:

a) Eskatzaileek jakinarazi behar dute diruz laguntzen den gastu bera ordaintzeko beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik eskatu dioten administrazio publiko edo ente publiko edo pribaturen bati, bai eta eskuratu duten ala ez. Eta, VII. kapituluko laguntzen kasuan, de minimis erregimeneko beste laguntzarik eskatu ote duen, eta, eskatzekotan, jaso ote duen.

b) II. kapitulutik VI. kapitulura bitarteko laguntzen kasuan, mikroenpresa edo enpresa txiki eta ertaintzat hartua izatea, 2022/2472 Erregelamenduaren (EB) 1. eranskinean ezarritako irizpideen arabera.

c) II. kapitulutik VI. kapitulura bitarteko laguntzen kasuan, krisian den enpresatzat hartua ez izatea, 2022/2472 Erregelamenduaren (EB) 2. artikuluaren 59. puntuaren arabera.

d) II. kapitulutik VI. kapitulura bitarteko laguntzen kasuan, pertsona onuraduna berreskuratze-agindu baten eraginpean ez egotea, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu emandako laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.

e) VII. kapituluko laguntzen kasuan, onuradunek ezingo dute 300.000 euro jaso izan de minimis araubideari atxikitako laguntzetan 2021., 2022. eta 2023. urteetan, edozein dela ere laguntzaren kontzeptua.

3.– Halaber, Emakume Nekazarien Estatutuari buruzko urriaren 15eko 8/2015 Legearen 19.3 artikuluan xedatuta dagoen bezala, nekazaritzaren arloan eskumena duten EAEko administrazioek ez diete laguntzarik ez dirulaguntzarik emango nekazaritzaren arloan jarduten duten profesionalen, enpresen, sindikatuen edo bestelakoen elkarte edo erakundeei, baldin eta ez badute emakumeen presentzia gutxienez orekatua zuzendaritza-organoetan.

4.– Ez zaie inolako laguntzarik emango beren onarpen-prozesuan edo funtzionamenduan jaiotza, arraza, sexu, erlijio, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik diskriminatzen duten elkarteei. Ez zaie laguntzarik emango, halaber, beren jardueraren bidez pertsona fisikoen zein juridikoen aurkako gorrotoa edo indarkeria sustatzen edo justifikatzen duten elkarteei, edo terrorismo-delituak edo delitu horiek gauzatzen parte hartu dutenen delituak edozein bitartekoren bidez goresten edo justifikatzen dituztenei, edo delitu terroristen biktimen edo haien senideen izen ona galtzea, gutxiestea edo umiliatzea dakarten ekintzak egiten dituztenei.

5.– Onuradun izan daitezkeen nortasun juridikorik ez duten pertsona fisikoen zein juridikoen taldeetako kideek bete egin behar dituzte aurreko apartatuetan jasotako eskakizunak.

6.– Era berean, dirulaguntzak jasotzeko debekuek enpresa hauei ere eragingo diete: zuzentzen dituzten pertsonak edo beste zirkunstantzia batzuk direla-eta, horiek tartean izan dituzten beste enpresa batzuen jarraipentzat edo deribaziotzat hartzekoei –eraldaketa, bat-egite edo ondorengotzaren ondorioz–.

7.– Pertsona fisikoen zein juridikoen taldeak direnean –nortasunik gabeko pribatuak zein publikoak–, eskabidean eta dirulaguntza emateko ebazpenean berariaz jaso beharko dira taldeko kide bakoitzak proiektua egikaritzeko hartzen dituen konpromisoak, bai eta bakoitzak aplikatuko duen dirulaguntzaren zenbatekoa ere, horiek ere onuraduntzat hartuko baitira. Nolanahi ere, izendatu behar da taldearen ordezkari edo ahaldun bat, nahiko ahal duena taldeari onuradun gisa dagozkion betebeharrak betetzeko. Talde hori ezingo da desegin harik eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legean aurreikusitako preskripzio-epea igaro arte.

8.– Aurreko paragrafoetan aurreikusitakoez gain, berariazko deialdi honen 22., 28., 34., 40., 46. eta 52. oinarrietan laguntza-lerro bakoitzerako ezarritako eskakizunak bete beharko dituzte.

9.– Era berean, eskakizun hauek bete behar dituzte aurkeztutako proiektuek:

a) Diruz lagundu daitezkeen jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan egitea.

b) Diruz lagundu daitezkeen gastuak epe hauetan eginak izatea:

II. kapitulutik VI. kapitulura: 2022/2472 (EB) Erregelamenduaren 6. artikuluan araututako efektu pizgarriak ezartzen duenaren arabera, ezingo dira diruz lagundu agindu honen 5. oinarrian aipatzen den eskabidea aurkeztu aurretik hasitako jarduerak, eta 10. oinarrian ezarritakoaren arabera, betiere.

VII. kapitulukoak: 2024an egindako gastuak lagundu ahal izango dira diruz.

5. oinarria.– Eskabideak aurkezteko epea.

1.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Eskabide hori oinarri honen 7. paragrafoan ezarritako baldintzetan eskatutako dokumentazioarekin osatu beharko da, baita hurrengo kapituluetan adierazitako eskakizun espezifikoetan oinarrituta beharrezkoa den dokumentazioarekin ere.

2.– Dirulaguntzen efektu pizgarria –2022/2472 (EB) Erregelamenduaren 6. artikuluan aurreikusitakoa– bermatzeko, gastu edo inbertsioa eskabidea aurkezteko data igaro ondoren abiarazten duten pertsona eskatzaileek –II. kapitulutik VI. kapitulura bitartekoek– baino ezingo dituzte baliatu.

Dena den, deialdi hau argitaratu eta eskabidea aurkeztu aurretik egiten diren gastu edo inbertsioak ere hartuko dira kontuan, inbertsioak abiarazi aurretik, eskatzaileak laguntza eskuratzeko aldez aurretiko idatzizko eskabide bat aurkeztu badu eta, salbuespenen 2022/2472 Erregelamenduaren 6.2 artikuluan zehaztutakoari jarraikiz, informazio hau jasotzen badu: enpresaren izena eta tamaina; proiektuaren edo jardueraren deskribapena, hasierako eta amaierako datak barne; proiektuaren edo jardueraren kokapena; diruz lagundu daitezkeen kostuen zerrenda; eskatutako laguntza mota (itzuli beharrik gabeko dirulaguntza); eta proiekturako/jarduerarako behar den finantzaketa publikoaren zenbatekoa. Kasu horretan, eskabidea aurkezteko epea ireki ondoren, interesdunak behin betiko eskabidea aurkeztu beharko du agindu honetan ezarritako baldintzei jarraikiz.

3.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluari jarraikiz, pertsona juridikoek bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko dituzte eskabideak, bai eta ondorengo izapideak egin ere. 91/2023 Dekretuaren 15.1.a) artikuluan jasotako pertsonek ere elektronikoki eskatuko dituzte haien eskabideak eta egingo dituzte ondorengo izapideak (91/2023 Dekretua, ekainaren 20koa, Herritarrei arreta integral eta multikanala ematekoa eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izatekoa). Pertsona fisikoek hala aurrez aurre nola elektronikoki aurkez ditzakete eskabideak:

– Aurrez aurre: eskabideak Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren bulegoetan aurkeztuko dira (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak xedatzen dituen tokietariko edozeinetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren organismo autonomoen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuaren arabera. Eskatzaileak postetxe batean aurkezten badu eskabidea, gutun-azal irekian aurkeztu beharko du, postako langileek zigila dezaten eta data ezar diezaioten. Eskabidea Zuzenean zerbitzuan aurkezteko ezinbestekoa izango da aurretik hitzordua eskatzea: https://www.euskadi.eus/hitzordua-zuzenean

– Bide elektronikoa: Bitarteko elektronikoak erabilita aurkeztu ahalko dira eskabideak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan (https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1207002).

Helbide horretan eskuratu daiteke eskabide-orria (II. eranskina), bai eta eskabideak aurrez aurre nahiz modu telematikoan aurkezten eta justifikatzen (III. eranskina) laguntzeko informazioa ere.

4.– Eskabidearen ondorengo izapideak elektronikoki egiteko (baita gastua justifikatzeko izapidea ere), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikora sartu beharko da, «Nire karpeta» atalera:

5.– Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta gainerako dokumentazioa izapidetzeko moduari buruzko zehaztasunak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan daude eskuragai:https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1207004.

6.– Eskabidea ordezkari baten bitartez egiten bada, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. eta 6. artikuluetan xedatutakoaren arabera egiaztatu beharko da ordezkaritza, ahalordeen erregistro elektronikoaren bitartez: https://www.euskadi.eus/ordezkarien-erregistro-elektronikoa/web01-sede/eu/1207004

7.– Laguntza-eskabidearen ereduaren oinarri hauen eranskin gisa argitaratu da (II. eranskina).

8.– Laguntza eskatzen duen pertsona fisiko zein juridiko bakoitzeko, dokumentazio hau aurkeztuko da laguntza-lerro bakoitzari dagokion kapituluan deskribatutako dokumentazioarekin batera:

a) Pertsona juridikoaren kasuan, entitatearen eratze-eskrituraren kopia eta estatutuen kopia (dagokion erregistroan inskribatu dela adierazten duen zigilua jarrita). Gainera, II. kapitulutik VI. kapitulura bitarteko laguntzen kasuan, mikroenpresa edo enpresa txiki eta ertain bat dela egiaztatzen duen dokumentazioa, 2022/2472 Erregelamenduaren (EB) 1. eranskinean ezarritako irizpideen arabera.

b) Erantzukizunpeko adierazpena, hauek adierazteko: aurkeztutako agiri guztiak egiazkoak direla, aginduan ezarritako eskakizun guztiak betetzen dituela laguntzarako eskubidea izateko aitorpena lortzeko, hori egiaztatzen duen dokumentazioa badaukala, eskatzen zaionean Administrazioaren eskura jarriko duela dokumentazio hori, eta aurreko betebeharrak aipatutako aitorpen horri dagokion aldi osoan betetzeko konpromisoa hartzen duela. Era berean, erantzukizunpeko adierazpenean adieraziko da beste administrazio edo ente publiko zein pribaturen batek laguntzarik eman dionetz eskabidean aurkeztutako gastu berberak ordaintzeko. Eta, 2.6 oinarriko laguntzen kasuan, aurreko bi ekitaldi fiskaletan eta abian den ekitaldi fiskalean jasotako gainerako de minimis laguntza guztiei dagokien enpresa-adierazpena ere aurkeztuko du eskatzaileak, baldin eta laguntzok erregelamendu honen edo bestelako de minimis erregelamenduen mende badaude.

c) Pertsona juridikoek, ondasun-erkidegoek eta sozietate zibilek, Emakume Nekazarien Estatutuari buruzko urriaren 15eko 8/2015 Legearen 19.3 artikuluaren arabera, zuzendaritza-organoetan emakumeen presentzia orekatua dagoela ziurtatzeko dokumentazioa aurkeztu beharko dute, eta, gainera, berau osatzen duten pertsonen izena, abizenak, NAN zenbakia eta sexua zehaztu.

d) Entitate eskatzaileak laguntza kuantifikatzeko aurkeztu nahi duen beste edozein dokumentazio osagarri.

Laguntzak eskatu dituzten eta izaera juridikorik ez duten pertsona fisikoen zein juridikoen taldeen kasuan, proiektu pilotuan parte hartzen duten enpresa edo entitate bakoitzari dagokionez aurkeztu beharko da dokumentazioa.

9.– Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak automatikoki egiaztatuko ditu NAN eta IFK zenbakiak, zerga-betebeharren ordainketak eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean direla egiaztatzen duten agiriak, pertsona eskatzaileek edo onuradunek horretarako berariazko baimena eman beharrik izan gabe, berariaz aurka egiten denean salbu, eta, kasu horretan, dagokion ziurtagiria edo dokumentua aurkeztu beharko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 28.2 artikuluaren arabera. Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren otsailaren 13ko Aginduaren arabera egingo da akreditazioa, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak bai Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla egiaztatzeari eta dirulaguntzak itzultzeari buruzkoa.

10.– Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluko 3. paragrafoan ezarritakoaren arabera, oinarri honen 8. paragrafoan eskatutako dokumentazioa administrazio honetan edo beste batean entregatzen denean eta eskatzaileak berariaz deklaratzen badu agiri horietan ez dela aldaketarik egin, horiek aurkeztutzat joko dira.

Eskatzaileak adierazi egin beharko du zein Administraziotan eta noiz aurkeztu diren agiriok, eta Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak elektronikoki bilduko ditu bere korporazio-sareen bidez.

11.– Laguntza jasotzeko eskabidea nahi den hizkuntza ofizialean aurkeztu ahalko da, eskatutako dokumentazioarekin batera. Gainera, laguntza-eskabidetik eratorritako jarduketetan eta prozedura osoan, eskatzaileak aukeratutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legean ezarritakoaren arabera.

12.– Eskabideak ez badu biltzen oinarri honetan eskatutako dokumentazioa, osorik ez badago edo akastuna bada, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariak interesdunari hutsa zuzentzeko eskatuko dio, hamar egun luzaezineko epean, eta adieraziko dio, halaber, horrela egin ezean atzera egin duela ulertuko dela, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariak ebazpena eman ondoren, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluko 4. apartatuan xedatutakoa betetzeko, eskabidea legez telematikoki aurkeztu behar badu interesdunak baina, aitzitik, aipatutako obligazio hori saihestu eta aurrez aurre egiten badu eskabidea, aurkezteko modua zuzentzeko eskatuko zaio, eta legez ezarritako bide elektronikoen bidez egiteko. Eskakizun hori bete ezean, aurrez aurre aurkeztutako eskabidea ez da baliozkotzat joko. Elektronikoki aurkezteko jarritako epea da eskabidea aurkezteko epea.

Ondorio horietarako, baldin eta, zuzentzeko xedez, eskabide elektronikoa oinarri honetan ezarritako epetik kanpo aurkezten bada, aurkeztu gabekotzat joko da eskabide hori.

13.– Edonola ere, aurkeztutako eskabidean adierazitakoa egoki ulertu, ebaluatu eta eskabidea izapidetzeko beharrezko irizten dituen bestelako argibide edo dokumentazio osagarria eskatu ahalko dizkio Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak eskatzaileari.

14.– Helbide honetan eskuratu daitezke Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartzen diren identifikazio eta sinadura elektronikorako bitartekoak: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

6. oinarria.– Laguntzak esleitzeko eta kuantifikatzeko prozedura.

1.– Lehiaketa bidez esleituko dira agindu honen II., III., IV.,V., VI., eta VII. kapituluek arautzen dituzten laguntza-lerro bakoitzeko laguntzak.

2.– Aipatutako kapituluek arautzen duten laguntza-lerro bakoitzaren barruan, proiektu bakoitzari ematen zaion laguntzaren hasierako zenbatekoa kalkulatzeko, aurkezten diren proiektuak konparatuko dira, eta aginduak finkatzen dituen hautaketa-irizpide objektiboak eta balioespena aplikatuko zaizkie. Ondoren, laguntza-lerro bakoitzeko aurkeztutako proiektuen zerrenda egingo da, proiektuak puntu gehien duenetik puntu gutxien duenera ordenatuta. Ordena horretan esleituko dira laguntzak, deialdi honen 24., 30., 36., 42. eta 48. oinarriek finkatzen dituzten ehunekoak aplikatuta, funts guztiak agortu arte.

Funtsak mugatuak direla kontuan izanik, lerro bakoitzeko azken laguntzari dagokionez, proposatutako kopurua diru kopuru erabilgarria baino handiagoa bada, esleituko den laguntza diru kopuru erabilgarri hori izango da, baldin eta kopuru hori diruz lagundu daitekeen gastuaren % 70ekoa edo handiagoa bada. Diru kopuru erabilgarri hori diruz lagundu daitekeen gastuaren % 70 baino gutxiago bada, ez da laguntza esleituko, eta kopuru horrek 1. oinarrian jasotako beste lerro batera zuzendutako funtsak handituko ditu, hurrenkera honetan: II., III., V., VII., VI. eta IV. kapituluak, harik eta guztiz agortzen diren arte.

3.– VII. kapituluko laguntzen kasuan, eta lehen aipatutako 2023/2831 Erregelamenduan (EB) ezarritakoaren arabera, enpresa bakar bati emandako de minimis laguntzen zenbateko osoa ez da 300.000 eurotik gorakoa izango hiru zerga-ekitalditan (2021, 2022 eta 2023).

7. oinarria.– Laguntzen kudeaketa.

1.– Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak du deialdi honetan araututako laguntzak kudeatzeko eskumena.

2.– Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 8. artikuluaren arabera, beharrezkoak diren neurriak hartuko dira eskabideen balorazioan edo prozedura horien ebazpenean parte hartzen duten pertsona guztien interes-gatazkak eragozteko.

3.– Kide anitzeko organo bat eratuko da eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, balorazio-batzorde deiturikoa. Hiru kide izango ditu, zuzendaritza eskudunari atxikiak; horietako bat programaren arduraduna izango da, hau da, Amaia Pérez de Anucita González, eta beste biak zuzendaritza horretako teknikariak: Lide Totorikaguena Iturriaga eta Resurrección Abasolo García. Lehenengoak beteko ditu lehendakariaren eginkizunak, eta azkenak idazkariarenak. Batzordeak, bere eginkizunak betetzeko, nola bileretan parte hartzeko hala aholkularitza emateko eskatu ahalko die arloko aditu diren pertsonei, beharrezko irizten dionean.

4.– Hauek izango dira balorazio-batzordearen eginkizunak:

a) Aurkeztutako eskabide guztiak aztertzea, eta aplikatzekoa den araudia betetzen ez dutenak baztertzea. Era berean, araudia betetzen ez duen eskabide bakoitza baztertzeko arrazoiak zerrendatuko ditu.

b) Aplikatu beharreko araudia betetzen duten eskabideak ebaluatzea. Ebaluazioaren barruan, proiektuak balioetsiko ditu; halaber, baloratu egingo du zenbateraino betetzen dituen bakoitzak agindu honek finkatzen dituen irizpide objektiboak. Laguntzaren ildoan inplikatutako azpisektorearen garrantziari lotutako balorazio-irizpidearen ondorioetarako (30., 42., 48. eta 54. oinarrietan dago), azken hiru urteetan Euskadiko nekazaritzako azken ekoizpenari egindako balio erantsi gordinaren ekarpenaren batez besteko ehunekoaren garrantzia hartuko da kontuan.

c) Ebaluazioaren emaitzari buruzko txostena egitea laguntza-mota bakoitzerako. Txostena behar bezala justifikatu eta arrazoituko da.

5.– Balorazio-batzordeak nahi dituen funtzionamendu-arauak ezarri ahalko ditu, eta horietan xedatzen ez den guztian Sektore Publikoko Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 15. artikuluan eta ondorengoetan xedatutakoari jarraituko diote.

8. oinarria.– Ebazpen-proposamena.

1.– Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak, kide anitzeko organoaren espedientea eta txostenak ikusita, lerro bakoitzarentzat behin-behineko ebazpen-proposamena egingo du, behar bezala arrazoituta, non adierazi beharko baitu dirulaguntza zein entitate eskatzaileri ematen dion, eta zenbat.

2.– Prozeduran interesdunek adierazitakoez bestelako egitateak, alegazioak eta frogak ageri badira edo kontuan hartzen badira, ebazpen-proposamen hori behin-behinekoa izango da, eta interesdunei jakinarazi eta 10 eguneko epea emango zaie alegazioak aurkezteko. Jakinarazpena bitarteko elektronikoen bidez egingo da, «Nire karpeta» atalaren bidez, salbu eta interesdunak izapidea aurrez aurre egin badu; kasu horretan, posta arrunt ziurtatuaren bidez egingo da jakinarazpena.

Aurkeztutako alegazioak aztertu ondoren, organo kudeatzaileak behin betiko ebazpenaren proposamena egingo du, eta bertan adieraziko ditu dirulaguntza jasotzeko proposatzen diren eskatzaileen zerrenda eta bakoitzari dagokion zenbatekoa, bai eta, hala badagokio, eskabideak ebaluatzeko erabilitako balorazio-irizpideak ere.

3.– Entzunaldi-izapidea albo batera utz daitekeen kasuetan –ez dagoelako interesdunek adierazitakoez bestelako egitaterik, frogarik edo alegaziorik–, oinarri honen beraren 3. apartatuaren arabera emandako ebazpen-proposamenak behin betiko izaera izango du, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 21.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

4.– Behin-behineko eta behin betiko ebazpenaren proposamenek ez diete administrazio-arloko eskubiderik ekartzen onuradun izateko proposatuta daudenei.

9. oinarria.– Ebazpena eta jakinarazpena.

1.– Behin betiko ebazpen-proposamena onartu ondoren, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari dagokio deialdia ebaztea, aurreikusitako laguntza-lerro bakoitzeko emango duen ebazpen baten bidez, zeinetan emango ala ukatuko baitira eskatutako laguntzak.

Laguntzak emateko espedientean organo kudeatzailearen txosten bat jasoko da, non adieraziko baita organo kudeatzailearen esku dagoen informazioaren arabera onuradunek betetzen dituztela dirulaguntzak jasotzeko eskakizun guztiak.

2.– Ebazpenak informazio hau jaso beharko du, gutxienez:

A) Aintzat hartutako eskabideei dagokienez:

1.– Onuradunen izen-abizenak edo izen soziala, eta Identifikazio Fiskaleko Kodea edo Nortasun Agiri Nazionala.

2.– Laguntzaren xedea.

3.– Laguntzaren zenbatekoa, guztira.

4.– Ordaintzeko modua eta epea.

5.– Laguntza justifikatzeko modua.

6.– Laguntza emateko zein xedapen hartu den oinarri gisa, hots, agindu hau.

7.– Izaerarik gabeko pertsona fisikoen zein juridikoen taldeek berariaz adierazi beharko dituzte taldeko kide bakoitzak proiektua egikaritzeko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko dirulaguntza-zenbatekoa.

8.– VII. kapituluko laguntzen kasuan, de minimis laguntzak direla agerraraztea.

B) Aintzat hartu ez diren eskabideei dagokienez:

1.– Eskabidea aurkezten duen pertsonaren edo sozietatearen izena, Identifikazio Fiskaleko Kodea edo Nortasun Agiri Nazionala.

2.– Laguntza ukatzeko arrazoiak.

3.– Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.b) artikuluan xedatutakoari jarraikiz, prozeduraren ebazpena EHAAn argitaratuko da, gehienez sei hilabeteko epean, agindu honek ondorioak dituenetik aurrera. Argitalpen horrek jakinarazpen-ondorioak izango ditu.

Halaber, argitalpenaren egunean bertan, interesdunei horren berri emango zaie https://www.euskadi.eus/nirekarpeta helbidean, bertan sartu ahal izateko. Abisu hori informatzeko baino ez da izango.

4.– Agindu honek ondorioak dituenetik aurrera sei hilabete igarota, ebazpen espresurik ez badago, eskabidea ukatu egin zaiela ulertu beharko dute interesdunek, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22.5 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

5.– Prozeduraren ebazpenaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko dio interesdunak Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpena jasotzen duenetik aurrera, edo, hiru hilabeteko epean administrazio-isiltasunaren ondorioak gertatu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

6.– Jakinarazpen elektronikoak egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalera jo beharko da:

https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

10. oinarria.– Onuradunen betebeharrak.

1.– Emandako dirulaguntza onartzea. Ildo horretan, baldin eta dirulaguntza eman izanaren jakinarazpena hartu eta hamabost egunean onuradunek ez badiote hari berariaz uko egiten, onartu egiten dutela ulertuko da.

2.– Betebehar horrez gain, agindu honetan iragarritako laguntzen onuradunek bete egin behar dituzte Dirulaguntzei buruzko abenduaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. eta 46. artikuluko eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14. artikuluko betebeharrak.

3.– Horrenbestez, hauek izango dira onuradunen betebeharrak, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14. artikuluaren arabera:

a) Dirulaguntza ematea bidezko egiten duen jarduera gauzatzea edo dirulaguntza ematea bidezko egiten duen egoeran egotea.

b) Entitate emaileari justifikatzea dirulaguntza ematea edo dirulaguntzaz baliatzea eragin duten eskakizunak eta baldintzak betetzen direla eta jarduera egin dela. Jarduera pertsonei buruzkoa bada, sexuaren arabera bereizitako datuak eman beharko dira.

c) Organo edo entitate emaileak egingo dituen egiaztatze-jarduketak onartzea, bai eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren kontrol-jarduketak ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura eskuratu diren dirulaguntzen kasuan. Era berean, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren araudi bereziak xedatutako jarduketak ere onartu beharko dituzte, bai eta finantzaketa dela-eta beste kontrol-organo batzuek egin ditzaketenak ere.

d) Beste edozein administrazio, entitate publikok edo pribatuk helburu bererako emandako dirulaguntzak, laguntzak, dirua edo baliabideak eskuratuz gero, horren berri ematea hasierako laguntza eman duen entitateari.

Hori jakin bezain laster eman beharko da egoeraren berri, eta, nolanahi ere, jasotako funtsak zertarako erabili diren justifikatu baino lehen edo justifikatzeko unean.

e) Laguntza ematerakoan kontuan izan zen dena delako egoera objektiboa edo subjektiboa aldatu baldin bada, horren berri ematea entitate emaileari.

Hori jakin bezain laster eman beharko da egoeraren berri, eta, nolanahi ere, jasotako funtsak zertarako erabili diren justifikatu baino lehen edo justifikatzeko unean.

f) Egiaztatzea, dirulaguntza emateko ebazpen-proposamena egin aurretik eta hura ordaintzeko unean, egunean dituztela zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, baita dirulaguntzak organo emaileari itzultzeari buruzkoak ere. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan ogasun-gaietako eskumena duen sailburuak agindu baten bidez arautuko du hori egiteko modua.

g) Duen izaera juridikoak hala eskatuko balu, kontabilitate-liburuak, bideratutako erregistroak eta behar bezala ikuskatutako gainerako agiriak edukitzea, merkataritzako eta sektoreko legediak kasu bakoitzean onuradunari eskatzen dion bezala, baita dirulaguntzen oinarri arautzaileek eskatzen dituzten kontabilitateko egoera-orriak eta berariazko erregistroak ere, egiaztatze- eta kontrolatze-jarduketak behar bezala egiten direla bermatzeko helburuarekin.

h) Jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatzeko agiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztapenak edo kontrolak egiteko erabil baitaitezke.

i) Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 27. artikuluan jasotako zabalkunde-neurriak hartzea.

j) Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. artikuluan aurreikusitako kasuetan, jasotako funtsak organo emaileari itzultzea edo, diruz lagundutako jardueraren edo egindako jarduketaren kostua baino gehiago jasoz gero, soberakina organo emaileari itzultzea.

k) Ikuspegi intersekzionala eta, bereziki, sexuari eta generoari dagokion alderdia errespetatzen dituen hizkera eta irudiak erabiltzea dirulaguntza jasotzen duen jarduerak edo proiektuak behar dituen dokumentazio eta material guztietan.

l) Diruz lagundutako jarduerarekin zerikusia duten argitalpenetan, iragarkietan eta publizitatean herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzea, eta, bereziki, euskararen erabilera bermatzea.

4.– Gainera, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 42. artikuluaren arabera, onuradunek kolaboratu beharko dute, eta eskatutako dokumentazio guztia eman Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Estatuko Administrazio Orokorraren barruan kontrol-jarduerez arduratzen diren organoei, bai eta Europar Batasunaren araudiaren arabera finantza-kontrolerako eskumena duten organoei ere. Organo horiek ahalmen hauek izango dituzte xede horretarako:

a) Irispide librea izango dute egiaztatu beharreko dokumentaziora, programa eta fitxategi informatikoak barne.

b) Irispide librea izango dute negozio-lokaletara, bai eta dirulaguntzaren xede izan den jarduera egiten den establezimendu eta toki guztietara eta dirulaguntzaren kargura finantzatutako eragiketak egiazkoak eta erregularrak diren egiaztatzeko arakatu beharreko tokietara ere.

c) Dirulaguntza oker jaso, gozatu edo erabili delako zantzuak agertzen dituzten eragiketen inguruko fakturak edo antzeko edo ordezko agiriak gorde behar dituzte, edo haien kopiak eman.

d) Irispide librea izango dute dirulaguntza kobratu ahal izan den finantza-entitateetako edo funtsak baliatzeko erabili ahal izan diren banku-kontuen informaziora.

Betebehar hori betetzeari uko egitea erresistentziatzat, aitzakiatzat, oztopatzetzat edo ukapentzat hartuko da dirulaguntzen arloan aplikatu beharreko araudian xedatutako ondorioetarako, hargatik eragotzi gabe zehapenak ezarri ahal izatea, hala badagokio.

11. oinarria.– Gehieneko egikaritze-epeak.

Proiektuak egikaritzeko gehieneko epea 2024ko ekitaldiko abenduaren 15a izango da.

12. oinarria.– Gastua justifikatzea.

1.– Emandako laguntzaren xede den proiektua egikaritu dela justifikatzeko, dokumentazio hau aurkeztu beharko da Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan:

a) Egindako jardueren justifikazio-memoria, proiektuaren betetze-mailari, egikaritze-mailari eta azken emaitzei buruzko informazioa jasoko duena, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 32. artikuluan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 30. artikuluan eta aurreko Legearen Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 72. eta 73. artikuluetan ezarritakoaren arabera (III. eranskina).

b) Langile-gastuak, hauen bidez justifikatuko dira: ordainsariak, horiek ordaindu izanaren agiriak, Langile Zerrenda Izenduna (LZI), aurreko ekitaldiari dagozkion Kotizazioen Likidazioaren Ordainagiriak (KLO) eta hitzartutako lanordu kopurua adierazten duen agiria. Langile autonomoen kasuan, ordutegi-kostuaren ziurtagiri bat aurkeztuko da, proiektuan parte hartzen duten gainerako langileen ordu-kostuaren batezbestekoaren arabera kalkulatuta. Era berean, norberaren konturako langileen edo autonomoen araubide berezian alta eman izanaren egiaztagiria aurkeztu beharko da, bai eta langile autonomoaren 2024ko azken 3 hilabeteetako likidazio-ordainagiriak ere.

c) Fakturak eta froga-balio baliokidea duten gainerako agiriak, baliozkoak direnak merkataritzako trafiko juridikoan, edo administrazio-efikazia dutenak. Egiaztagiriak zigilu batekin markatuko dira, eta laguntza honetara aurkeztu izana eta egiaztagiriari egotzitako dirulaguntzaren ehunekoa adieraziko dira.

d) Erantzukizunpeko adierazpena, zehazten duena fakturak eta ordainketak justifikatzeko gainerako egiaztagiriak ez direla aurkeztu diruz lagundu daitezkeen beste programa batzuk justifikatzeko edo, hartarako aurkeztu badira, zehazten duena zer programa justifikatzeko aurkeztu diren eta faktura edo egiaztagiri bakoitzaren zer ehuneko lagundu den diruz.

e) Bihurketa-proiektuaren kasuan, «ekoizpen-eskuliburu» bat egin beharko da, eta bertan jasoko dira garatutako proiektuaren informazio teknikoa, planteamenduak, lortutako emaitzak eta hirugarrenek pilotua ekoizpen-baldintzetan erreplikatu edo eskalatu ahal izateko behar den informazio tekniko eta ekonomiko guztia.

f) Hala badagokio, dirulaguntzak itzultzeagatik dagozkion betebeharrak ordaindu dituela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena.

g) V. eta VI. kapituluetako laguntzak eskatuz gero, emandako zerbitzuaren ezaugarriak (ustiategiak, azalerak, azienda larriko unitateak, ekoizpen-orientazioak) jasotzen dituen urteko txostena aurkeztu beharko du entitateak. Txostenean agerian jarri beharko dira aholkatutako ustiategiek ekoizpen ekologikoaren ziurtagiria lortzea errazten edo zailtzen duten faktoreak. Txostena ekitaldia amaitzen den unean entregatuko da.

h) VII. kapituluko laguntzak eskatu dituzten nekazaritza-ustiategien kasuan, fase guztiak egikaritu ondoren, Euskadiko Ekoizpen Ekologikoko Operadoreen Erregistroaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute, ENEEKen Kontseiluak emana. Ziurtagiria osorik gauzatu edo onartu ez bada, erregistro horretan inskribatzeko eskabidea aurkeztu beharko dute, eta geroago, ziurtagiria aurkeztu.

i) III., IV., V. eta VI. kapituluetako laguntzak eskatu badira, aholkulariak emandako erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko da, laguntza honen xede den aholkularitza-zerbitzua jaso izana ziurtatzen duena. Gainera, aholkulariek aholkularitza hori jaso eta ordaindu dutela egiaztatzen duten agiriak bidali beharko dira, hala nola emandako aurrekontuak, fakturak, ordainagiriak eta abar.

2.– Laguntzak modu egokian kudeatu eta ordaintzen direla bermatzeko, egindako gastua justifikatzeko dokumentazioa aurkezteko epea 2024ko abenduaren 31ra artekoa izango da.

3.– Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariak dokumentazio gehiago eskatu ahalko ditu, egoki irizten badio. Eskabide horrek arrazoitua izan beharko du.

13. oinarria – Ordainketa.

1.– Ordainketa egiteko, aurretik eskatu eta gastua justifikatu beharra dago, aurreko oinarrian adierazitako agiriak aurkeztuz.

2.– Ez da laguntzen aurrerakinik edo konturako ordainketarik emango.

3.– Ordainketa egiteko eskabidearekin batera, 12. oinarriko 1. paragrafoan aipatzen den dokumentazioa aurkeztuko da. Dokumentazio hori osatu eta gehienez bi hilera, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak egin beharreko izapideak egingo ditu Ogasun eta Ekonomia Sailak ordainketa egin dezan.

4.– Diruz lagundu daitekeen gastua ez bada ezarritako gehieneko epeetan egiten, edo inbertsioa egin izanaren egiaztagiriak ez badira epean aurkezten, onuradunek dirulaguntza jasotzeko eskubidea galduko dute, eta, hala dagokionean, agindu honen 17. oinarrian aurreikusitako itzulera-prozedura jarriko da abian.

5.– Izaera juridikorik ez duten pertsona fisikoen zein juridikoen elkarteen kasuan, elkarteak funtsen hartzaile izateko izendatu duen kideari egingo zaio ordainketa, eta hark banatuko ditu elkarteko gainerako kideen artean.

6.– Administrazioak dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, entitate onuradunak Eusko Jaurlaritzaren dagokion datu-basean jasota egon beharko du. Hirugarren interesdun gisa alta emateko edo datuak aldatzeko, Eusko Jaurlaritzak emandako hirugarrenentzako erregistro telematikora jo beharko da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/

14. oinarria.– Dirulaguntza jaso duten jarduerak kontratatzea onuradunek.

1.– Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 31. artikulua aplikatuz, diruz lagundutako jardueraren egikaritzea onuradun ez diren hirugarrenei azpikontratatu ahalko die onuradunak. Proiektua egikaritzeko azpikontratua diruz lagunduko den jardueraren % 60koa izan daiteke gehienez.

2.– Hirugarrenei azpikontratatutako jardueraren zenbatekoa dirulaguntzaren zenbatekoa baino % 20 handiagoa bada, eta, gainera, dirulaguntza 60.000 eurotik gorakoa, idatzizko kontratua egin beharko da, zeina Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak baimendu beharko baitu kontratua formalizatu aurretik eta eskabidea aurkeztu ondoren.

Kontratua formalizatzeko baimen-eskabidea laguntza-eskabidearekin batera aurkeztuko da, eta onartze- edo ukatze-ebazpena, aldiz, aurkezten den egunetik bi hileko epean emango eta jakinaraziko da; epe hori igarota, berariazko ebazpenik eman ez bada, eskabidea onartu egin dela ulertu ahalko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 24. artikuluan xedatutakoari jarraikiz. Prozedurako ebazpenaren aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuordeari. Horretarako hilabeteko epea izango du ebazpenaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera, edo hiru hilekoa, administrazio-isiltasunak ondorioak izan eta hurrengo egunetik aurrera.

3.– Ezin izango da kontratua zatikatu kontratu horren zenbatekoa murriztu eta 2. paragrafoko eskakizunak bete beharrik ez izateko helburuz.

4.– Kontratistek onuradunaren aurrean baino ez dute izango betebeharrik, eta onuradunak dauka diruz lagundutako jarduera ondo egikaritzeko erantzukizun osoa Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren aurrean.

5.– Aurreko apartatuan jasotakoa betetzeko, onuradunen erantzukizuna da zaintzea agindu honetan ezarritako mugak errespetatzen direla diruz lagundu daitekeen jarduera itundua egikaritzean, diruz lagundutako gastuen izaera eta zenbatekoari dagokionez, eta kontratistek, aldiz, agindu honen 9. oinarrian adierazitako lankidetza-betebeharra bete behar dute, eta muga horiek benetan errespetatzen dituzten ala ez behar bezala egiaztatzeko aukera eman.

6.– Alabaina, onuradunak ezingo du hauekin itundu diruz lagundutako jardueraren egikaritze osoa nahiz partziala:

a) 4. oinarrian ezarritako eskakizun orokorrak betetzen ez dituzten pertsonak edo entitateak.

b) Kontratazioaren xede den jarduera egiteko beste dirulaguntzaren bat jaso duten pertsona edo entitateekin.

c) Bitartekariak edo aholkulariak, horiei ordaindu beharrekoak eragiketaren kostu osoaren ehuneko jakin bat badira, non eta ordainketa hori ez dagoen justifikatuta egindako lanak edo emandako zerbitzuak merkatuan daukan balioaren erreferentziaren arabera.

d) Pertsona onuradunarekin loturaren bat duten pertsona edo entitateekin, inguruabar hauek gertatzen direnean izan ezik:

1.– Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren baimena lortzea aldez aurretik, ebazpen arrazoitu baten bidez.

2.– Diruz lagundu daitekeen zenbatekoa ez izatea atxikitako entitateak egindako kostua baino handiagoa. Kostua justifikazioan egiaztatuko da, onuradunaren gastuak egiaztatzeko ezarritako baldintza beretan.

e) Deialdi eta programa berean dirulaguntza eskatu duten eta eskakizunak ez betetzeagatik edo behar adinako balorazioa ez lortzeagatik dirulaguntzarik gabe geratu diren pertsona eta entitateekin.

15. artikulua.– Emandako dirulaguntza aldatzea.

1.– Dirulaguntza emateko kontuan izandako baldintzetan egindako aldaketa orok dirulaguntza hori emateko ebazpena aldatzea ekarri ahal izango du, baldin eta betetzen badira Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 25. artikuluan xedatutako eskakizunak. Horretarako, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeak dagokion aldaketa-ebazpena emango du, emandako dirulaguntzaren zenbatekoak oinarri berriaren arabera doitzeko, hala badagokio, edo, hala badagokio, sobera jasotako zenbatekoak eta berandutze-interesak itzultzeko prozedurari ekiteko aginduko da, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 40. artikuluan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan aurreikusitako prozedura aplikatuta horretarako.

2.– Baldin eta proiektuaren behin betiko benetako kostua txikiagoa bada onartutako eta dirulaguntza emateko erreferentziatzat hartutako aurrekontua baino, eta laguntza helburu bererako erabiltzen bada, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa gutxitu egingo da, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordearen likidazio-ebazpen baten bidez, dagokion proportzioan, eta, orduan, dirulaguntzaren ehunekoa oinarri berriari aplikatuko zaio, baldin eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 25. artikuluan ezarritako eskakizun guztiak betetzen badira.

16. oinarria.– Atzera egitea eta uko egitea.

1.– Laguntzaren eskatzaileak atzera egin ahalko du eskabidean, baina atzera-egite hori eskatutako laguntzak emateko prozedurako ebazpena jakinarazi baino lehen egin beharko da. Jasota geratzea ahalbidetzen duen edozein bitartekoren bidez egin ahal izango da, baldin eta dagozkion sinadurak eransten badira eta Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariari idatziz aurkezten bazaio. Hark, ebazpen baten bidez, bete-betean onartuko du atzera egitea, eta amaitutzat emango du horretarako prozedura.

2.– Laguntzaren onuradunak uko egin ahal izango dio emandako laguntzari. Emandako laguntza onartu ondoren eta gastua egiten bukatu aurretik egin ahal izango dio uko laguntzari, baldin eta administrazioak ez badu inolako ordainketarik egin. Edozein bide erabiliz egin ahal izango du atzera onuradunak, baldin eta dagozkion sinadurak eransten baditu. Uko egitea idatziz aurkeztuko zaio Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, eta horrek, ebazpen baten bidez, bete-betean onartuko du uko-egite hori, eta deklaratuko du ezen, harentzat, prozedura bukatu dela. Ukoa onartuta, onuradunak automatikoki galduko du ebazpen bidez onartutako eskubidea, baita emandako laguntza kobratzeko eskubidea ere.

3.– Nolanahi ere, gertatzen diren atzera-egite edo uko kasuetan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea 94. artikuluan ezarritakoari men egingo zaio.

17. oinarria.– Ez-betetzeak.

1.– Baldin eta onuradunek ez badute betetzen agindu honetako eskakizun edo betebeharren bat edo dirulaguntza emateko ebazpenak finkatzen duen baldintzaren bat, proiektua ez badute osorik gauzatzen eta horren ondorioz erabat hutsaltzen badute laguntzaren helburua edo dirulaguntzak itzultzera behartzen duen Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan aurreikusitako egoeraren batean badaude, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeak, baldintzak ez betetzeagatiko espedientea izapidetu eta interesduna entzun eta gero, ebazpen baten bidez, dirulaguntza jasotzeko eskubidea kenduko dio onuradunari, osorik nahiz partez, eta, hala badagokio, kobratu dituen laguntzak eta dagozkion legezko interesak itzuli beharko dizkio onuradunak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, osorik nahiz partez, proiektuaren gauzatze-mailaren arabera, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. eta 40 artikuluetan xedatuaren arabera, hargatik eragotzi gabe dagozkion gainerako neurriak hartzea.

Aipatutako diru kopuruak diru-sarrera publikotzat hartuko dira lege-ondorio guztietarako.

2.– Itzulketa-prozedura Administrazioko arau-hauste baten ondorioa bada, eskumena duen organoari jakinaraziko zaio, behar den zehapen-prozedurari ekin diezaion, baita interesdunari ere. Administrazioko arau-hauste izango dira Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 44. artikuluan jasotako jokamoldeak.

3.– Laguntzak iragartzeko agindu honetako eskakizunak eta betebeharrak betetzen ez badira, osorik nahiz partez, Europako araudian ezarritakoak, hala badagokio, eta aplikatzekoak diren gainerako arauetakoak, eta orobat betetzen ez badira dirulaguntza emateko ebazpenean ezartzen diren baldintzak, galdu egingo da laguntza kobratzeko eskubidea, eta laguntza itzuli beharko da.

4.– Onuradunaren betetze-maila nabarmen hurbiltzen bada guztiz betetzera, eta onuradunek argi eta garbi egiaztatzen badute beren konpromisoak betetzeko jarduna egin dutela, dirulaguntza partez ordainduko da, edo, hala badagokio, zati baten itzulketa egin beharko da, eta egindako jarduera osoaren aldean dagoen proportzioan zehaztuko da haren kalkulua. Edonola ere, onuradunak kobratu ahal izango duen zenbateko partziala bat etorriko da onartutako dirulaguntzatik behar bezala justifikatu den egiazko zenbatekoarekin, eta laguntza ematen duen entitateak justifikazioa egiaztatu eta onartu ondoren ordainduko zaio.

18. oinarria.– Bateragarritasunak.

Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak bateragarriak dira beste edozein entitate publikok zein pribatuk helburu bererako emandako beste edozeinekin, baldin eta dirulaguntza guztien baturak gainditzen ez baditu deialdi honen oinarriek egoera bakoitzerako ezarritako gehieneko ehunekoak. Muga hori gaindituz gero, gaindikinari dagokion zenbatekoa kenduko zaio programa honen babespean emandako dirulaguntzari.

Beste entitate publiko nahiz pribatu batetik beste laguntza edo dirulaguntzaren bat jasoz gero, idatziz justifikatu eta jakinarazi beharko zaio Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari, eta, horren ondorioz, baliteke dirulaguntza emateko ebazpena aldatzea; kasu horretan, dena dela, agindu honetan ezarritako gutxieneko eskakizunak eta laguntza ematea eragin zuen helburua mantendu beharko dira. Horretarako, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagaien Politikako sailburuordeak dagokion aldaketa-ebazpena emango du, emandako dirulaguntzaren zenbatekoak oinarri berriaren arabera doitzeko, hala badagokio, eta, hala badagokio, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 40. artikuluan jasotako itzulketa-prozedurari ekingo zaio.

VII. kapituluko laguntzen kasuan, beste dirulaguntza eta laguntza batzuekiko konkurrentziak ezin izango du gainditu 6. oinarriko hirugarren puntuan ezarritako muga.

19. oinarria.– Datuen babesa.

Agindu hau aplikatuta jasotzen diren datu pertsonalak tratatzeko orduan, berariaz beteko dira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa eta aplikatzekoa den gainerako araudia. Datuak babesteari buruzko informazioa lortzeko, jo helbide honetara: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/113000-capa1-eu.shtml

II. KAPITULUA
«EKOIZPEN EKOLOGIKOAN HASTEKO GIDALIBURUAK» SORTZEN LAGUNTZEA

20. oinarria.– Xedea eta helburua.

Kapitulu honen xedea da laguntza-lerro hauek arautzea:

1.– «Ekoizpen ekologikoan hasteko gidaliburuak» egiteko eredua sortzeko laguntzak: Edozein ekoizpen-orientaziori aplika dakiokeen bide-orriaren oinarrizko gidoia markatuko duen oinarrizko agiri bat ezartzea.

2.– «Ekoizpen ekologikoan hasteko gidaliburuak» sortzeko laguntzak: Gidaliburu horiek espezifikoak izango dira ekologikoki garatu beharreko ekoizpen-orientazio bakoitzerako. Ekoizpen ekologikora bihurtzeko prozesua hasi nahi denetik Ekoizpen Ekologikoko egiaztagiria lortu arte egin beharreko urratsak argitzeko jomuga izan behar du edukiak. Beraz, Egiaztapen Ekologikoaren Kontseiluak eskatutako memoriaren eskakizunetara egokitu behar dira gidaliburuok. Elementu garrantzitsu gisa, ekoizpen paraleloko bihurtzearen berezitasunak landu behar dituzte.

21. oinarria.– Onuradunak.

Kapitulu honetan araututako laguntzen onuradun izan ahalko dira, pertsona fisikoak zein juridikoak, nekazaritza-alorreko kooperatibak edo bestelako elkarte batzuk barne hartuta, baldin eta, besteak beste, sektoreko aholkularitza edo informazioa eta laguntza emateko helburua badute, baita esperientzia egiaztatua ere ekoizpen ekologikoren alorrean. Aurrekoen artean sartzen dira ekoizleen elkarteak eta erakundeak, eta horiek ezin dute haietan afiliatzea eskatu zerbitzua eskuratu ahal izateko.

Pertsona juridikoen kasuan, mikroenpresa edo enpresa txiki eta ertainak izan beharko dira, 2022/2472 Erregelamenduaren (EB) 1. eranskinean ezarritako irizpideen arabera.

22. oinarria.– Eskakizun espezifikoak.

1.– Gidaliburuetarako ereduen kasuan, agindu honen 4. oinarrian jasotako eskakizun orokorrak betetzeaz gain, Eusko Jaurlaritzaren baliozkotzea beharko dute eredu eta gidaliburuok.

2.– Gidaliburuen kasuan, agindu honen 4. oinarriko eskakizun orokorrak ez ezik, eskakizun hauek ere bete behar dituzte:

a) Aurkezten den gidaliburuak gidaliburu berria izan beharko du, existitzen ez dena edo, existitzekotan, gutxienez hiru urteko antzinatasuna duena.

b) Eskabidearekin batera, lan-plan bat aurkeztuko da, garatu beharreko jarduerak deskribatuko dituena, eta kronograma bat, gehienez sei hilabeteko lana aurreikusiko duena.

c) Amaitu ondoren, gidaliburua sektore interesdunari aurkeztu beharko zaio.

3.– Erakusketa garatzen duten pertsonek trebakuntza eta esperientzia egiaztatua izan beharko dute, hau da:

a) Titulazioa nekazaritza-alorrean eta antzekoetan.

b) Titulazio espezifikoa ekoizpen ekologikoan.

Kasu batzuetan, zerbitzua ematen duen pertsonaren gaitasun espezifikoa esperientzian oinarrituta egiazta daiteke, edo ekoizpen ekologikoaren arloan ospe handia duten argitalpenen bidez dokumentatuta.

2022/2472 (EB) Erregelamenduaren 22.6 artikuluan ezarritakoaren arabera, zerbitzu-emailea inpartziala izan beharko da, eta ez du interes-gatazkarik izan beharko.

4.– Eskabide independente bat aurkeztuko da egin beharreko eredu edo gida bakoitzeko.

23. oinarria.– Diruz lagundu daitezkeen kostuak eta diruz lagundu ezin direnak.

1.– Diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartuko dira diruz lagundutako jarduerarako gauzatu beharrekoak, baldin eta ezinbestekoak badira eta deialdi honetan eta emateko ebazpenean edo hark izan ditzakeen aldaketetan ezarritako epearen barruan gauzatzen badira. Diruz lagundu daitezkeen gastuen erosketa-kostuak ezingo du inoiz gainditu merkatuko balioa.

2.– Hauek izango dira diruz lagundu daitezkeen gastuak:

a) Langile-gastuak.

b) Desplazamendu-gastuak.

c) Material-gastuak eta funtzionamendu-gastuak.

3.– Ez da inolaz ere diruz lagundu daitekeen gastutzat hartuko BEZ kengarriaren zenbatekoa, baldin eta pertsona edo entitate onuraduna zerga horren aitorpena egitera behartuta badago. Horrelakoetan, gastu gisa egotz daitekeen zenbatekoa egiaztagirien zerga-oinarriari dagokiona izango da.

24. oinarria.– Proiektuak hautatu eta baloratzeko irizpideak.

Aurkeztutako proiektua irizpide hauen arabera baloratuko da:

a) Eredu edo gidalibururako proposamena sortzea. Gehienez 30 puntu emango dira.

b) Gidaren xede den sektorearen garrantzia. Gehienez 15 puntu emango dira.

c) Aurretiazko gidalibururik ez izatea (gidaliburuaren antzinatasuna). Gehienez 10 puntu emango dira.

d) Idazle-taldeak gidaliburuaren xede den sektorean duen esperientzia. Gehienez 15 puntu emango dira.

e) Lan-plana eta kronograma. Gehienez 15 puntu emango dira.

f) Idazle-taldean emakumeen presentzia gutxienez orekatua izatea. Gehienez 15 puntu emango dira.

25. oinarria.– Laguntzaren zenbatekoa.

Onuradun gisa hautatutako proiektu bakoitzari dagokion dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteko, banaketa-sistema bat aplikatuko da. Horren arabera, kapitulu honetarako ezarritako eta 3.2 oinarrian aurreikusitako zuzkidura ekonomikoa balorazio-irizpideen arabera lortutako puntuazioaren arabera banatuko da, eta proiektu bakoitzeko laguntzaren gehieneko ehunekoa diruz lagun daitekeen kostuaren % 100 izango da, 1.500 euroko mugarekin eredu edo gida bakoitzeko.

III. KAPITULUA
NEKAZARITZA-USTIATEGIAK EKOIZPEN EKOLOGIKORA BIHURTZEKO PROIEKTUEN BIDERAGARRITASUN-AZTERLANAK EGITEKO LAGUNTZA

26. oinarria.– Xedea eta helburua.

Nekazaritza-ustiategietan ekoizpen konbentzionaletik ekoizpen ekologikora bihurtzeko proiektuen bideragarritasun-azterlanak egiteko laguntzak arautzea da kapitulu honen xedea.

27. oinarria.– Onuradunak.

Kapitulu honetan araututako laguntzen onuradun izan ahalko dira, pertsona fisikoak zein juridikoak, nekazaritza-alorreko kooperatibak edo bestelako elkarte batzuk barne hartuta, baldin eta, besteak beste, sektoreko aholkularitza edo informazioa eta laguntza emateko helburua badute, baita esperientzia egiaztatua ere ekoizpen ekologikoren alorrean. Aurrekoen artean sartzen dira ekoizleen elkarteak eta erakundeak, eta horiek ezin dute haietan afiliatzea eskatu zerbitzua eskuratu ahal izateko.

Pertsona juridikoen kasuan, mikroenpresa edo enpresa txiki eta ertainak izan beharko dira, 2022/2472 Erregelamenduaren (EB) 1. eranskinean ezarritako irizpideen arabera.

28. oinarria.– Eskakizun espezifikoak.

Agindu honen 4. oinarriko eskakizun orokorrak ez ezik, hauek ere bete behar dituzte:

1.– Eskabidearekin batera, nekazaritza-ustiategiaren bideragarritasun-azterlanerako proposamen bat aurkeztuko da. Bertan, gauzatu beharreko jarduerak deskribatuko dituen lan-plan bat bilduko da, baita bihurketa-prozesuaren faseen kronograma bat ere. Azterlan hori justifikazio-fasean entregatu beharko da, eta nekazaritza-ustiategiak ekoizpen ekologikora bihurtzearen bideragarritasuna edo haren gabezia justifikatzeko memoria ekonomiko bat barne hartuko du.

2.– Proiektua garatzen duten pertsonek trebakuntza eta esperientzia egiaztatua izan beharko dute, hau da:

a) Titulazioa nekazaritza-alorrean eta antzekoetan.

b) Titulazio espezifikoa ekoizpen ekologikoan.

Kasu batzuetan, zerbitzua ematen duen pertsonaren gaitasun espezifikoa esperientzian oinarrituta egiazta daiteke, edo ekoizpen ekologikoaren arloan ospe handia duten argitalpenen bidez dokumentatuta.

2022/2472 (EB) Erregelamenduaren 22.6 artikuluan ezarritakoaren arabera, zerbitzu-emailea inpartziala izan beharko da, eta ez du interes-gatazkarik izan beharko.

3.– Eskabide independente bat aurkeztuko da proiektu bakoitzeko.

29. oinarria.– Diruz lagundu daitezkeen kostuak eta diruz lagundu ezin direnak.

1.– Diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartuko dira diruz lagundutako jarduerarako gauzatu beharrekoak, baldin eta ezinbestekoak badira eta deialdi honetan eta emateko ebazpenean edo hark izan ditzakeen aldaketetan ezarritako epearen barruan gauzatzen badira. Diruz lagundu daitezkeen gastuen erosketa-kostuak ezingo du inoiz gainditu merkatuko balioa.

2.– Hauek izango dira diruz lagundu daitezkeen gastuak:

a) Langile-gastuak.

b) Desplazamendu-gastuak.

c) Material-gastuak eta funtzionamendu-gastuak.

3.– Ez da inolaz ere diruz lagundu daitekeen gastutzat hartuko BEZ kengarriaren zenbatekoa, baldin eta pertsona edo entitate onuraduna zerga horren aitorpena egitera behartuta badago. Horrelakoetan, gastu gisa egotz daitekeen zenbatekoa egiaztagirien zerga-oinarriari dagokiona izango da.

30. oinarria.– Proiektuak hautatu eta baloratzeko irizpideak.

Aurkeztutako proiektua irizpide hauen arabera baloratuko da:

a) Bideragarritasun-azterlana egiteko proposamenaren kalitatea. Gehienez 40 puntu emango dira.

b) Azterlanean interesa duen azpisektorearen garrantzia. Gehienez 15 puntu emango dira.

c) 4 urte baino gutxiagoko antzinatasuna duen antzeko lanik ez egotea. Gehienez 15 puntu emango dira.

d) Idazleen taldeak azterlanaren xede den sektorean duen esperientzia. Gehienez 15 puntu emango dira.

e) Idazleen taldean emakumeen presentzia gutxienez orekatua izatea. Gehienez 15 puntu emango dira.

f) Bideragarritasun-azterlanaren xede den ustiategia eremu kalteberatzat aitortuta badago, gainerako irizpideei jarraikiz lortutako puntuazioaren zenbatekoa 1,2ko koefizienteaz biderkatuko da.

31. oinarria.– Laguntzaren zenbatekoa.

Onuradun gisa hautatutako proiektu bakoitzari dagokion dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteko, banaketa-sistema bat aplikatuko da. Horren arabera, kapitulu honetarako ezarritako eta 3.2 oinarrian aurreikusitako zuzkidura ekonomikoa balorazio-irizpideen arabera lortutako puntuazioaren arabera banatuko da, eta proiektu bakoitzeko laguntzaren gehieneko ehunekoa diruz lagundu daitekeen kostuaren % 100 izango da, 1.500 euroko mugarekin azterlan bakoitzeko.

IV. KAPITULUA
ERAKUSKETA-JARDUERAK ETA BISITAK BABESTEA

32. oinarria.– Xedea eta helburua.

Kapitulu honen xedea erakusketa-jarduerak egiteko laguntzak arautzea da, hau da, praktika, makineria edo lan-sistema berriak nola erabiltzen edo egiten diren erakusten duten saio praktikoak. Jarduera ustiategietan edo erakusketa-finketan egingo da.

33. oinarria.– Onuradunak.

Kapitulu honetan araututako laguntzen onuradun izan ahalko dira, pertsona fisikoak zein juridikoak, nekazaritza-alorreko kooperatibak edo bestelako elkarte batzuk barne hartuta, baldin eta, besteak beste, sektoreko aholkularitza edo informazioa eta laguntza emateko helburua badute, baita esperientzia egiaztatua ere ekoizpen ekologikoren alorrean. Aurrekoen artean sartzen dira ekoizleen elkarteak eta erakundeak, eta horiek ezin dute haietan afiliatzea eskatu zerbitzua eskuratu ahal izateko.

Pertsona juridikoen kasuan, mikroenpresa edo enpresa txiki eta ertainak izan beharko dira, 2022/2472 Erregelamenduaren (EB) 1. eranskinean ezarritako irizpideen arabera.

34. oinarria.– Eskakizun espezifikoak.

Agindu honen 4. oinarriko eskakizun orokorrak ez ezik, aurkeztu beharreko proiektuan jaso eta zehaztuko diren hauek ere bete beharko dituzte:

1.– Jarduera berritzaile bat aurkeztu beharko da, berritzaile dena aurkeztutako praktikaren izaeragatik, edo bertaratu direnengatik. Gorabehera hori adierazi egin beharko da proiektuaren memorian.

2.– Garatu beharreko erakusketa-jardueraren deskribapena aurkeztuko da, jardueraren izaera berritzailea justifikatuz eta xede-publikoaren ezaugarriak zehaztuz.

3.– Jarduera zabaltzeko eta sustatzeko proposamen bat egingo da, eta proposamen hori proiektuan zehaztuko da.

4.– Erakusketa garatzen duten pertsonek trebakuntza eta esperientzia egiaztatua izan beharko dute, hau da:

a) Titulazioa nekazaritza-alorrean eta antzekoetan.

b) Titulazio espezifikoa ekoizpen ekologikoan.

c) Nekazaritza-ekoizleen kasuan, ekoizpen ekologikoan gutxienez 5 urteko esperientzia frogatzeak balioko du.

Kasu batzuetan, zerbitzua ematen duen pertsonaren gaitasun espezifikoa esperientzian oinarrituta egiazta daiteke, edo ekoizpen ekologikoaren arloan ospe handia duten argitalpenen bidez dokumentatuta.

2022/2472 (EB) Erregelamenduaren 22.6 artikuluan ezarritakoaren arabera, zerbitzu-emailea inpartziala izan beharko da, eta ez du interes-gatazkarik izan beharko.

5.– Eskabide independente bakar bat aurkeztuko da jarduera bakoitzeko.

35. oinarria.– Diruz lagundu daitezkeen kostuak eta diruz lagundu ezin direnak.

1.– Hauek izango dira diruz lagundu daitezkeen gastuak:

a) Teknikari-gastuak.

b) Erakusketa-jarduerak ematen dituzten nekazarien edo abeltzainen ordutegi-kostuen gastuak.

c) Desplazamendu-gastuak.

d) Jarduerarekin lotutako gastuak (gasolioa, ongarriak, tratamenduak, etab.).

e) Jarduera hedatu eta sustatzeko gastuak.

2.– Ez da inolaz ere diruz lagundu daitekeen gastutzat hartuko BEZ kengarriaren zenbatekoa, baldin eta pertsona edo entitate onuraduna zerga horren aitorpena egitera behartuta badago. Horrelakoetan, gastu gisa egotz daitekeen zenbatekoa egiaztagirien zerga-oinarriari dagokiona izango da.

3.– Dirulaguntza jaso dezaketen gastuetan, erosketa-kostua inoiz ez da izango merkatuko balioa baino handiagoa.

36. oinarria.– Proiektuak hautatu eta baloratzeko irizpideak.

Aurkeztutako proiektua irizpide hauen arabera baloratuko da:

a) Erakutsi beharreko teknikaren/prozesuaren/ekintzaren berrikuntza-maila. Gehienez 50 puntu emango dira.

b) Xede-publikoa osatzen duten pertsonen profila. Gehienez 20 puntu emango dira.

c) Erakusketa garatzen duten pertsonen esperientzia eta prestakuntza. Gehienez 15 puntu emango dira.

d) Proposamenaren genero-ikuspegia. Gehienez 15 puntu emango dira.

e) Erakustaldi-jarduera kalteberatzat deklaratutako eremu batean kokatutako ustiategi batean egiten bada, eta frogapenaren zati bat nitratoekin ura ez kutsatzeko ustiategiaren kudeaketa egokira berariaz bideratuta badago, gainerako irizpideekin lortutako puntuazioaren zenbatekoa 1,2ko koefizienteaz biderkatuko da.

37. oinarria.– Laguntzaren zenbatekoa.

Onuradun gisa hautatutako jarduera bakoitzari dagokion dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteko, banaketa-sistema bat aplikatuko da. Horren arabera, kapitulu honetarako ezarritako eta 3.2 oinarrian aurreikusitako zuzkidura ekonomikoa balorazio-irizpideen arabera lortutako puntuazioaren arabera banatuko da, eta jarduera bakoitzeko laguntzaren gehieneko ehunekoa diruz lagun daitekeen kostuaren % 100 izango da, jarduera bakoitzeko 1.500 euroko mugarekin.

V. KAPITULUA
EKOIZPEN EKOLOGIKORA BIHURTZEARI BURUZKO AHOLKULARITZA INTEGRALA

38. oinarria.– Xedea eta helburua.

Kapitulu honen xedea da ustiategi osoa edo zati bat ekoizpen ekologikora bihurtzeko aukera planteatzen duten ustiategiei laguntzeko etengabeko laguntza ematen dieten zerbitzuen laguntzak arautzea. Ustiategiak planteamendua egiten duenetik bihurketa-aldia amaitu eta bost urtera arteko aldia hartzen du, eta lagun egiteko urte horiek guztiak lagundu ahalko dira diruz. Ibilbide hori urte naturalarekin bat datozen faseen arabera zatitu daiteke, hau da, ekitaldi bakoitzeko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra.

39. oinarria.– Onuradunak.

Kapitulu honetan araututako laguntzen onuradun izan ahalko dira, pertsona fisikoak zein juridikoak, nekazaritza-alorreko kooperatibak edo bestelako elkarte batzuk barne hartuta, baldin eta, besteak beste, sektoreko aholkularitza edo informazioa eta laguntza emateko helburua badute, baita esperientzia egiaztatua ere ekoizpen ekologikoren alorrean. Aurrekoen artean sartzen dira ekoizleen elkarteak eta erakundeak, eta horiek ezin dute haietan afiliatzea eskatu zerbitzua eskuratu ahal izateko.

Pertsona juridikoen kasuan, mikroenpresak, enpresa txikiak edo enpresa ertainak izan beharko dira, 2022/2472 Erregelamenduaren (EB) 1. eranskinean ezarritako irizpideen arabera.

40. oinarria.– Eskakizun espezifikoak.

Agindu honen 4. oinarriko eskakizun orokorrak ez ezik, aurkeztu beharreko proiektuan zehaztuko diren hauek ere bete behar dituzte:

1.– Ustiategia partzialki edo osorik ekoizpen ekologikoko ustiategi bihurtzeko konpromisoa dutela egiaztatzen duten nekazaritza-ustiategien titularrei emandako zerbitzuak baino ez dira diruz lagunduko, aholkulariak emandako konpromiso-ziurtagiri baten bidez.

2.– Zerbitzua ematen duten entitateek baliabide materialak eta langile kualifikatuak izan behar dituzte, aldian behin prestakuntza jasotzen dutenak eta aholkularitzaren arloan esperientzia eta fidagarritasuna dutenak.

3.– Zerbitzua ematen duten pertsonek trebakuntza eta esperientzia egiaztatua izan beharko dute, hau da:

a) Titulazioa nekazaritza-alorrean eta antzekoetan.

b) Titulazio espezifikoa ekoizpen ekologikoan.

Kasu batzuetan, zerbitzua ematen duen pertsonaren gaitasun espezifikoa esperientzian oinarrituta egiazta daiteke, edo ekoizpen ekologikoaren arloan ospe handia duten argitalpenen bidez dokumentatuta.

2022/2472 (EB) Erregelamenduaren 22.6 artikuluan ezarritakoaren arabera, zerbitzu-emailea inpartziala izan beharko da, eta ez du interes-gatazkarik izan beharko.

4.– Entitateak zerbitzua emateko plan bat aurkeztu beharko du, eta bertan metodologia zehaztu beharko du, aholkatu beharreko ustiategien ezaugarrien arabera (esperientzia, ekoizpen-orientazioa, hedadura, etab.).

5.– Eskabide independente bat aurkeztuko da aholkatutako interesdun bakoitzeko.

41. oinarria.– Diruz lagundu daitezkeen kostuak eta diruz lagundu ezin direnak.

1.– Diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartuko dira diruz lagundutako jarduerarako gauzatu beharrekoak, baldin eta ezinbestekoak badira eta deialdi honetan eta emateko ebazpenean edo hark izan ditzakeen aldaketetan ezarritako epearen barruan gauzatzen badira. Diruz lagundu daitezkeen gastuen erosketa-kostuak ezingo du inoiz gainditu merkatuko balioa.

2.– Hauek izango dira diruz lagundu daitezkeen gastuak:

a) Teknikari-gastuak.

b) Desplazamendu-gastuak.

c) Material-gastuak eta funtzionamendu-gastuak.

3.– Ez da inolaz ere diruz lagundu daitekeen gastutzat hartuko BEZ kengarriaren zenbatekoa, baldin eta pertsona edo entitate onuraduna zerga horren aitorpena egitera behartuta badago. Horrelakoetan, gastu gisa egotz daitekeen zenbatekoa egiaztagirien zerga-oinarriari dagokiona izango da.

42. oinarria.– Proiektuak hautatu eta baloratzeko irizpideak.

Aurkeztutako proiektua irizpide hauen arabera baloratuko da:

d) Zerbitzua emateko aurkeztutako planerako proposamenaren kalitatea. Gehienez 40 puntu emango dira.

b) Ustiategia parte den azpisektorearen garrantzia. Gehienez 15 puntu emango dira.

c) Zerbitzu-emaileen esperientzia eta prestakuntza. Gehienez 15 puntu emango dira.

d) Zerbitzua emateko eskura dauden baliabide materialak. Gehienez 15 puntu emango dira.

e) Aholkularitza-taldean emakumeen presentzia gutxienez orekatua izatea. Gehienez 15 puntu emango dira.

f) Aholkatutako ustiategia eremu kalteberatzat aitortuta badago, gainerako irizpideei jarraikiz lortutako puntuazioaren zenbatekoa 1,2ko koefizienteaz biderkatuko da.

43. oinarria.– Laguntzaren zenbatekoa.

Onuradun gisa hautatutako jarduera bakoitzari dagokion dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteko, banaketa-sistema bat aplikatuko da. Sistema horren arabera, kapitulu honetarako ezarritako eta 3.2 oinarrian aurreikusitako zuzkidura ekonomikoa balorazio-irizpideen arabera lortutako puntuazioaren arabera banatuko da, eta jarduera bakoitzeko laguntzaren gehieneko ehunekoa diruz lagundu daitekeen kostuaren % 100 izango da, 1.500,00 euroko mugarekin urtean eta laguntzan parte hartzen duen ustiategi bakoitzeko.

VI. KAPITULUA
EKOIZPEN EKOLOGIKOAN ESPEZIALIZATUTAKO AHOLKULARITZA

44. oinarria.– Xedea eta helburua.

Kapitulu honen xedea hau da: ekoizpen ekologikoan ziurtatutako nekazaritza-ustiategietako titularrei emandako aholkularitza-zerbitzu espezializatu eta puntualetarako laguntzak arautzea, izaera berritzaileagatik, jakintzaren alderdi espezifikoagatik edo beste arrazoi batzuengatik aholkularitza-zerbitzu jarraituek eman ezin dituzten gaiak ebazteko (hots, ziurtagiria lortu ondoren sortutakoak).

45. oinarria.– Onuradunak.

Kapitulu honetan araututako laguntzen onuradun izan ahalko dira, pertsona fisikoak zein juridikoak, nekazaritza-alorreko kooperatibak edo bestelako elkarte batzuk barne hartuta, baldin eta, besteak beste, sektoreko aholkularitza edo informazioa eta laguntza emateko helburua badute, baita esperientzia egiaztatua ere ekoizpen ekologikoren alorrean. Aurrekoen artean sartzen dira ekoizleen elkarteak eta erakundeak, eta horiek ezin dute haietan afiliatzea eskatu zerbitzua eskuratu ahal izateko.

Pertsona juridikoen kasuan, mikroenpresak, enpresa txikiak edo enpresa ertainak izan beharko dira, 2022/2472 Erregelamenduaren (EB) 1. eranskinean ezarritako irizpideen arabera.

46. oinarria.– Eskakizun espezifikoak.

Agindu honen 4. oinarriko eskakizun orokorrak ez ezik, hauek ere bete behar dituzte:

1.– Zerbitzu hori ematen duten pertsonek trebakuntza eta esperientzia egiaztatua izan beharko dute, hau da:

a) Titulazioa nekazaritza-alorrean eta antzekoetan.

b) Titulazio espezifikoa ekoizpen ekologikoan.

Kasu batzuetan, zerbitzua ematen duen pertsonaren gaitasun espezifikoa esperientzian oinarrituta egiazta daiteke, edo ekoizpen ekologikoaren arloan ospe handia duten argitalpenen bidez dokumentatuta.

2022/2472 (EB) Erregelamenduaren 22.6 artikuluan ezarritakoaren arabera, zerbitzu-emailea inpartziala izan beharko da, eta ez du interes-gatazkarik izan beharko.

2.– Entitateak zerbitzua emateko plan bat aurkeztu beharko du, premia justifikatzeko eta jarraitu beharreko metodologia azaltzeko.

47. oinarria.– Diruz lagundu daitezkeen kostuak eta diruz lagundu ezin direnak.

1.– Diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartuko dira diruz lagundutako jarduerarako gauzatu beharrekoak, baldin eta ezinbestekoak badira eta deialdi honetan eta emateko ebazpenean edo hark izan ditzakeen aldaketetan ezarritako epearen barruan gauzatzen badira. Diruz lagundu daitezkeen gastuen erosketa-kostuak ezingo du inoiz gainditu merkatuko balioa.

2.– Hauek izango dira diruz lagundu daitezkeen gastuak:

a) Teknikari-gastuak.

b) Desplazamendu-gastuak.

c) Material-gastuak eta funtzionamendu-gastuak.

3.– Ez da inolaz ere diruz lagundu daitekeen gastutzat hartuko BEZ kengarriaren zenbatekoa, baldin eta pertsona edo entitate onuraduna zerga horren aitorpena egitera behartuta badago. Horrelakoetan, gastu gisa egotz daitekeen zenbatekoa egiaztagirien zerga-oinarriari dagokiona izango da.

4.– Eskabide independente bat aurkeztuko da aholkatutako interesdun bakoitzeko.

48. oinarria.– Proiektuak hautatu eta baloratzeko irizpideak.

Aurkeztutako proiektua irizpide hauen arabera baloratuko da:

a) Zerbitzua emateko aurkeztutako plan-proposamenaren kalitatea. Gehienez 40 puntu emango dira.

b) Ustiategia parte den azpisektorearen garrantzia. Gehienez 15 puntu emango dira.

c) Zerbitzu-emaileen esperientzia eta prestakuntza. Gehienez 15 puntu emango dira.

d) Zerbitzua emateko eskura dauden baliabide materialak. Gehienez 15 puntu emango dira.

e) Aholkularitza-taldean emakumeen presentzia gutxienez orekatua izatea. Gehienez 15 puntu emango dira.

f) Aholkatutako ustiategia eremu kalteberatzat aitortuta badago, gainerako irizpideei jarraikiz lortutako puntuazioaren zenbatekoa 1,2ko koefizienteaz biderkatuko da.

49. oinarria.– Laguntzaren zenbatekoa.

Onuradun gisa hautatutako jarduera bakoitzari dagokion dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteko, banaketa-sistema bat aplikatuko da. Horren arabera, kapitulu honetarako ezarritako eta 3.2 oinarrian aurreikusitako zuzkidura ekonomikoa balorazio-irizpideen arabera lortutako puntuazioaren arabera banatuko da, eta jarduera bakoitzeko laguntzaren gehieneko ehunekoa diruz lagun daitekeen kostuaren % 100 izango da, 1.500 euroko mugarekin entitate bakoitzeko.

VII. KAPITULUA
EKOIZPEN KONBENTZIONALEKO NEKAZARITZA-USTIATEGIAK EKOIZPEN EKOLOGIKORA BIHURTZEKO PROIEKTUAK GARATZEA

50. oinarria.– Xedea eta helburua.

Kapitulu honen xedea da nekazaritza-ustiategietarako laguntzak arautzea, ekoizpen-eredu konbentzionaletik ekoizpen-eredu ekologikora bihurtzea (dela ekoizpena oso-osorik dela partzialki) ahalbidetuko dieten neurriak hartu eta ezartzeko proiektuak egikaritzeko laguntzak, hain zuzen. Azken helburua da nekazaritza-ustiategiak ekoizpen ekologikoaren ziurtagiria eskuratzea. Beraz, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak eskatutako memoriaren eskakizunetara egokitu behar dira gidaliburuok (https://ekolurra.eus/eragileak-ekolurra/).

51. oinarria.– Onuradunak.

Hauek izan ahalko dira kapitulu honetan araututako laguntzen onuradun: lehenik, nekazaritza-ustiategien titularrak, baldin eta euren nekazaritza-ustiategia partzialki edo osorik ekoizpen ekologikora bihurtu nahi badute; bigarrenik, jarduera ekologiko bat hasten duten pertsonak; hirugarrenik, jada ziurtagiri ekologikoa izanik beren ekoizpen-eremua oso hein handian ekoizpen orientazio berrietara bihurtzen dutenak.

52. oinarria.– Eskakizun espezifikoak.

Agindu honen 4. oinarriko eskakizun orokorrak ez ezik, hauek ere bete behar dituzte:

1.– Bihurtu nahi duten nekazaritza-ustiategiak Nekazaritza Ustiategien Erregistroan edo legez dagokion erregistro ofizialean inskribatuta egon beharko dira, eta, hala badagokio, Euskadiko Operadore Ekologikoen Erregistroan (10/2006 Legea).

2.– Nekazaritza-ustiategiak ziurtagiri ekologikoa eskuratzeko gauzatu beharreko faseak eta neurriak zehaztuko dituen proiektua aurkeztu beharko da. Era berean, proiektuan deskribatu egingo dira zer helburu eta emaitza espero diren eta aurrekontu arrazoitu batekin jarraitu beharreko lan-metodologia.

3.– Ustiategiaren titularrak/ek bihurketa-proiektuaren emaitzara sarbide publikoa ahalbidetzeko konpromisoa hartzen du(te), eta Eusko Jaurlaritzak ezarriko du azterlana argitaratzeko eta zabaltzeko modurik egokiena.

4.– Ziurtagiri ekologikoa duten ustiategien kasuan, baldin eta ekoizpena dagoeneko ziurtatuta dagoenaz bestelako ekoizpen-lerro batera bihurtzea aurreikusten badute, gutxienez laborantza estentsiborako 10 hektarea, frutagintzarako 2 hektarea eta barazkigintzarako 0,5 hektareatan gauzatu beharko dute.

53. oinarria.– Diruz lagundu daitezkeen kostuak eta diruz lagundu ezin direnak.

1.– Diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartuko dira diruz lagundutako jarduerarako gauzatu beharrekoak, baldin eta ezinbestekoak badira eta deialdi honetan eta emateko ebazpenean edo hark izan ditzakeen aldaketetan ezarritako epearen barruan gauzatzen badira. Diruz lagundu daitezkeen gastuen erosketa-kostuak ezingo du inoiz gainditu merkatuko balioa.

2.– Hauek izango dira diruz lagundu daitezkeen gastuak:

a) Langile-gastuak.

b) Material-gastuak eta funtzionamendu-gastuak.

c) Hertsiki bihurketarekin lotuta dauden inbertsioengatiko gastuak.

3.– Ez da inolaz ere diruz lagundu daitekeen gastutzat hartuko BEZ kengarriaren zenbatekoa, baldin eta pertsona edo entitate onuraduna zerga horren aitorpena egitera behartuta badago. Horrelakoetan, gastu gisa egotz daitekeen zenbatekoa egiaztagirien zerga-oinarriari dagokiona izango da.

54. oinarria.– Proiektuak hautatu eta baloratzeko irizpideak.

Aurkeztutako proiektua irizpide hauen arabera baloratuko da:

a) Bihurketa-proiekturako proposamenaren kalitatea eta ustiategiak etorkizunean ekoizpen ekologikoa mantentzearen bideragarritasuna. Memoria argiki eta koherentzia idatzi izana baloratuko da. Halaber, aintzat hartuko da proiektua eskualdeko beste ustiategi batzuetara estrapolagarria izan ahal izatea. Gehienez 50 puntu emango dira.

b) Proiektuaren xede den azpisektorearen garrantzia. Gehienez 15 puntu emango dira.

c) Proiektua garatzeko eskuragai dauden giza baliabideak eta baliabide materialak: puntuazio handiagoa emango zaie ustiategiak bere osoan aintzat hartu dituzten eta haien baliabideak eta hondakinak (azken horiei aterabide ekologikoa emanez) aintzat hartu dituzten proiektu guztiei. Gehienez 20 puntu emango dira.

d) Bihurtu beharreko nekazaritza-ustiategiaren titulartasunean presentzia gutxienez orekatua izatea. Gehienez 15 puntu emango dira.

e) Ustiategia eremu kalteberatzat aitortuta badago, gainerako irizpideei jarraikiz lortutako puntuazioaren zenbatekoa 1,2ko koefizienteaz biderkatuko da.

55. oinarria.– Laguntzaren zenbatekoa.

Onuradun gisa hautatutako proiektu bakoitzari dagokion dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteko, banaketa-sistema bat aplikatuko da. Horren arabera, kapitulu honetarako ezarritako eta 3.2 oinarrian aurreikusitako zuzkidura ekonomikoa balorazio-irizpideen arabera lortutako puntuazioaren arabera banatuko da, eta proiektu bakoitzeko laguntzaren gehieneko ehunekoa diruz lagun daitekeen kostuaren % 100 izango da, 60.000 euroko mugarekin proiektu pilotu eta azterlan bakoitzeko.

Era berean, 2023/2831 (EB) Erregelamenduaren 3. artikuluan ezarritakoaren arabera, onuradun bakar bati emandako de minimis laguntzen zenbateko osoa ezingo da 300.000 eurotik gorakoa izan segidako hiru zerga-ekitalditan, dagokigun kasuan, 2021eko, 2022ko eta 2023ko ekitaldietan.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala