158. zk., 2024ko abuztuaren 14a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
3973
IRAGARKIA, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariarena, Alokayak Media Sport SL enpresari Donostiako portuan jabari publikoko portu aldeko emakida emateko dena, Kai Arribako kaiko B3 sotoa okupatzeko, bertan kayak alokatzeko eta kayak eta paddle surf irteera gidatuak egiteko.
Euskal Autonomia Erkidegoko Portuen eta Itsas Garraioaren ekainaren 28ko 2/2018 Legearen 41.9 artikuluan xedatutakoa betez, jakinarazten da, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariaren 2023ko maiatzaren 19ko Ebazpenaren bidez, aipatutako emakida eman dela, honako baldintza nagusi hauekin:
• Titularra: Alokayak Media Sport SL.
• Xedea: Kai Arribako kaiko B3 sotoa okupatzea, kayak alokatzeko eta kayak eta paddle surf irteera gidatuak egiteko.
• Eremua: 74,65 m2.
• Iraupen-epea: Bost (5) urte, bost (5) urteko luzapena egiteko aukerarekin.
• Tasa: 1.948,36 €/urte (BEZik gabe).
Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 29a.
Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria,
AITOR ETXEBARRIA ATUTXA.