158. zk., 2024ko abuztuaren 14a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
3972
IRAGARKIA, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariarena, Bermeoko portuko 2. lonja okupatzeko portuko jabari publikoko emakida bat emateari buruzkoa.
Euskal Autonomia Erkidegoko Portuen eta Itsas Garraioaren ekainaren 28ko 2/2018 Legearen 41.9 artikuluan xedatutakoa betez, jakinarazten da, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariaren 2023ko abuztuaren 29ko Ebazpenaren bidez, aipatutako emakida eman dela, honako baldintza nagusi hauekin:
– Titularra: Jose Javier Cristiano Aguilera.
– Xedea: Bermeoko portuan Frantxuako 2. lokala okupatzea, «Beti Iskander» ontziaren tresnak gordetzeko.
– Eremua: 63 m2.
– Epea: bi (2) urte, urtebeteko (1) bi (2) luzapen egiteko aukerarekin.
– Tasa: 1.644,3 euro/urte (BEZik gabe).
Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 29a.
Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria,
AITOR ETXEBARRIA ATUTXA.