Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

158. zk., 2024ko abuztuaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
3971

IRAGARKIA, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariarena, Nextbike GMBH y Empresa Sagales SA Urdaibai UTEri Bermeoko portuan jabari publikoko portu aldeko emakida emateko dena, bizikleta elektrikoak kargatzeko totem bati hornidura elektrikoa ustiatzeko eta lurpeko kanalizazio elektrikoa egiteko.

Euskal Autonomia Erkidegoko Portuen eta Itsas Garraioaren ekainaren 28ko 2/2018 Legearen 41.9 artikuluan xedatutakoa betez, jakinarazten da, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariaren 2023ko abuztuaren 2ko Ebazpenaren bidez, aipatutako emakida eman dela, honako baldintza nagusi hauekin:

• Titularra: Nextbike GMBH y Empresa Sagales SA Urdaibai UTE.

• Xedea: bizikleta elektrikoak kargatzeko totem bati hornidura elektrikoa ustiatzea eta lurpeko kanalizazio elektrikoa egitea.

• Eremua: 6 m2.

• Iraupen-epea: bi (2) urte, urtebeteko bi (2) luzapen egiteko aukerarekin.

• Tasa: 39,21 euro/urte (BEZik gabe).

Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 29a.

Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria,

AITOR ETXEBARRIA ATUTXA.


Azterketa dokumentala