Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

158. zk., 2024ko abuztuaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA SAILA
3969

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako 2. Sekzioan bideratutako 248/2024 prozedura arruntean interesa duten pertsonak.

248/2024 prozedura arruntean, Hezkuntza Sailaren 2024ko apirilaren 9ko Aginduarekin lotuta hasitakoan (unibertsitateaz kanpoko irakasleen kidegoetako langile funtzionarioen arteko autonomia-erkidego mailako lekualdatze-lehiaketarako deialdia egiten duen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako sailburuaren 2023ko azaroaren 22ko Aginduaren aurkako berraztertzeko errekurtsoa ezesten duena), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren mendeko ikastetxeetan lanpostuak betetzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako 2. Sekzioak administrazio-espedientea bidaltzeko eta interesdunak epatzeko eskatu du, deitutako prozeduran.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan agindutakoa betez, aipatutako zabalkuntzan interesa duten pertsonak epatzen dira, egoki baderitzote, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako 2. Sekzioan ager daitezen eta aipatutako prozeduran alderdi gisa pertsonatu daitezen.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 30a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

ENEKO GOENAGA EGIBAR.


Azterketa dokumentala