158. zk., 2024ko abuztuaren 14a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (152 KB - 9 orri.)
- EPUB (638 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
3961
EBAZPENA, 2024ko uztailaren 15ekoa, SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, 2022ko ekitaldirako «Zibersegurtasun industriala» laguntza-programaren deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda argitara ematen duena.
Dirulaguntza publikoak ematean jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, emandako dirulaguntzen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da.
Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea erakunde honen zuzendari nagusiak 2022ko otsailaren 9an onartutako «Zibersegurtasun industriala» laguntza-programaren deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda (2022ko otsailaren 24ko EHAA, 40. zk.). Zerrenda horretan, espediente-zenbakia, erakunde onuradunaren izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adieraziko dira, ebazpen honen eranskinean agertzen den bezala.
Bilbao, 2024ko uztailaren 15a.
SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren zuzendari nagusia,
AITOR URZELAI INZA.