Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

158. zk., 2024ko abuztuaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
3959

EBAZPENA, 2024ko uztailaren 15ekoa, SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, 2022ko ekitaldirako «Basque Industry 4.0» laguntza-programaren deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda argitara ematen duena.

Dirulaguntza publikoak ematean jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, emandako dirulaguntzen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea erakunde honen zuzendari nagusiak 2022ko maiatzaren 16an onartutako «Basque Industry 4.0» laguntza-programaren deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda (2022ko ekainaren 2ko EHAA, 106. zk.). Zerrenda horretan, espediente-zenbakia, erakunde onuradunaren izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adieraziko dira, ebazpen honen eranskinean agertzen den bezala.

Bilbao, 2024ko uztailaren 15a.

SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

AITOR URZELAI INZA.

ERANSKINA
SPRI-ENPRESA GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
PROGRAMA: BASQUE INDUSTRY 4.0
2022AN ONARTUTAKO LAGUNTZAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala