158. zk., 2024ko abuztuaren 14a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (104 KB - 2 orri.)
- EPUB (134 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
3958
EBAZPENA, 2024ko uztailaren 15ekoa, SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Banda Zabal Ultralasterra laguntza-programaren 2022ko deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen entitate onuradunen zerrenda.
Dirulaguntza publikoak ematean aintzat eduki beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, emandako dirulaguntzen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da.
Horrenbestez, hauxe
EBAZTEN DUT:
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea erakunde honetako zuzendari nagusiak 2022ko apirilaren 28an emandako ebazpen baten bidez (2022ko maiatzaren 16ko EHAA, 93. zk.) onartutako Banda Zabal Ultralasterra laguntza-programaren 2022ko deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen entitate onuradunen zerrenda. Zerrenda horretan espedientearen zenbakia, entitate onuradunaren izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa ageri dira (zerrenda ebazpen honen eranskinean dago).
Bilbao, 2024ko uztailaren 15a.
SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusia,
AITOR URZELAI INZA.