Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

158. zk., 2024ko abuztuaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNU SAILA
3957

EBAZPENA, 2024ko uztailaren 23koa, Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitaletako zuzendariarena, zeinaren bidez Ahalordetzeen Erregistro Elektronikoaren zerbitzuak eta azpiegiturak erabiltzea baimentzen baitzaio Vitoria-Gasteizko Udalari.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2023ko ekainaren 30ean, 2023ko ekainaren 20ko 91/2023 Dekretua, Herritarrei arreta integral eta multikanala emateko eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izatekoa.

Aipatutako lege-gorputz bereko 68. artikuluak, 5.e) apartatuan, hauxe dio:

«5.– Nolanahi ere, hauek zerbitzu eta azpiegitura komunak dira:

e) Gaitutako funtzionarioen erregistroa eta ahalordeen erregistro elektronikoa.»

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2023ko abenduaren 4an, 2023ko azaroaren 14ko Agindua, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez arautzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoko ahalordeen erregistro elektronikoa, zuzenbide publikoari lotuta dituen prozeduretarako; haren 6. artikuluak hauxe adierazten du 1.a) apartatuan:

«1.– Ahalordetze eta ordezkaritza-figura hauek inskribatu ahalko dira ahalordeen erregistro elektronikoan:

a) Borondatezko ahalordetzeak: apud acta borondatezko ahalordetzeak eta agiri publiko bidez edo notarioak legitimatutako sinaduradun agiri pribatu bidez emandako borondatezko ahalordetzeak.»

Aipatutako lege-gorputz bereko 4. artikuluak, 3. apartatuan:

«3.– Herritarren arretaren eta zerbitzu digitalen arloko organo eskuduneko titularrak baimena eman ahal izango die, ebazpen bidez, beste administrazio batzuei ahalordeen erregistro elektronikoko zerbitzuak eta azpiegiturak erabil ditzaten..»

2024ko uztailaren 15ean, Vitoria-Gasteizko Udalak eskaera justifikatua egin zion Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitaletako Zuzendaritzari Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren ahalordeen erregistro elektronikoko zerbitzuak eta azpiegiturak erabiltzeko. Zehazki, ahalordeen erregistro elektronikoko zerbitzuak eta azpiegiturak erabiltzea eskatu da lehen motako borondatezko ahalordetzeak inskribatzeko; Agindu horren 6.3.a) artikuluan jasota dago:

«a) Ahalorde orokor bat, ahalordedunak ahalorde-emailearen izenean jardun ahal izan dezan edozein administrazio-jarduketatan eta edozein administrazioren aurrean.»

Zuzendaritza honi dagokio ebazpen hau ematea Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2023ko azaroaren 14ko Aginduaren 4.3 artikuluaren arabera eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 12. artikuluaren eskumenetan oinarrituta.

Horregatik guztiagatik, ebazpena emango da ezarritako moduan eta epean.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Xedea.

Ebazpen honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren ahalordeen erregistro elektronikoko zerbitzuak eta azpiegiturak erabiltzeko baimena ematea Vitoria-Gasteizko Udalari borondatezko ahalordetzeak izapidetzeko, zeinak Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2023ko azaroaren 14ko Aginduaren 6.1.a) artikuluan araututa dauden; Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoko ahalordeen erregistro elektronikoa, zuzenbide publikoari lotuta dituen prozeduretarako arautzen da, lege-testu bereko 6.3.a) artikuluan adierazitako tipologiarako soilik.

Bigarrena.– Baldintzak eta betebeharrak.

1.– Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saileko Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitaletako Zuzendaritzak honetan jardungo du:

a) Behar dire giza baliabideak eta baliabide teknikoak atxikitzea aipatutako aplikazioa Vitoria-Gasteizko Udalean behar bezala egokitzeko eta hasieran ezartzeko, baita behar bezala erantzuteko ere geroko erabileran egon daitekeen edozein gorabehera teknologikori.

b) Vitoria-Gasteizko Udaleko langileen berariazko prestakuntzarako materiala entregatzea, aplikazioa ekoizten hasi aurreko euskarri funtzionala eta informatikoa emateko ardura baitute.

c) Ahalordetzeen erregistro elektronikoarekin erabateko elkarreragingarritasuna bermatzeko behar diren zerbitzu teknikoak ematea.

d) Borondatezko ahalordetzeak inskribatzea, aurkeztutako egiaztagiriak egiaztatu ondoren.

2.– Hauxe egin beharko du Vitoria-Gasteizko Udalak:

a) Prestakuntza ematea aplikazio honen erabiltzaileei bere eremuan.

b) Plataformaren erabilera zuzena ziurtatzea, baimendutako helburu eta eginkizunetarako soilik erabiliz; izan ere, eskuliburuetan definitutako prozedurak behar bezala erabiltzeko eta betetzeko ardura du.

c) Segurtasun- eta konfidentzialtasun-neurriak eta datu pertsonalak babesteko neurriak betetzea eta betearaztea, arlo horretan indarrean dagoen araudiaren arabera; izan ere, beharrezkoak dira aplikazioan emandako informazioa behar bezala babesteko.

Hirugarrena.– Errebokatzea.

Baimen honen indarraldia mugagabea izango da; hala ere, errebokatu ahal izango da bertan ezarritako baldintzen ez betetze larria badago, edo Vitoria-Gasteizko Udalak ahalordetzeen erregistro elektronikoko zerbitzuak eta azpiegiturak erabiltzeari berariaz uko egiteagatik.

Laugarrena.– Indarraldia.

Ebazpen honek sinatzen den egunetik aurrera izango ditu ondoreak.

Bosgarrena.– Argitaratzea.

Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea.

Seigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Erakunde Harremanetarako sailburuordearen aurrean, hilabeteko epean argitaratzen denetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta hurrengo artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 23a.

Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitaletako zuzendaria,

MATXALEN LAUZIRIKA JAUREGI.


Azterketa dokumentala