156. zk., 2024ko abuztuaren 12a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (119 KB - 1 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
3940
IRAGARKIA, Uraren Euskal Agentziarena, UTE Conexión Markina Etxebarria enpresaren jabari publiko hidraulikora isurtzeko baimen-espedientea jendaurrean jartzeko dena.
Agentzia honetan baimena eskatu da, honako datu hauekin lotuta:
Espedientearen kodea: V-48-01557 / VDP-B-2024-0019.
Erakunde eskatzailea: UTE Conexión Markina Etxebarria.
Jarduera: Errepideak eta autobideak eraikitzea.
Jardueraren kokapena: Markina-Xemein eta Etxebarria (Bizkaia).
Ingurune hartzailea: Artibai ibaia.
Isurketa-puntua (UTM koordenatuak (30N ETRS89)):
X: 540.312 Y: 4.790.500
Isurketa-mota eta baimendutako bolumena: Industria-urak (182.346 m3 urteko).
Jardueraren deskribapena: UTE Conexión Markina Etxebarria enpresak baimena eskatu du BI-633 eta BI-2636 errepideak lotzeko bidea eraikitzeko obretan sortutako industriako hondakin-urak isurtzeko, arazketa fisiko-kimikoko tratamendua egin ondoren.
Uren Legearen testu bateginean eta Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduan ezarritakoa oinarri hartuta, eskumena duen organo honek jendaurreko informazio-izapide hau egitea erabaki du, interes publikoko arrazoiengatik. Izapide horri hasiera emango zaio, jende guztiak horren berri izan dezan, hogeita hamar (30) eguneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta agentzia honen webgunean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, 849/1986 Errege Dekretua aldatzen duen uztailaren 18ko 665/2023 Errege Dekretuaren zortzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera, kalteduntzat jotzen direnek erreklamazioak aurkez diezazkieten Uraren Euskal Agentziari, adierazitako epean. Era berean, epe horretan, KZgunearen zentro-sareko zentroetan eskuragarri egongo dira kontsultarako behar diren bitartekoak, agentzia honen Interneteko atarian.
Bilbao, 2024ko uztailaren 24a.
Zuzendari nagusia,
Eskuordetuta (2024ko ekainaren 7ko Ebazpena).
Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,
JOSU PEREA ARANDIA.