Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

156. zk., 2024ko abuztuaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
3938

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariaren 2024ko ekainaren 25eko Ebazpena, kontsumo arloko SAN-20A001-86-2024 zehapen-espedientea ebazten duena.

Ezinezkoa izan da ebazpen hori aurrez aurre jakinaraztea; horregatik, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Horren arabera, jakinarazten da 51003194G zenbakidunaren aurkako SAN-20A001-86-2024 zehapen-prozedurari buruzko ebazpena eman dela 2024ko ekainaren 25ean.

Espedientearen deskribapena:

Hautsitako araua: Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko 4/2023 Legearen 139.13 eta 141.01 artikuluak.

Arau-haustearen deskribapena: Kontsumitzaileari edo erabiltzaileari ez entregatzea faktura edo kontsumo-harremana egiaztatzen duen dokumentua, hura igortzea nahitaezko betekizunak bete gabe, edo entregatzearen truke kobratzea edo prezioa garestitzea. Zailtasunak eta eragozpenak jartzea edo ezezkoa ematea hala ikuskapen-lanei nola agintaritza eskudunek eta haien agenteek beren funtzioak garatzean eskatzen dituzten datuak eta informazioak emateari, bai eta informazio zehaztugabea edo osatugabea edo dokumentazio faltsua ematea ere.

Ezarritako zehapena: 1.800 euro.

Legezko oharrak: Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari. Beraren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Halaber, zehapena honela ordaindu beharko du:

Jakinarazpena hilaren 1etik 15era bitartean egin bada, egun horretatik hurrengo hilaren 5era arte edo, hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.

Jakinarazpena hilaren 16tik hileko azken egunera bitartean egiten bada, egun horretatik hurrengo hilaren 20ra arte edo, hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko hilabeteko epealdia orokorrean ezarritako epealdia baino geroago amaitzen bada, ordaintzeko epealdia errekurtsoa jartzeko epealdia amaitu eta hurrengo egun baliodunean amaituko da, betiere, errekurtsoa aurkezten ez bada, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasunaren Dirubilketa Araudia onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuak 44. artikuluaren 1., 3. eta 4. apartatuetan xedatzen duenaren arabera.

Ordaintzean, zigortuaren 51003194G eta espediente-zenbakia (SAN-20A001-86-2024) aipatu behar dira, eta adierazi behar da espedientea Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuari dagokiola. Ordainketa BBVAren (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria) kontu honetan egin behar da: 0182 5685 07 0000226271, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren kontu nagusia.

Hori guztia argitara ematen da interesdunak jakin dezan, berarentzako jakinarazpena baita.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 18a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

ANTONIO JULIÁN RODRÍGUEZ ESQUERDO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala