Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

156. zk., 2024ko abuztuaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
3935

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Segurtasuna Koordinatzeko zuzendariak emandako ebazpen-proposamena, honako lege hauetan ezarritakoaren arau-haustearekin lotua: 4/2015 Lege Organikoa, martxoaren 30ekoa, herritarren segurtasunaren babesari buruzkoa (HSBL); 5/2014 Legea, apirilaren 4koa, segurtasun pribatuari buruzkoa (SPL).

Ezinezkoa izan da proposamen hori aurrez aurre jakinaraztea; horregatik, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

1.– Interesdunak 15 egun baliodun edukiko ditu, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, instrukzio-organoan (Segurtasun Sailburuordetzako Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzan) alegazioak egiteko eta nahi dituen agiriak eta informazioak aurkezteko.

2.– Halaber, espedientea bera eta bertako agiriak kontsultatu ahal izango ditu, espedientearen zenbakia adieraziz gero. Horretarako, helbide honetara jo behar du: Segurtasun Sailburuordetzako Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritza, Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera sortuko ditu ondorioak.

Erandio, 2024ko uztailaren 24a.

Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria,

ASIER ERKOREKA ARRUZA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala