156. zk., 2024ko abuztuaren 12a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (120 KB - 2 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
3933
IRAGARKIA, ertzain bati Segurtasuneko sailburuordearen ebazpena jakinarazteko dena, zeinen bidez zehapen-espedientea ireki baitzaio.
Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
1.– 22074 zenbaki profesionala duen lehen agentea izendatu da prozeduraren instruktore, eta horren aurka errekusazioa sustatu ahal izango duela jakinarazi zaio, 30/1992 Legearen 29. artikuluan zehaztutako moduan eta arrazoiengatik.
2.– EAEko Polizia Kidegoen Zehapen Erregimenaren Arautegiko 40. artikuluan ezarritakoaren arabera, parte hartzen duen jarduera guztietan letradu baten laguntzaz agertzeko eskubidea du.
3.– Prozedura geldiaraziko dela jakinarazten da, harik eta egitate berberengatik jarraitzen den auzi penalaren epaia eman arte.
4.– Jakinarazten zaio, era berean, prozedurako jarduera guztien kopia bat bere eskura duela Barne Arazoetarako Zerbitzuan (Larrauri-Mendotxe bidea 18, Erandio, Bizkaia).
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Erandio, 2024ko uztailaren 19a.
Segurtasuneko sailburuordea,
RODRIGO GARTZIA AZURMENDI.