Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

156. zk., 2024ko abuztuaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3932

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpena honena: Ebazpena, 2010eko abenduaren 20koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Akademia Antolakuntzako errektoreordearena, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Enpresen Kudeaketa eta Marketineko Graduaren ikasketa plana argitaratzeko dena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretarako akatsak aurkitu dira agindu honetan: Ebazpena, 2010eko abenduaren 20koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Akademia Antolakuntzako errektoreordearena, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Enpresen Kudeaketa eta Marketineko Graduaren ikasketa plana argitaratzeko da. Ebazpen hori 2011ko martxoaren 2ko EHAAren 42. zenbakian eman zen argitara. Eta aipatu hutsak zuzendu egiten dira jarraian:

2011/1111 (3/10-5/10) orrialdeetan ordeztu egiten da argitaratutako I. eranskina, hutsen zuzenketa honekin batera doan eranskinarekin.

Leioa, 2024ko uztailaren 24a.

Idazkari nagusia,

AITOR ZURIMENDI ISLA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala