Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

156. zk., 2024ko abuztuaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNU SAILA
3926

AGINDUA, 2024ko uztailaren 31koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez onesten baitira eraikinetako telekomunikazio-azpiegiturak hobetzera bideratutako hainbat jarduera gauzatzeko laguntza-programaren oinarri arautzaileak eta deialdia, Europar Batasunak finantzatutako NextGeneration EU Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (UNICO-Eraikinak programa).

Eraikinetako telekomunikazio-zerbitzuetarako sarbide-azpiegiturei buruzko otsailaren 27ko 1/1998 Errege Lege Dekretuaren onarpenak araubide juridiko berri bat ezarri zuen, lehia askearen ikuspegitik, aukera eman duena eraikinak kable bidezko telebista-, telefono- eta telekomunikazio-zerbitzuetarako beharrezkoak ziren instalazioez hornitzeko, eta bide eman azpiegituron plangintza bat egiteko, eta, horri jarraikiz, etorkizuneko zerbitzuetara egokitu ahal izan daitezen.

Hala eta guztiz ere, horrek ez du eraginik izango otsailaren 22ko 279/1999 Errege Dekretuak onartutako lehen erregelamendu teknikoa (haren bitartez onartu zen telekomunikazio-azpiegitura komunak arautzen dituen erregelamendua) indarrean jarri aurretik eraikitze fase aurreratuan edo jada amaituta zeuden eraikinetan (2000ko urtarrilaren 1a baino lehen amaitu zirenetan), edo indarra gal dezake azpiegitura horiek modu desegokian zaintzen badira.

2025eko Espainia Digitala Agendak hainbat neurri, erreforma eta inbertsio biltzen ditu, Europako Batzordeak aldi berrirako ezarritako politika digitalekin bat datozen hamar ardatz estrategikotan antolatuta. Agendaren ekintzen xedea da hazkunde jasangarriagoa eta inklusiboagoa sustatzea trantsizio digital eta ekologikoaren sinergien bultzadaz, eta herritar guztiei ekarriz onura. Helburuetako bat da herritar guztiei konektibitate digital egokia bermatzea, landa-eremuen eta hiri-eremuen arteko arrakala digitala desagerrarazteko (2025eko helburua: biztanleriaren % 100, 100 Mps-ko estaldurarekin).

Aurrekoaren ondorioz, 2020ko abenduaren 1ean, Ministro Kontseiluak gizartearen, ekonomiaren eta lurraldeen Konektibitaterako eta Azpiegitura Digitaletarako Plana (aurrerantzean, Konektibitaterako Plana) onartu zuen. Horren 5. zeharkako ardatzaren 14. neurria eraikinetako telekomunikazio-azpiegiturak hobetzea da.

COVID-19aren pandemiak eragindako krisi ekonomiko, sozial eta sanitarioaren neurria dela eta, Europa mailako erantzun bateratua eman behar izan da; hots, «Next Generation EU» suspertze-funts berria abian jartzea. Funts horren helburua da 2021etik aurrera Batasuneko ekonomiak suspertzen laguntzea. Funts horren barruan, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduak ezarritako Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoak (SEM) aukera emango dio Espainiari aurrekaririk gabeko inbertsio-bolumena mobilizatzeko.

Inbertsio horiek bideratze aldera, Europako Batzordearen 2021eko ekainaren 16ko aldeko txostena duen eta Europar Batasuneko Kontseiluak 2021eko uztailaren 6an onartu zuen Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planak Espainiako ekonomia modernizatzeko agenda zehazten du, funts horretatik etorriko diren baliabide ekonomikoak erabiliz.

Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana herrialde-proiektu bat da, eta ekonomia eta gizartearen arloko eragile guztiek, gobernu-maila guztiek eta administrazio publikoaren baliabide guztiek parte hartzea eskatzen du. Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana osatzen duten proiektuei esker, egiturazko erreformak egin ahal izango dira datozen urteetan, arau-aldaketen eta inbertsioen bidez, eta, beraz, produkzio-eredua aldatuko da ekonomia suspertzeko, COVID-19ak eragindako pandemiaren ondoren. Gainera, funts horiek aplikatuta, egitura ekonomikoaren eraldaketa bideratuko da, eta, modu horretan, erresilienteagoa eta inklusiboagoa izango da, bereziki, interes sozial, publiko eta ekonomikoarentzat.

Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planak barne hartzen dituen hamar palanka-politiken barnean, hogeita hamar ekintza-ildoetako bat 15. osagaia da (konektibitate digitala, zibersegurtasunaren bultzada eta 5Garen hedapena), zeinaren helburuetako bat baita eraldatze digitala bultzatzea; alegia, biztanleriaren % 100ak konektibitate egokia edukitzea, landa-eremuen eta hiri-eremuen arteko arrakala digitala desagerrarazteko.

Konektibitaterako Planarekin bat, horren barruan, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren 15. osagaiaren barnean, C15.I4 inbertsioa dago («Azpiegituren berritzea eta jasangarritasuna. Eraikinetako telekomunikazio-azpiegiturak kokatzeko ekipamendua hobetzea, sare-hedapena hobetzeko eta energia-kontsumoa murrizteko»).

Aurreko guztia lortzeko, 2021eko azaroaren 17an, azaroaren 16ko 990/2021 Errege Dekretua argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean, zeinaren bitartez onartzen baita autonomia-erkidegoei eta Ceuta eta Melilla hiriei zuzeneko dirulaguntzak ematea, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan, eraikinetako telekomunikazio-azpiegiturak hobetzera bideratutako hainbat jarduera egiteko.

Errege-dekretu horren xedea da eraikinetan telekomunikazio-instalazioak hobetzeak dakartzan kostuak konpentsatzeko laguntza-programa bat abian jartzea, zehazki, Eraikinetako telekomunikazio-zerbitzuetarako sarbide-azpiegitura komunei buruzko 1/1998 Errege Lege Dekretuaren (eraikinen barruan telekomunikazio-zerbitzuetarako sarbide-azpiegitura komunak arautzen dituen erregelamendua onartzen duen martxoaren 11ko 346/2011 Errege Dekretuaren bidez garatua) babesean instalatutako telekomunikazio-azpiegitura komunik ez duten eta jabetza horizontalaren araubideari atxikita dauden eraikinetan.

Laguntza-programa honek, halaber, ondorengo helburua du: erabiltzen ez diren irrati eta telebista antenak eta kableak kentzea, irrati- eta telebista-hargailu indibidualak eta hargailu kolektiboen instalazio zaharrak ordeztea hargailu-sistema kolektibo komun eguneratuekin, eraikinen barruan zuntz optikoko edo kable ardazkideko sareak instalatzea eta urbanizazioetan operadore anitzeko sareak jartzea, baldin eta, aplikagarria den heinean, telekomunikazio-azpiegitura komunen alorrean indarrean dagoen araudian aurreikusitakoa betetzen badute; hori guztia, banda zabal ultralasterreko zerbitzuak ematea errazteko.

Hala, azaroaren 16ko 990/2021 Errege Dekretuak (errege-dekretu horren bidez onartzen da autonomia-erkidegoei eta Ceuta eta Melilla hiriei zuzeneko dirulaguntzak ematea, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan, eraikinetako telekomunikazio-azpiegiturak hobetzeko hainbat jarduera egiteko), alde batetik, autonomia-erkidegoei eta Ceuta eta Melilla hiriei laguntzak zuzenean ematea arautzen du, ezohiko izaeraz eta interes publiko, sozial eta ekonomikoko arrazoiengatik, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 22.2.c) eta 28. artikuluetan ezarritakoaren arabera. Horiek nola banatu eta entregatu ere arautzen du.

Interes publiko, ekonomiko eta sozialeko arrazoiak egiaztatuta geratzen dira konektibitatea ezinbesteko elementua delako ekonomiaren eta gizartearen eraldaketa digitalerako; eta hori funtsezkoa da landa-eremuen eta hiri-eremuen arteko arrakala digitalari eta erronka demografikoari aurre egiteko.

Errege-dekretu horrek arautzen dituen dirulaguntzak bereziak dira; izan ere, premiazkoa da ekonomia suspertzea eta diruz lagun daitezkeen jarduerak (Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean sartuta daudenak) Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren funtsekin finantzatzearen aukera aprobetxatzea, bai eta datozen urteetan Espainiako ekonomia eraldatzea ere.

Era berean, azaroaren 16ko 990/2021 Errege Dekretuak (errege-dekretu horren bidez onartzen da autonomia-erkidegoei eta Ceuta eta Melilla hiriei zuzeneko dirulaguntzak ematea, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan, eraikinetako telekomunikazio-azpiegiturak hobetzeko hainbat jarduera egiteko) autonomia-erkidegoetako eta Ceuta eta Melilla hirietako oinarri arautzaileek bete beharko dituzten xedapen guztiak jasotzen ditu, laguntzen azken hartzaileei dirulaguntzak emateko.

Horrela, azaroaren 16ko 990/2021 Errege Dekretuan ezarritako jarduerak gauzatzeko (990/2021 Errege Dekretua, azaroaren 16koa, zeinaren bitartez onartzen baita autonomia-erkidegoei eta Ceuta eta Melilla hiriei zuzeneko dirulaguntzak ematea, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan, eraikinetako telekomunikazio-azpiegiturak hobetzera bideratutako hainbat jarduera egiteko), Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko uztailaren 14ko Agindua argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Agindu horren bidez, onetsi egiten dira eraikinetako telekomunikazio-azpiegiturak hobetzera bideratutako hainbat jarduera gauzatzeko laguntza-programaren oinarri arautzaileak eta deialdia, Europar Batasunak finantzatutako NextGeneration EU Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Deialdian dirulaguntza jasoko duten jarduerak 2023ko abenduaren 31n amaitu ziren.

Next Generation funts guztien aprobetxamendua ziurtatzeko, Ministro Kontseiluak, 2023ko ekainaren 6an egindako bileran, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana aldatzeko eranskina onartu zuen. Eranskin horretan, energiaren, nekazaritzako elikagaien, industriaren eta teknologiaren arloan eta arlo digitalean autonomia estrategikoa, enpresen inbertsio jasangarriak eta alokairurako etxebizitza-parkea sustatzeko inbertsio eta erreforma gehigarriak sartzen dira.

Europako Batzordeak 2023ko urriaren 2an Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren eranskina onartu zuenean, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean jatorriz ezarritako mugarri batzuen egutegia eta definizioa ere aldatu egin ziren. Zehazki, CID 240 mugarria gauzatzeko epea 2024ko abenduaren 31ra arte luzatu da.

Plana gauzatzeko epea luzatu zenez, azaroaren 16ko 990/2021 Errege Dekretua ere aldatu egin behar zen (990/2021 Errege Dekretua, azaroaren 16koa, zeinaren bitartez onartzen baita autonomia-erkidegoei eta Ceuta eta Melilla hiriei zuzeneko dirulaguntzak ematea, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan, eraikinetako telekomunikazio-azpiegiturak hobetzera bideratutako hainbat jarduera egiteko), eta aurrekoarekin bat etorriz, UNICO-Eraikinak programaren esparruan diruz lagunduko diren jarduerak gauzatzeko gehieneko epea 2024ko abenduaren 31ra arte luzatu zen.

Horretarako, abenduaren 19ko 1137/2023 Errege Dekretua eman zen. Errege-dekretu horrek aldatu egiten du 990/2021 Errege Dekretua, azaroaren 16koa, zeinaren bitartez onartzen baita autonomia-erkidegoei eta Ceuta eta Melilla hiriei zuzeneko dirulaguntzak ematea, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan, eraikinetako telekomunikazio-azpiegiturak hobetzera bideratutako hainbat jarduera egiteko. 1137/2023 Errege Dekretua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2024ko urtarrilaren 10ean. Errege-dekretu horrek, jarduerak gauzatzeko epea luzatzeaz gain, urtarrilaren 24ko HFP/55/2023 Agindua aplikatzeko betebeharra ere jaso zuen. Agindu hori Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana betearazten duten prozeduretan interes-gatazkak izateko arriskuaren analisi sistematikoari buruzkoa da. Era berean, 16. artikulu berri bat sartu zuen azaroaren 16ko 990/2021 Errege Dekretuan (errege-dekretu horren bidez onartzen da autonomia-erkidegoei eta Ceuta eta Melilla hiriei zuzeneko dirulaguntzak ematea, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan, eraikinetako telekomunikazio-azpiegiturak hobetzeko hainbat jarduera egiteko), eta Europar Batasuneko beste edozein funtsekin finantzatutako beste edozein programa edo tresnaren laguntzarekin bateraezintasun-klausula bat ezarri zuen. Azkenik, aldatu egin zen 21. artikuluaren 1. apartatua, eta zehatz-mehatz ezarri zen zeintzuk izango ziren CID 240 helburuaren helburuak betetzen zirela egiaztatzeko mekanismoak.

Geroago, 2024ko ekainaren 5ean, ekainaren 4ko 522/2024 Errege Dekretua argitaratu zen. Errege-dekretu horrek aldatu egiten du 990/2021 Errege Dekretua, azaroaren 16koa, zeinaren bitartez onartzen baita autonomia-erkidegoei eta Ceuta eta Melilla hiriei zuzeneko dirulaguntzak ematea, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan, eraikinetako telekomunikazio-azpiegiturak hobetzera bideratutako hainbat jarduera egiteko. Aldaketa horrek, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren eranskinean ezarritakoaren arabera, murriztu egin du Espainian lortu beharreko jardueren guztizko kopurua; izan ere aldaketa baino lehen 13.600 eraikin ziren, eta aldaketaren ostean 7.700 eraikin, eta autonomia-erkidego edo hiri autonomo bakoitzak lortu beharreko jardueren kopurua proportzionalki murrizten da hasierako banaketa-irizpidearen arabera; beraz, Euskal Autonomia Erkidegoari 390 eraikin dagozkio.

Era berean, 15. osagaiko funtsen aprobetxamendua ziurtatzeko, Eraldaketa Digitalerako eta Funtzio Publikorako Ministerioak autonomia-erkidegoekin eta Ceuta eta Melilla hiriekin adostu du zenbait hobekuntza sartzea, autonomia-erkidegoek eta hiri autonomoek kudeatzen dituzten osagai horretako jarduerei aplikatu ahal izateko. Laguntzaren intentsitatea ehuneko 100era igotzen da, diruz laguntzeko modukoak diren kontzeptu berriak sartzen dira, eta onuradun izan daitezkeenen artean sektore publikoko entitateak eta tokiko administrazioa ere badaude. Gainera, xedapen iragankor bakarra sartzen da, dagoeneko eginda dauden dirulaguntzen deialdiei aplikatu beharreko araubide iragankorra ezartzen duena.

Deialdi hau Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saileko 2024. urteko dirulaguntzen plan estrategikoan sartzen da. Plan hori, berriz, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak onartu zuen, 2024ko martxoaren 8ko Aginduaren bidez.

Azaldutakoan oinarrituta, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3. artikuluak emandako eskumenen arabera, eta bat etorriz Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legean eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren dirulaguntza eta laguntzei aplikatzekoak zaizkien gainerako xedapenetan ezarritakoarekin, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Deialdia eta oinarri arautzaileak onartzea.

Eraikinetan telekomunikazio-azpiegiturak hobetzera bideratutako hainbat jarduera gauzatzeko laguntza-programaren deialdia eta oinarri arautzaileak onartzea. Horiek guztiak eranskin honetan jasota daude: «Telekomunikazio-azpiegiturak hobetzera bideratutako hainbat jarduera gauzatzeko laguntza-programaren deialdiaren oinarri arautzaileak, Europar Batasunak finantzatutako NextGeneration EU Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (UNICO-Eraikinak programa)».

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Errekurtsoak.

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, zuzenean, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Ondorioak.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 31.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MARÍA UBARRETXENA CID.

ERANSKINA
EUROPAR BATASUNAK FINANTZATUTAKO NEXTGENERATIONEU (UNICO-ERAIKINAK PROGRAMA) SUSPERTZE, ERALDATZE ETA ERRESILIENTZIA PLANAREN ESPARRUAN TELEKOMUNIKAZIO-AZPIEGITURAK HOBETZERA BIDERATUTAKO HAINBAT JARDUERA GAUZATZEKO LAGUNTZA-PROGRAMAREN DEIALDIAREN OINARRI ARAUTZAILEAK

Lehenengoa.– Xedea.

1.– Deialdi honen xedea dirulaguntzak ematea da. Dirulaguntza horiek jarduera hauetarako behar diren jarduerekin zuzenean lotutako inbertsioak eta gastuak ordaintzeko erabiliko dira:

a) Soinudun irrati-difusiora, telebista digitalera eta banda zabal ultralasterrera egokitutako telekomunikazio-azpiegitura (instalazio osoa):

2000ko urtarrilaren 1a baino lehen amaitutako eraikinetan, soinudun irrati-difusioko, telebista digitaleko eta banda zabal ultralasterreko ekipamenduak eta sistemak instalatutako edo instalatu beharreko Erabiltzailearentzako Sarbide Puntuaren (ESP) kokapen baliokideraino erabat egokitzeko jarduera, dagozkion hodiekin, hala behar izanez gero.

Honako hauek berrituko dira:

– Hargailuak, doigailuak, banagailuak eta hedagailuak, eta behar dituzten kableak, gutxienez irratiz zabaldutako zerbitzuak behar bezala hartu, banatu eta entregatzen direla ziurtatzeko. Horretarako, martxoaren 11ko 346/2011 Errege Dekretuak (346/2011 Errege Dekretua, martxoaren 11koa, eraikinen barruan telekomunikazio-zerbitzuetarako sarbide-azpiegitura komunak arautzen dituen erregelamendua onartzen duena) onartutako erregelamenduaren I. eranskinean adierazitako ezaugarri teknikoak hartuko dira erreferentziatzat. Era berean, komunikazio elektronikoen operadoreei kontsulta egin ondoren, eraikinean banda zabal ultralasterreko sare bat zabalduko da, higiezinean instalatu beharko den interkonexio-puntutik Erabiltzailearentzako Sarbide Puntu bakoitzeraino. Horretarako, martxoaren 11ko 346/2011 Errege Dekretuak (346/2011 Errege Dekretua, martxoaren 11koa, eraikinen barruan telekomunikazio-zerbitzuetarako sarbide-azpiegitura komunak arautzen dituen erregelamendua onartzen duena) onartutako erregelamenduaren II. eranskinean adierazitako ezaugarri teknikoak hartuko dira erreferentziatzat.

– Eta, hala badagokio, erabiltzen ez diren kanpoko telekomunikazio-ekipamenduak eta -sistemak desinstalatu eta kenduko dira, aurreko jarduerak egin ondoren; hala nola, apaingarriak, kableak eta antenak, horiei lotutako gailu elektriko edo elektronikoak barne. Eta ingurumen-kudeaketa egokia egingo da, indarrean dagoen eta sortutako hondakinei aplika dakiekeen araudia betez.

b) Soinudun irrati-difusiorako, telebista digitalerako eta banda zabal ultralasterrerako egokitutako telekomunikazio-azpiegitura (instalazio partziala, ez baititu barne hartzen soinudun irrati-difusiorako eta telebista digitalerako hargailuak –antenak– eta doigailuak –burualdeko ekipamenduak–):

2000ko urtarrilaren 1a baino lehen amaitutako eraikinetan, irrati-difusioko, telebista digitaleko eta banda zabal ultralasterreko ekipamenduak eta sistemak instalatutako edo instalatu beharreko Erabiltzailearentzako Sarbide Puntuaren (ESP) kokapen baliokideraino egokitzeko jarduera, dagozkion hodiekin, hala behar izanez gero.

Programaren ildo honekin, hauek berrituko dira:

Banagailuak eta hedagailuak, eta behar dituzten kableak, irrati-difusioko zerbitzuak, gutxienez, behar bezala banatu eta entregatzen direla ziurtatzeko. Horretarako, martxoaren 11ko 346/2011 Errege Dekretuak (346/2011 Errege Dekretua, martxoaren 11koa, eraikinen barruan telekomunikazio-zerbitzuetarako sarbide-azpiegitura komunak arautzen dituen erregelamendua onartzen duena) onartutako erregelamenduaren I. eranskinean adierazitako ezaugarri teknikoak hartuko dira erreferentziatzat. Era berean, telekomunikazio elektronikoen operadoreei kontsulta egin ondoren, eraikinean banda zabal ultralasterreko sare bat zabalduko da, higiezinean instalatu beharko den interkonexio-puntu batetik ESP bakoitzeraino, aipatutako baldintzetan. Horretarako, martxoaren 11ko 346/2011 Errege Dekretuak (346/2011 Errege Dekretua, martxoaren 11koa, eraikinen barruan telekomunikazio-zerbitzuetarako sarbide-azpiegitura komunak arautzen dituen erregelamendua onartzen duena) onartutako erregelamenduaren II. eranskinean adierazitako ezaugarri teknikoak hartuko dira erreferentziatzat.

Eta, hala badagokio, erabiltzen ez diren kanpoko telekomunikazio-ekipamenduak eta -sistemak desinstalatu eta kenduko dira, aurreko jarduerak egin ondoren; hala nola, apaingarriak, kableak eta antenak, horiei lotutako gailu elektriko edo elektronikoak barne. Eta ingurumen-kudeaketa egokia egingo da, indarrean dagoen eta sortutako hondakinei aplikatzekoa zaien araudia betez.

c) Telekomunikazio-azpiegitura, banda zabal ultralasterrerako soilik egokitua:

2000ko urtarrilaren 1a baino lehen amaitutako eraikinetan, banda zabal ultralasterreko ekipamenduak eta sistemak instalatutako edo instalatu beharreko Erabiltzailearentzako Sarbide Puntuaren (ESP) kokapen baliokideraino egokitzeko jarduera, dagozkion hodiekin, hala behar izanez gero.

Ildo honekin, hauek berrituko dira:

Era berean, komunikazio elektronikoen operadoreei kontsulta egin ondoren, eraikinean banda zabal ultralasterreko sare bat zabalduko da, higiezinean instalatu beharko den interkonexio-puntu batetik ESP bakoitzeraino, aipatutako baldintzetan. Horretarako, martxoaren 11ko 346/2011 Errege Dekretuak (346/2011 Errege Dekretua, martxoaren 11koa, eraikinen barruan telekomunikazio-zerbitzuetarako sarbide-azpiegitura komunak arautzen dituen erregelamendua onartzen duena) onartutako erregelamenduaren II. eranskinean adierazitako ezaugarri teknikoak hartuko dira erreferentziatzat.

Eta, hala badagokio, erabiltzen ez diren kanpoko telekomunikazio-ekipamenduak eta -sistemak desinstalatu eta kenduko dira, aurreko jarduerak egin ondoren; hala nola, apaingarriak, kableak, horiei lotutako gailu elektriko edo elektronikoak barne. Eta ingurumen-kudeaketa egokia egingo da, indarrean dagoen eta sortutako hondakinei aplikatzekoa zaien araudia betez.

2.– Agindu honek oinarri arautzaileak ezartzen ditu, eta programaren dirulaguntzak emateko deialdia egiten du. Programa hori 4. inbertsioan dago («Azpiegituren berrikuntza eta jasangarritasuna. Telekomunikazio-azpiegiturak ezartzeko ekipamendua hobetzea»), Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren «Konektibitate digitala, zibersegurtasuna bultzatzea eta 5Ga hedatzea» 15. osagaiaren barruan, eta Espainiako Suspertze eta Erresilientzia Planaren ebaluazioa onartzeari buruzko Kontseiluaren Betearazpen Erabakiaren (CID) eranskin berrikusiaren 240. helburuan laguntzen du. Helburu horrek lagundu egingo du inbertsioari lotutako helburuak betetzen, hots, estatuan 7.700 eraikinetan eta Euskal Autonomia Erkidegoan gutxienez 390 eraikinetan konektibitate-sareen azpiegitura komuna hobetzeko obrak amaitzea, oso ahalmen handiko sare bihurtzeko, bat etorriz suspertze- eta erresilientzia-mekanismoa eta Europa eta estatu mailako Suspertze Plana arautzen dituen araudiarekin.

3.– Oinarri hauen arabera emandako dirulaguntzak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduak (Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzekoak) ezarritako Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren bidez finantzatuko dira. Europako funtsekin finantza daitezkeen dirulaguntza horiek izapidetzeko eta emateko, Administrazio Publikoa modernizatzeko eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana egikaritzeko presako neurriak onartzeko abenduaren 30eko 36/2020 Errege Lege Dekretuan ezarritakoa aplikatuko da, aplikatzekoa den gainerako araudia ezertan eragotzi gabe.

4.– Laguntza jasoko duten jarduerak egiteko gehieneko epea 2024ko abenduaren 31 da.

Bigarrena.– Aplikatu beharreko araudia.

1.– Oinarri arautzaileotan ezartzen diren dirulaguntzek, haietan xedatutakoaz gain, kasuan kasuko deialdia eta emakida-ebazpena eta hauetan xedatutakoa izango dituzte arau:

a) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 EB Erregelamendua, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duena.

b) 36/2020 Errege Lege Dekretua, abenduaren 30ekoa, zeinaren bidez presako neurriak onartzen baitira Administrazio Publikoa modernizatzeko eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana egikaritzeko.

c) HFP/1030/2021 Agindua, irailaren 29koa, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana kudeatzeko sistema eratzen duena.

d) HFP/1031/2021 Agindua, irailaren 29koa, Estatuko, autonomia-erkidegoetako eta tokiko sektore publikoko entitateek informazioa emateko prozedura eta formatua ezartzen dituena, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren osagaietako neurrien mugarri eta helburuen betetze-mailari eta neurrion aurrekontu- eta kontabilitate-betearazpenari jarraipena egiteko.

e) Euskal Autonomia Erkidegoko 2024. urteko aurrekontu orokorrak onartzen dituen abenduaren 22ko 21/2023 Legearen V. kapitulua.

f) 20/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzekoa.

g) 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa.

h) 887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duena.

i) HFP/55/2023 Agindua, urtarrilaren 24koa, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana egikaritzeko prozeduretan interes-gatazkak sortzeko arriskuaren analisi sistematikoari buruzkoa.

j) 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.

k) 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena.

l) 9/2013 Legea, abenduaren 9koa, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa.

m) 990/2021 Errege Dekretua, azaroaren 16koa, zeinaren bitartez onartzen baita autonomia-erkidegoei eta Ceuta eta Melilla hiriei zuzeneko dirulaguntzak ematea, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan, eraikinetako telekomunikazio-azpiegiturak hobetzera bideratutako hainbat jarduera egiteko.

n) 1137/2023 Errege Dekretua, abenduaren 19koa, azaroaren 16ko 990/2021 Errege Dekretua aldatzekoa (990/2021 Errege Dekretua, azaroaren 16koa, zeinaren bitartez onartzen baita autonomia-erkidegoei eta Ceuta eta Melilla hiriei zuzeneko dirulaguntzak ematea, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan, eraikinetako telekomunikazio-azpiegiturak hobetzera bideratutako hainbat jarduera egiteko).

o) 522/2024 Errege Dekretua, ekainaren 4koa, azaroaren 16ko 990/2021 Errege Dekretua aldatzen duena. Errege-dekretu horren bidez, autonomia-erkidegoei eta Ceuta eta Melilla hiriei zuzeneko laguntzak ematea onartzen da, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan, eraikinetako telekomunikazio-azpiegiturak hobetzeko zenbait jarduera aurrera eramateko.

2.– Hauek ere aplikatuko dira:

a) Gobernu Kontseiluaren Erabakia, 2022ko otsailaren 8koa, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotutako jardueren eta proiektuen aurrekontu- eta kontabilitate-betearazpenari, kudeaketari eta jarraipenari buruzkoa, argitaratu zena Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren martxoaren 1eko 30/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko martxoaren 4ko EHAA, 46. zk.).

b) Gobernu Kontseiluaren Erabakia, 2022ko martxoaren 29koa, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana egikaritzeko eskatzen diren iruzurraren aurkako borrokari, interes-gatazkei, finantzaketa bikoitzari eta estatu-laguntzei buruzko betekizunak eta ingurumenari kalte nabarmenik ez egitekoak betetzeko neurrien plana onartzen duena, argitaratu zena Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariak aipatu erabakia argitaratzeko emandako apirilaren 6ko 40/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko apirilaren 13ko EHAA, 74. zk.).

3.– Era berean, entitate onuradunek nahitaez bete beharko dituzte laguntza ematen duen administrazioak, estatuko eta Europako gainerako agintaritza eskudunek xede horretarako ezarritako arauak, bai eta aipatu finantzaketa-iturrien arabera laguntza hauen onuradun izateagatik ezarritako betebehar guztiak ere.

Hirugarrena.– Finantzaketa eta bateragarritasuna beste laguntza batzuekin.

1.– Programa honetara 3.904.485,38 euro bideratuko dira guztira, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2024rako aurrekontu orokorretan (edo, hala badagokio, dagokion organismo edo entitatearen aurrekontuetan) horretarako ezarritako kredituaren arabera.

Kreditu hori honela banatzen da, oinarri hauetan aurreikusitako pizgarri-programen eta emandako zenbatekoak ordaintzeko urteko kuotaren arabera.

2024. ekitaldia: 1.000.000 euro.

2025. ekitaldia: 2.904.485,38 euro.

Aipatutako zuzkidura ekonomikoa Europako Suspertze Tresnatik («Next Generation EU») eratorritako finantza-baliabideen bitartez finantzatzen da, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduak (Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzekoak) ezarritako Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren bidez.

Hala ere, 14.000.000 euroko funts bat dago arrakastaren arabera banatzeko, eta bost autonomia-erkidego eta hiri autonomo onenen artean banatuko da, betiere azaroaren 16ko 990/2021 Errege Dekretuaren I. eranskinean jasotako irizpideak betetzen badituzte (errege-dekretu horren bidez onartzen da autonomia-erkidegoei eta Ceuta eta Melilla hiriei zuzeneko dirulaguntzak ematea, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan, eraikinetako telekomunikazio-azpiegiturak hobetzeko hainbat jarduera egiteko).

2.– Laguntza horiek ez dira bateragarriak izango Europar Batasuneko edozein funtsekin finantzatutako beste programa edo tresna batzuen edozein laguntzarekin, azaroaren 16ko 990/2021 Errege Dekretuaren 16. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz (990/2021 Errege Dekretua, azaroaren 16koa, zeinaren bitartez onartzen baita autonomia-erkidegoei eta Ceuta eta Melilla hiriei zuzeneko dirulaguntzak ematea, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan, eraikinetako telekomunikazio-azpiegiturak hobetzera bideratutako hainbat jarduera egiteko).

Hala ere, emandako laguntzak bateragarriak izango dira estatuko edozein administrazio publiko, edo organismo edo ente publikoren beste programa edo tresnekin, laguntza hori kostu berberak ordaintzeko ez bada, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 9. artikuluan aurreikusitako finantzaketa ez bikoiztearen printzipioarekin bat etorriz, eta Finantza Erregelamenduan xedatutakoaren arabera.

Nolanahi ere, kontuan hartu beharko da Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 16.3 artikuluan xedatutakoa. Horren arabera, dirulaguntzaren zenbatekoa ezin da izan, bakarka edo beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuekin batera, diruz lagundutako jardueraren kostua baino handiagoa.

Laugarrena.– Laguntzen hartzaileak.

1.– Jabetza horizontalaren araubidearen mende dauden eta Kode Zibilaren 396. artikuluan eta Jabetza Horizontalari buruzko uztailaren 21eko 49/1960 Legearen korrelatiboetan zehaztuta dauden eraikinen edo eraikin multzoen jabeen erkidegoek eskatu ahal izango dituzte laguntzak eta, hala badagokie, azken hartzaileak izango dira, baldin eta eraikinaren edo eraikin multzoaren barruko telekomunikazio-instalazioak egokitu behar badituzte. Era berean, sektore publikoko entitateek eskatu ahal izango dituzte eta, hala badagokie, dirulaguntzen azken hartzaile izango dira, baldin eta telekomunikazio-instalazioak egokitu behar badituzte eraikinen barruan edo beren jabetzako eraikin multzoan, bai eta toki-administrazioa osatzen duten entitateek ere, baldin eta eraikinak haien lurralde-eremuan badaude.

Lehenengo oinarrian aipatutako hiru jardueretako bakoitzerako, eraikinaren eraikuntza-data bat ezarriko da, eta ondasun higiezinen katastroko informazioaren kontsulta deskribatzaile eta grafikoaren bidez justifikatuko da.

2.– Dirulaguntzaren azken onuradun-hartzaile izateko, dirulaguntza emateko arrazoi den egoeran egon beharko du.

Bosgarrena.– Onuradunentzako eskakizunak eta betebeharrak.

1.– Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. apartatuan eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legean ezarritako debekuren bat duten jabeen erkidegoak ezin izango dira laguntzen azken hartzaile izan. Horretarako, eta dirulaguntza eman duen administrazioak laguntza-eskabidearekin batera egiaztatu ahal izango duen arren, erantzukizunpeko adierazpen bat sinatuko dute, non egiaztatuko den dirulaguntzak edo laguntzak itzultzeko betebeharrik ez dutela edo, bestela, betebehar horiek beteta dituztela, eta agindu horretan jasotako gainerako debekuetan ere ez daudela sartuta. Administrazioak ofizioz egiaztatuko du onuradunek egunean dituztela zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, salbu eta horiek berariaz aurka egiten badiote; kasu horretan, onuradunak dagozkion ziurtagiri eguneratuak aurkeztu beharko ditu.

2.– Dirulaguntzen hartzaileek jasotzen duten laguntzaren zenbateko osoa dirulaguntza jaso duten jarduerak ordaintzeko erabiliko dute, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14., 27. eta 42. artikuluan eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legean ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte, bai eta azaroaren 16ko 990/2021 Errege Dekretuan jasotako betebeharrak ere (errege-dekretu horren bidez onartzen da autonomia-erkidegoei eta Ceuta eta Melilla hiriei zuzeneko dirulaguntzak ematea, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan, eraikinetako telekomunikazio-azpiegiturak hobetzeko hainbat jarduera egiteko). Era berean, baldintza hauek bete beharko dituzte: oinarri hauetan eta deialdian zehaztutakoak, eta laguntza emateko ebazpenean eta, hala badagokio, Eraldaketa Digitalerako eta Funtzio Publikoko Ministerioak exekuzio, jarraipen, laguntzen ordainketa, informazio eta publizitate, justifikazio eta gastuaren kontrolari buruz emandako berariazko jarraibideetan agertzen direnak.

3.– Hartzaileek kontabilitate-sistema bereizia izan beharko dute, edo kontabilitate-kode bereizia, transakzio guztiak behar bezala jasoko dituena. Halaber, kontabilitateko liburuak, izapidetutako erregistroak eta gainerako dokumentuak izan beharko dituzte, onuradunari aplikatzekoa zaion legeriak eskatutako baldintzetan, bai eta froga-balio baliokideko gastu-frogagiriak eta dagozkion ordainagiriak ere. Dokumentu multzo hori izango da emandako laguntza justifikatzeko euskarria, eta onuradunen kontabilitatean egoki islatuta egon beharko da. Onuradunek hamar urtez gorde beharko dute, gutxienez.

4.– Deialdi honetako laguntzak jasoko dituzten sektore publikoko edo toki-administrazioko entitateek Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoko funtsei dagozkien betebehar guztiak beteko dituzte, bereziki, jasotako laguntzen organo kudeatzaile bihurtuko dira, eta zaindu beharko dute kontratistek eta azpikontratistek Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren zeharkako printzipio guztiak betetzen dituztela, bai eta kontratista eta azpikontratista horiek Next Generation funtsei buruzko erantzukizunpeko adierazpen guztiak betetzen dituztela ere.

Era berean, organo kudeatzaile gisa, entitate horiek Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren kudeaketa-sistema eratzen duen irailaren 29ko 1030/2021 Agindua osorik betetzen dela zainduko dute, agindu horretan jasotako eranskin guztiak betez eta zeharkako printzipioei dagozkien betebehar guztiak betez, besteak beste, hauek: etiketa berde eta digitaleko betebeharrak, DNSH printzipioa betetzea (ingurumenari kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa), iruzurraren, ustelkeriaren eta interes-gatazkaren prebentzioa, estatu-laguntzak eta finantzaketa bikoitza, kontratisten eta azpikontratisten identifikazioa, komunikazioa eta publizitatea, etab.

Bereziki, entitate horiek kontratazioaren bandera gorrien dokumentuak beteko dituzte beren lizitazio-espedienteetan, diruz lagundutako jarduerak gauzatzeko, eta 1030/2021 Aginduaren Interes Gatazkarik Ezaren Adierazpena (IGEA) sinatuko dute kontratazio-espedienteetan parte hartzen duten guztiek. Gainera, urtarrilaren 24ko HFP/55/2023 Aginduan (HFP/55/2023 Agindua, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana egikaritzeko prozeduretan interes-gatazkak sortzeko arriskuaren azterketa sistematikoari buruzkoa), ezarritako prozedura beteko dute eta interes-gatazkarik ez dagoela egiaztatuko dute Minerva aplikazioaren bidez.

Sektore publikoko eta toki-administrazioko entitate onuradunek diruz lagundu diren jarduerak gauzatzeko egindako lizitazio-espedienteei dagokienez, horiek argitaratzean funtsen jatorriari buruzko informazio fidagarria emango da, eta zuzen eta ondo ikusteko moduan erakutsi beharko da EBren ikurra, bai eta «Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU» dioen finantzaketa-adierazpena, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren logotipoa, Eraldaketa Digitalerako eta Funtzio Publikoko Ministerioaren logoa, UNICO - Eraikinak programaren logoa eta Eusko Jaurlaritzaren logoa ere. Era berean, lizitazio guztiek honako aipamen hau izan beharko dute, bai goiburuan bai gorputzean: «Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana – Europar Batasunak finantzatua – NextGenerationEU».

5.– Aurreko apartatuetan adierazitako betebeharrak ez betetzeak kobratzeko eskubidea galtzea edo emandako laguntza itzultzea eragin dezake, espedientea izapidetzen ari den prozedura fasearen arabera.

Seigarrena.– Onuradunen betebehar bereziak, Europar Batasunaren Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren finantzaketari dagokionez.

Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planetik datozen funtsen azken onuradunek, jarduerak gauzatzen dituzten kontratistek eta azpikontratistek, bai eta, hala badagokio, bitarteko propioek ere, aplikatzekoa zaien Europako eta Espainiako araudia bete beharko dute, eta, bereziki, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren Erregelamendutik eratorritako betebeharrak, bereziki, honako arlo hauetan, besteak beste: etiketatze klimatikoa eta digitala, kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa, interes-gatazkak saihestea, iruzurra, ustelkeria, finantzaketa bikoitzik eza, estatu-laguntzen arloko araudia betetzea, komunikazioa, nahitaez argitaratzea, hala dagokionean, –Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean («BDNS») edo Sektore Publikoko Kontratuen Plataforman– («Placsp») eta datuen transferentzia. Bereziki, gainera, Europar Batasunaren Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren finantzaketari buruzko Europako eta Espainiako betebehar hauek bete beharko dituzte:

A) DNSH – Do Not Significant Harm Printzipioa (ingurumenari kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa) eta etiketatze digitalaren baldintzak (052) erabat betetzen direla bermatzea, honako hauek ezarritakoarekin bat: Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana; Kontseiluaren Betearazpen Erabakia, Espainiako Suspertze eta Erresilientzia Planaren ebaluazioa onartzeari buruzkoa (Council Implementing Decisión – CID); Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamendua, eta irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 5. artikulua (aginduak Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren kudeaketa-sistema eta hura garatzeko araudia eratzen ditu, proiektuaren diseinuaren eta exekuzioaren fase guztietan eta jarduera bakoitzerako banaka). Nolanahi ere, entitate onuradunek printzipio hori betetzen dela egiaztatzeko mekanismoak eta ezarpena ziurtatzeko zuzenketa-neurriak ezarriko dituzte, eta horren berri emango dute dirulaguntza justifikatzeko memorian.

B) Interes-gatazkarik, iruzurrik eta ustelkeriarik ez dagoela bermatzea, eta baldintzarik eta erreparorik gabe onartzea dirulaguntza eman duen administrazioak onartutako Iruzurraren Aurkako Neurrien Plana (iruzurrak, ustelkeria eta interes-gatazkak prebenitzeari, aurkitzeari eta zuzentzeari dagokionez). Hala, horren xedapenek arautuko dute erabat, eta guztiz beteko ditu autonomia-erkidegoko, Espainiako eta Europako araudiak, bai eta Europar Batasuneko erakundeek beren finantza-interesak babesteari buruz hartzen dituzten erabakiak ere.

C) Onuradunak dirulaguntzak ematen dituen administrazioari jakinarazi beharko dio helburu bererako beste dirulaguntza edo laguntza batzuk jaso dituela Espainiako edo nazioarteko beste edozein administrazio edo ente publikotatik, baina kostu beraren gaineko finantzaketa bikoitzik ez duela.

D) Europako Batzordeak, Iruzurraren Aurkako Bulegoak, Europako Kontuen Auzitegiak eta Europako Fiskaltzak ezarritako kontrolak onartzea. Horretarako, organo horiei dirulaguntzari buruz eskatutako informazio guztirako sarbidea emango zaie, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22.2.e) artikuluan ezarritakoaren arabera.

E) Entitateak bermatu behar du badakiela laguntza horren finantzaketa Europar Batasuneko Suspertze eta Erresilientzia Mekanismotik datorrela, eta, beraz, bere gain hartzen dituela Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamendutik (hau da, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duen erregelamendutik) eta finantzaketa horri aplikatu beharreko gainerako Europar Batasuneko arauetatik edo Espainiako arauetatik eratorritako betebehar guztiak. Hori erantzukizunpeko adierazpen baten bidez egiaztatu behar da.

F) Batzordeari, Iruzurraren aurka Borrokatzeko Europako Bulegoari, Kontuen Auzitegiari eta, hala dagokionean, Europako Fiskaltzari, Finantza Erregelamenduko 129. artikuluaren 1. apartatuak aitortzen dizkien eskubideak egikaritzeko baimena ematea; eta Suspertze eta Erresilientzia Planean sartutako erreformak eta inbertsio-proiektuak aplikatzeko neurrietarako ordaindutako funtsen azken hartzaile guztiak behartzea, edo aplikazioan esku hartzen duten gainerako pertsona edo entitate guztiak behartzea; eta berariaz baimena ematea Batzordeari, Iruzurraren aurka Borrokatzeko Europako Bulegoari, Kontuen Auzitegiari eta, hala dagokionean, Europako Fiskaltzari, Finantza Erregelamenduko 129. artikuluaren 1. apartatuak aitortzen dizkien eskubideak egikaritzeko eta antzeko betebeharrak ezartzeko funtsen azken hartzaile guztiei.

G) Jasotako funtsen aplikazioaren egiaztagiriak zaintzea eta gordetzea bost urtez, edo, finantzaketaren zenbatekoa 60.000 eurokoa edo txikiagoa bada, hiru urtez, dokumentu elektronikoak barne, egiaztapen- eta kontrol-jarduerak egiteko aukera emate aldera, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko uztailaren 18ko 2018/1046 (EB, Euratom) Erregelamenduaren 132. artikuluan eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22.2.f) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

H) Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana kudeatzeko sistema eratzen duen irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 9. artikuluan ezarritako komunikazio generikoko betebeharrak betetzea, bai eta azaroaren 16ko 990/2021 Errege Dekretuaren 24. artikuluan jasotako publizitateari buruzko betebehar espezifikoak ere (990/2021 Errege Dekretua, azaroaren 16koa, zeinaren bitartez onartzen baita autonomia-erkidegoei eta Ceuta eta Melilla hiriei zuzeneko dirulaguntzak ematea, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan, eraikinetako telekomunikazio-azpiegiturak hobetzera bideratutako hainbat jarduera egiteko). Betebeharren artean, inbertsioak garatzen dituzten jardueren informazio- eta komunikazio-neurrietan (informazio-kartelak, plakak, argitalpen inprimatuak eta elektronikoak, ikus-entzunezko materiala, web-orriak, iragarkiak eta prentsako iragarkiak, ziurtagiriak eta abar), logo hauek jarri beharko dira:

a) Europar Batasunaren ikurra.

b) Europar Batasunaren ikurrarekin batera, testu hau jarriko da: «Europar Batasunaren Next Generation EUk finantzatua».

c) 821/2014 Betearazpen Erregelamenduaren II. eranskinean ezarritako arau grafikoak eta kolore normalizatuak hartuko dira kontuan.

I) Beren identifikazio-datuak datu-base bakarrean sartzea, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22.2.d) artikuluan eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren kudeaketa-sistema eratzen duen irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 8. artikuluan adierazitakoaren arabera.

J) Diruz lagunduta egiten diren jardueren fidagarritasunaren eta jarraipenaren erantzule izatea, une oro jakin ahal izateko jarduera bakoitza zenbateraino bete den. Hirugarrenek egin beharreko jardueren kasuan, mekanismoak ezartzea bermatzeko aurreikusitako jarduerak aurrera eramaten lagunduko dutela eta hirugarren horiek Suspertze Planaren adierazle, mugarri eta helburu egokien balioa zehazteko beharrezkoa den informazioa emango dutela, hala badagokio.

K) Tartean diren administrazio publikoen artean datuak lagatzea onartzea, aplikatzekoa den Europako araudia betetzeko, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoarekin eta funtsen azken hartzailearen identifikazioa arautzen duen irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 8. artikuluarekin bat etorriz, bere osotasunean. Informazio horrek eskuragarri egon behar du irailaren 29ko HFP/1031/2021 Aginduaren 10. artikuluaren arabera, eta hori guztia Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko (EB) 2021/241 Erregelamenduaren 22.2.d) artikulua garatzeko.

Zazpigarrena.– Diruz laguntzeko moduko gastuak.

1.– Arau orokor gisa, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoak egiturazko aldaketa dakarten, erresilientzia ekonomiko eta sozialean, epe luzeko lehiakortasunean, jasangarritasunean eta digitalizazioan eta enpleguan eragin iraunkorra duten eta behin eta berriro egiten ez diren gastuak baino ez ditu finantzatuko.

Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 30. artikuluan ezarritakoaren arabera, diruz laguntzeko moduko gastutzat joko dira diruz laguntzen den jardueraren izaera argi eta garbi dutenak, beharrezkoak direnak eta ezarritako epean egiten direnak.

2.– Agindu honetan araututako laguntzek finantzatzen dituzten jarduerak Administrazio Publikoa modernizatzeko eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana egikaritzeko presako neurriak onartzeko abenduaren 30eko 36/2020 Errege Lege Dekretuaren 37. artikuluan ezarritakoaren arabera finantzatuko dira, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren arau-esparruaren arabera hautagarriak diren jarduerak finantzatzeko helburuarekin.

3.– Agindu honetan araututako dirulaguntza gauzatzeko eskuragarri dauden funtsek etiketatze digitaletik (052 esku-hartze eremua) eratorritako betebeharrak errespetatuko dituzte. Etiketatze digital horrek «Gaitasun oso handiko banda zabaleko sarea (tokiko sarbidea/begizta, zuntz optikoko instalazio baten errendimendu baliokidearekin, hainbat etxebizitzatako eraikinetarako zerbitzariaren kokalekuan dagoen banaketa-punturaino)» du izena, eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren C15.I4 inbertsioari dagokio. Trantsizio digitalerako laguntza kalkulatzeko koefizientea % 100ekoa izango da. Inbertsio horrek ez ditu bete beharko etiketatze klimatikoen baldintzak, % 0ko ekarpena egiten baitu. Inola ere ez dira diruz lagunduko Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean ezarritako etiketatze berdea eta digitala betetzen ez duten proiektuak.

4.– Ez dira diruz lagunduko Europar Batasunak klimaren eta ingurumenaren arloan dituen arauak eta lehentasunak eta «kalte nabarmenik ez eragiteko» printzipioa («do no significant harm – DNSH» printzipioa) erabat betetzen ez dituzten proiektuak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2020ko ekainaren 18ko 2020/852 (EB) Erregelamenduaren 17. artikuluaren ildotik. Entitate onuradunek bermatu behar dute osorik betetzen direla.

Horretarako, deialdi honetan diruz lagunduko diren jarduerek ingurumen-baldintza substantibo batzuk bete behar dituzte, eta jarduerak gauzatzen dituzten onuradunek zein balizko kontratistek eta azpikontratistek ezagutu egin beharko dituzte eta idatziz bermatu beharko dute bete egingo direla. Horrela, onuradunek, kontratistek eta azpikontratistek, proiektuaren diseinuaren eta betearazpenaren fase guztietan, jarraian zerrendatzen diren berariazko baldintzak betetzen dituztela bermatuko duten mekanismoak aurreikusi behar dira. Baldintza horiek lotuta daude inbertsio jasangarriak ahalbidetzeko esparru bat ezartzeari buruzko eta 2019/2088 (EB) Erregelamendua aldatzen duen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2020ko ekainaren 18ko 2020/852 Erregelamenduaren 17. artikuluan jasotako ingurumen-helburuekin:

(Ikus .PDF)

5.– Diruz lagundu daitezkeen gastuak honako hauek izango dira:

a) Telekomunikazioen arloan eskumena duen tituludunaren jarduerari lotutako lanak hauek izango dira: dagokion proiektu teknikoa egitea, obra-zuzendaritza eta azken ziurtagiria, bai eta beharrezkoak diren berritze- eta memoria- txosten teknikoak eta, hala badagokio, telekomunikazio-operadoreei kontsulta egitea eta proiektua eta ziurtagiria borondatez egiaztatzea ere.

b) Enpresa instalatzailearen jarduerari lotutako lanak hauek izango dira: obra-aurrekontua egitea, exekuzio-materialak (behar den edozein motatako ekipamendua eta egiaztapen-neurriak eta dagokion eskulana egitea), telekomunikazioen instalazio-buletina eta lotutako proben protokoloa egitea, eta, hala badagokio, desinstalazioaren kostuak eta erabiltzen ez diren kanpoko telekomunikazio-sistemak eta -ekipamenduak kentzea, betiere diruz lagun daitezkeen jarduerak eta ingurumen-kudeaketa egokia egin ondoren eta produktuaren sustatzailearen erantzukizun hedatuko erregimenak araututako sistemak edo ekipamenduak ez badira.

6.– Diruz laguntzeko moduko gastuen barruan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31.8 artikuluaren eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 30.8 artikuluaren arabera, aplikatzekoak diren zeharkako zergak (balio erantsiaren gaineko zerga, adibidez) onartuko dira, onuradunak ezin dituenean berreskuratu edo konpentsatu.

7.– Dirulaguntza jaso dezaketen gastuetan, erosketa-kostua inoiz ez da izango merkatuko balioa baino handiagoa. Diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoak Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legean txikizkako kontratuetarako ezartzen diren kopuruak gainditzen dituenean, onuradunak zenbait hornitzaileren hiru eskaintza eskatu beharko ditu gutxienez, obrarako konpromisoa, zerbitzuaren prestazioa edo ondasunaren entrega kontratatu aurretik, zerbitzu edo ondasun horren ezaugarri bereziengatik merkatuan horiek egiten, ematen edo hornitzen dituen behar besteko entitaterik ez dagoenean izan ezik.

8.– Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31.4 artikuluan eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 30.4.a) artikuluan xedatutakoa aplikatuz, laguntzaren xede diren azpiegitura eta ekipamenduek proiektuaren xede zehatzari lotuta egon beharko dute gutxienez bost urtez, proiektua amaitzen denetik, edo, bestela, haren bizitza baliagarria bukatu arte, azken hori bost urte baino gutxiagokoa bada.

Zortzigarrena.– Laguntzen intentsitatea eta zenbatekoa.

1.– Laguntzen intentsitatea honela ulertzen da: laguntzaren zenbateko gordina, proiektuan diruz laguntzeko moduko gastuen ehunekoan adierazita.

Laguntzaren gehieneko intentsitatea fakturetan jasota dauden diruz laguntzeko moduko kostuen ehuneko 100 izango da, eta jarduera mota bakoitzak jarraian adieraziko diren mugak izango ditu.

2.– Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa, lehenengo oinarrian aurreikusitako kasu bakoitzerako eta azken hartzaile bakoitzarentzat (gehienez ere 35 etxebizitza, eraikinaren edo eraikin multzoaren higiezin-unitatetzat hartuta), hau izango da:

a) Soinudun irrati-difusiora, telebista digitalera eta banda zabal ultralasterrera egokitutako telekomunikazio-azpiegitura (instalazio osoa):

– Laguntzaren gehieneko zenbatekoa: 23.800 euro.

– Hau da aplikatu beharreko kalkulu-formula: (680 euroko kostu unitarioa * 35 etxebizitza) * laguntzaren intentsitatearen ehuneko 100.

b) Soinudun irrati-difusiorako, telebista digitalerako eta banda zabal ultralasterrerako egokitutako telekomunikazio-azpiegitura (instalazio partziala, ez baititu barne hartzen soinudun irrati-difusiorako eta telebista digitalerako hargailuak –antenak– eta doigailuak –burualdeko ekipamendua–):

– Laguntzaren gehieneko zenbatekoa: 21.000 euro.

– Hau da aplikatu beharreko kalkulu-formula: (600 euroko kostu unitarioa * 35 etxebizitza) * laguntzaren intentsitatearen ehuneko 100.

c) Telekomunikazio-azpiegitura, banda zabal ultralasterrerako soilik egokitua:

– Laguntzaren gehieneko zenbatekoa: 16.975 euro.

– Hau da aplikatu beharreko kalkulu-formula: (485 euroko kostu unitarioa * 35 etxebizitza) * laguntzaren intentsitatearen ehuneko 100.

3.– Dirulaguntzaren zenbatekoa –bera bakarrik edo beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera eta baliabide batzuk gehituta–, inoiz ez da izango diruz lagundutako jardueraren kostua baino handiagoa.

Bederatzigarrena.– Diruz laguntzeko moduko jarduerei aplikatzekoak zaizkien betekizun eta prozedura teknikoak.

1.– Dirulaguntza lortu ahal izateko, lehenengo oinarrian aipatzen diren jarduerek VII. eranskinean (DNSH printzipioa betetzeari buruzkoan) ezartzen diren C15.I4 inbertsioa gauzatzeko berariazko baldintzak bete beharko dituzte, eta, gainera hau ere bai:

a) Erabiltzen dituzten ekipamenduek energia-kontsumoarekin lotutako baldintzak beteko dituzte, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko urriaren 21eko 2009/125/EE Zuzentarauaren arabera ezarritakoak. Zuzentarau horren bidez, esparru bat ezartzen da energiarekin lotutako produktuei, zerbitzariei eta datuak biltegiratzeari, edo konputagailuei eta konputagailuen zerbitzariei edo pantaila elektronikoei aplikatzekoak zaizkien diseinu ekologikoko baldintzak ezartzeko. IT azpiegiturak instalatzeko, datu-zentroen energia-efizientziari buruzko Europako Jokabide Kodearen bertsio berriena erabiliko da, edo «CEN-CENELEC CLC TR50600-99-1 Datu-zentroen instalazioak eta azpiegiturak» dokumentua – 99-1 zatia: Energia-kudeaketarako gomendatutako jardunbideak.

b) IT azpiegituren instalazioen arrisku klimatikoaren eta kalteberatasunaren ebaluazioa egingo da, eta, hala badagokio, kasu bakoitzerako egokitzapen-neurri egokiak ezarriko dira.

c) Uraren kalitatearen kontserbazioarekin eta estres hidrikoaren prebentzioarekin lotutako ingurumen-narriadurako arriskuak identifikatu eta jorratuko dira, uraren egoera ona eta potentzial ekologiko ona lortzeko helburuarekin, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2020ko ekainaren 18ko 2020/852 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluko 22. eta 23. puntuetan zehazten den bezala (2020/852 (EB) Erregelamendua, inbertsio jasangarriak ahalbidetzeko esparru bat ezartzeari buruzkoa eta 2019/2088 (EB) Erregelamendua aldatzen duena, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000ko urriaren 23ko 2000/60/EE Zuzentarauarekin bat etorriz); baita uraren erabilera eta babesa kudeatzeko plan bat lortzeko helburuarekin ere, haren arabera garatua, balizko eragin negatiboa pairatu duten ur-masa edo -masetarako, alderdi interesdunei kontsulta eginda. Neurri honetan jasotako jarduerak garatzeko baldintza gisa, ez da hidrologia alda dezakeen azpiegiturarik egingo.

d) Erabilitako ekipamenduek bete egin beharko dituzte Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko urriaren 21eko 2009/125/EE Zuzentarauaren arabera ezarritako materialen efizientziari buruzko baldintzak. Zuzentarau hori zerbitzari eta datu-biltegiei, ordenagailuei eta ordenagailuen zerbitzariei edo pantaila elektronikoei buruzkoa da. Ekipamenduek ez dute izango tresna elektriko eta elektronikoetan substantzia arriskutsu jakin batzuk erabiltzeko murrizketei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2011ko ekainaren 8ko 2011/65/EB Zuzentarauaren II. eranskinean zerrendatutako substantzia debekatuetako bat ere, material homogeneoetako pisu-kontzentrazioaren balioek eranskin horretan zerrendatutakoak gainditzen ez dituztenean izan ezik. Bizitza baliagarriaren amaieran, ekipamendua berrerabiltzeko, berreskuratzeko edo birziklatzeko eragiketetarako prestatuko da, edo tratamendu egokia emango zaio, jariakin guztiak desagerraraztea eta gaikako tratamendua egitea barne, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2012ko uztailaren 4ko 2012/19/EB Zuzentarauaren –gailu elektriko eta elektronikoen hondakinei (GEEH) buruzkoa– VII. eranskinaren arabera.

e) Inbertsio horretan aurreikusitako jardueretan sortutako eraikuntza- eta eraispen-hondakin ez-arriskutsuen % 70 (pisuan) gutxienez (2000/532/EE Erabakiak finkatutako Europako Hondakinen Zerrendan 17 05 04 kategorian aipatutako material naturala izan ezik) berrerabiltzeko, birziklatzeko eta beste material batzuk berreskuratzeko prestatuko da, bestelako material batzuk ordezkatzeko hondakinak erabiliz egindako betelanak barne, hondakinen hierarkiaren eta EBren eraikuntza- eta eraispen-hondakinak kudeatzeko protokoloaren arabera.

f) Azpiegiturak eraikitzeko ardura duten eragileek hondakinen sorkuntza mugatu beharko dute eraikuntzarekin eta eraispenarekin zerikusia duten prozesuetan, EBren eraikuntza- eta eraispen-hondakinak kudeatzeko protokoloarekin bat etorriz, teknika erabilgarri onenak kontuan hartuta eta gaikako eraispena erabiliz, substantzia arriskutsuak modu seguruan desagerrarazi eta manipulatu ahal izateko eta kalitate handiko berrerabilpena eta birziklapena ahalbidetzeko, materialak gaika desagerraraziz, eta eraikuntza- eta eraispen-hondakinetarako eskuragarri dauden sailkapen-sistemak erabiliz.

g) Eraikinen diseinuek eta eraikuntza-teknikek zirkulartasuna bultzatuko dute, bereziki eraikinak desmuntatzeko edo egokitzeko gaitasuna ebaluatzeko ISO 20887 arauari jarraikiz: zer-nola dauden diseinatuta baliabideen erabileran efizienteagoak, moldagarriak, malguak eta desmuntagarriak izateko, berrerabiltzea eta birziklatzea ahalbidetzeko.

2.– Gainera, jarduerek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Telekomunikazio-ekipamenduak eta -sistemak instalatzeko eta mantentzeko jarduera arautzen duen Erregelamenduaren 3. artikuluan aipatzen den telekomunikazio-enpresa instalatzaileen erregistroan inskribatutako enpresa instalatzaileek egitea. Erregelamendu hori martxoaren 5eko 244/2010 Errege Dekretuaren bidez onartu zen, eta telekomunikazio-ekipoak eta -sistemak instalatzeko eta mantentzeko jarduera arautzen duen Erregelamendua onartzen du. Zehazki, «F» jarduera motan, telekomunikazio-ekipamenduak eta -sistemak instalatzeko eta mantentzeko jarduera arautzen duen Erregelamendua garatzen duen apirilaren 29ko ITC/1142/2010 Aginduan ezarritakoaren arabera.

b) Telekomunikazio-azpiegitura komunen arloko tituludun eskudunak sinatutako proiektu teknikoa izatea.

c) Laguntza jasoko duten jarduerek aplikatzekoa den indarreko araudia bete beharko dute eta, horrez gain, nahitaezko administrazio-lizentziak eta -baimenak ere izan beharko dituzte, beharrezkoa izanez gero.

d) Lehenengo oinarrian deskribatutako jarduerak gauzatzeko, baldin eta, jarduera horien ondorioz, eraikinetan edo eraikin multzoetan banda zabal ultralasterreko azpiegitura bat hedatuko bada, erabili beharreko eramaile motari buruz kontsultatuak izateko interesa duten operadoreek informazio-puntu bat prestatuko dute proiektugileentzat, eta Interneteko esteken berri emango diote Telekomunikazio eta Azpiegitura Digitalen Estatu Idazkaritzari, haren web orrian argitara ditzan.

e) Egindako kontsulta-egunetik gehienez 15 egun balioduneko epean ezein operadorek erantzun ez badu, edo kontsultatua izateko interesa duen operadorerik ez badago, proiektu teknikoak zuntz optikoaren kableatua izango du soilik, eramaile gisa.

f) Telekomunikazio eta Azpiegitura Digitalen Estatu Idazkaritzak, beharrezkoa izanez gero, oinarri horretan deskribatutakoaren informazioa kontsultatu eta trukatzeko ordezko prozedura bat gaitu ahal izango du.

g) Gainera, lehenengo oinarrian aipatutako hiru jardueretako bakoitzerako, proiektu teknikoa, telekomunikazioen instalazio-buletina, berariazko proben protokoloa eta obraren amaierako ziurtagiria, eta, hala badagokio, zuinketa-akta, ekainaren 10eko ITC/1644/2011 Aginduan aurreikusitako prozedura betez aurkeztu eta izapidetuko dira. Agindu horren bidez, eraikinen barrualdeko telekomunikazio-zerbitzuetarako telekomunikazio-azpiegitura komunak arautzen dituen erregelamendua garatzen da, martxoaren 11ko 346/2011 Errege Dekretuak onartutakoa (errege-dekretu horren bidez, eraikinen barrualdeko telekomunikazio-zerbitzuetarako telekomunikazio-azpiegitura komunak arautzen dituen erregelamendua onartzen da).

h) Halaber, Telekomunikazioen eta Azpiegitura Digitalen Estatu Idazkaritzak bere webgunean argitaratuko ditu lehen oinarrian jasotako jarduera bakoitzera egokitzen diren dokumentuen ereduak, kasu bakoitzean bete beharreko edukiak eta alderdi teknikoak normalizatzeko; era berean, argitaratuko dira jabetzak hautatutako proiektugileak izenpetuko duen Berritzeko Txosten Teknikoaren eredua eta lanak egiteaz arduratzen den erregistratutako enpresa instalatzaileak jabeari emango dion aurrekontu xehatuaren eredua.

Hamargarrena.– Laguntzak emateko prozedura.

1.– Laguntza hauek emateko, segidako prozedurari jarraituko zaio. Prozedura horren arabera, aldez aurretik ezarritako betekizunak bete besterik ez dute egin beharko eskatzaileek; ez da haien artean konparaziozko ebaluaziorik egingo, ez eta baterako aintzatespenik ere. Eskabideak ordenan ebatziko dira, dagokion espedientea osatuta dagoen unearen arabera, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 19.3 artikuluan ezarritakoa kontuan hartuta, eta azaroaren 16ko 990/2021 Errege Dekretuaren 18.2 artikuluan ezarritako baldintzetan (990/2021 Errege Dekretua, azaroaren 16koa, zeinaren bitartez onartzen baita autonomia-erkidegoei eta Ceuta eta Melilla hiriei zuzeneko dirulaguntzak ematea, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan, eraikinetako telekomunikazio-azpiegiturak hobetzera bideratutako hainbat jarduera egiteko).

2.– Eskabideei erantzuteko, horiek aurkeztu diren hurrenkerari zorrotz jarraituko zaio, funtsak agortu arte. Aurrekontua agortutzat joko da Euskal Autonomia Erkidegorako esleitutako zenbateko osoa bukatzen duen azken laguntza-eskabidea erregistratzen den unean. Aurrekontua agortzen bada, eta programaren indarraldia amaitu ez bada, behin-behineko erreserba-zerrendan eskabideak erregistratzen jarraitu ahal izango da. Sarrera-ordena zehatzaren arabera erantzungo zaie eskabideei; kontu hori dagokion azken hartzaileari jakinarazi beharko zaio, jakinaren gainean egon dadin, eta aurretiazko laguntza-eskabideak ezetsi edo ukatzeagatik aurrekontua erabilgarri egotearen edo, bestela, deialdiari aurrekontu berria txertatzearen mende geratuko dira. Eskabidea behin-behineko erreserba-zerrendarako aurkezteak ez dio inolako eskubiderik sortuko eskatzaileari, harik eta eskabidea baliozkotu arte.

Nolanahi ere, behin funtsak agortuta, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, dirulaguntza berriak ematea eteteko edo ukatzeko.

3.– Eskabideak (I. eranskina) zein erantsitako dokumentazioa edo espedientea izapidetzeko oinarri hauetan eskatutako informazioa bitarteko elektronikoen bidez aurkeztuko dira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan adierazitakoa betez.

Eskabideak orri honetan aurkeztu beharko dira: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1212602

4.– Eskatzailearen identifikazio-dokumentazioa eta laguntza eskatzeko jarduerari buruzkoa, eskabidearekin batera aurkeztu beharrekoa, honako hau da:

a) Higiezinaren jabeen batzarrak hartutako erabakiaren ziurtagiria, jabeen erkidegoko idazkariak edo idazkari-administratzaileak egin eta sinatua, presidentearen edo, hala badagokio, sozietate kooperatiboaren legezko ordezkaritzaren oniritziarekin, bai eta udalbatzaren osoko bilkurako idazkariaren ziurtagiria edo toki-entitateen edo sektore publikoko erakundeen ordezkaritza-organoko idazkariaren ziurtagiria ere, berariaz honako hauek zehaztuta:

– Jabeen erkidegoaren, toki-entitatearen edo sektore publikoko erakundearen identifikazio fiskaleko agiriaren (IFZa) kopia erantsi beharko da, izena eta helbidea ere zehaztuta.

– Legezko edo borondatezko ordezkari bati ahalmena emango zaio laguntza izapidetzeko eta justifikatzeko kudeaketak egiteko.

– Laguntza-eskabidearen xede den jarduera egitea onartzen duen baliozko erabakiaren ziurtagiria aurkeztu beharko da.

– Berritze Txosten Teknikoa (IV. eranskina), Telekomunikazio eta Azpiegitura Digitalen Estatu Idazkaritzak normalizatutako ereduaren arabera, telekomunikazio-azpiegitura komunen arloan eskumena duen tituludun batek sinatua. Txosten horretan adieraziko da eskatutako laguntzaren jarduera-tipologia, diruz laguntzeko moduko jardueraren deskribapena, eskatutako laguntzaren gehieneko zenbatekoa eta bere lanbide-ordainsarien aurrekontu onartua.

– Jabetzak, erabakitako jarduera egiteko, erregistratutako telekomunikazio-enpresa instalatzaileari onartutako aurrekontu banakatua (III. eranskina), Telekomunikazio eta Azpiegitura Digitalen Estatu Idazkaritzak onartutako eredu normalizatuaren arabera; aurrekontu hori lehen aipatutako Berritze Txosten Teknikoan aurreikusitakoaren arabera egingo da.

– Erantzukizunpeko adierazpen bat, jabetzaren legezko ordezkariak sinatua, jardueraren eskatzaileari edo eskatzaileei buruzko informazio honekin:

• Ez daudela Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan aipatutako ezein egoeratan, beste dirulaguntza edo laguntza batzuk itzultzeko betebeharrik ez dutela edo betebehar hori zorrotz bete dutela argi eta garbi adieraziz, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako azaroaren 17ko 38/2003 Legearen Erregelamenduaren 21. artikuluan eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 40. artikuluan ezarritakoaren arabera.

• Jarduera edo helburu bererako ez dutela eskatu edo jaso Europar Batasuneko beste edozein funtsekin finantzatutako beste programa edo tresna batzuen laguntzarik.

– Jarduerak egingo diren higiezinaren katastroko datuen kontsulta deskriptiboa eta grafikoa, zeinaren bitartez egiaztatu ahal izango baita erabilera eta amaiera-urtea bertan identifikatutako data baino lehenagokoa dela; eta hori, lehenengo oinarrian aurreikusitako hiru jardueretako bakoitzean.

– Dirulaguntza ordaintzeko erabiliko den banku-kontuaren titulartasuna egiaztatzen duen agiriaren kopia.

b) Europar Batasuneko Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoari buruzko dokumentazio gehigarria. Aurreko atalean zerrendatutako dokumentuez gain, entitate eskatzaileek honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte:

– UNICO-eraikinak programaren erantzukizunpeko adierazpena (II. eranskina).

Onuradunaren eta, hala badagokio, kontratisten eta azpikontratisten benetako titulartasunaren identifikazioa. Identifikatzeko, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2015eko maiatzaren 20ko 2015/849 (EB) Zuzentarauaren 3. artikuluaren 6. puntuan xedatutakoa beteko da, irailaren 29ko HFP/1031/2021 Aginduaren 10. artikuluan ezartzen denari jarraikiz betiere, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22. artikuluari lotuta.

Horretarako, benetako titulartasunari buruzko erantzukizunpeko adierazpena beteko da, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2015eko maiatzaren 20ko 2015/849 (EB) Zuzentarauaren 3. artikuluko 6. puntuaren arabera, V. eranskinean adierazitako moduan.

Jarduera ekonomikoak egiten dituzten entitate onuradunek, irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 8. artikuluarekin bat etorriz, egiaztatu egin beharko dute Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren enpresaburu, profesional eta atxikitzaileen erroldan edo zerga-administrazio foralaren errolda baliokidean inskribatuta daudela. Laguntza eskatzen den egunean benetan gauzatzen den jarduera ekonomikoa islatu behar da. Jarduera ekonomikorik egiten ez bada, erantzukizunpeko adierazpena sinatu beharko da (VI. eranskina).

Erantzukizunpeko adierazpena, «kalte nabarmenik ez eragiteko» printzipiora egokitzen dela («Do not significant harm – DNSH» printzipioa), Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluaren 6. apartatuan ezarritakoaren arabera, baita etiketatze digitalera ere (052); Ministro Kontseiluak 2021eko apirilaren 27an onartutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean ezarritakoarekin bat. Konpromiso horiek bermatzeko, bai entitate eskatzaileak, bai jarduerak gauzatzen dituzten kontratista eta azpikontratista guztiek VII. eranskineko erantzukizunpeko adierazpena sinatuko dute.

1030/2021 Aginduaren (VIII. eranskina) Interes Gatazkarik Ezaren Adierazpena (IGEA). Entitate onuradun eskatzaileak zein jarduerak gauzatzen dituzten kontratista eta azpikontratista guztiek izenpetu beharko dute.

Iruzurraren aurkako politikarekin bat egitearen eta horren berri izatearen erantzukizunpeko adierazpena, oinarri arautzaile hauetako IX. eranskinean adierazten den moduan.

Finantzaketa bikoitzik izan ez dela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena, oinarri arautzaile hauetako X. eranskinean adierazten den moduan.

Kontu-ikuskaritza eta funtsen erabileraren kontrolerako inplikatutako administrazio publikoen arteko datu-lagapena onartzeko adierazpena, indarrean dagoen araudiaren arabera (XI. eranskina).

Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean (NextGenerationEU) ezarritako zeharkako printzipioak betetzeko konpromisoari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, oinarri arautzaile hauetako XII. eranskinean adierazten den moduan.

Batzordearen, Iruzurraren aurka Borrokatzeko Europako Bulegoaren, Europako Kontuen Auzitegiaren, Europako Fiskaltzaren eta Espainiako agintaritza eskudunen sarbiderako berariazko baimena, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22.2.e) artikuluan eta Europako Parlamentuaren 2018ko uztailaren 18ko 2018/1046 (EB, Euratom) Finantza-Erregelamenduaren 129. artikuluan xedatutako eskumenak balia ditzaten, XIII. eranskinean agertzen den moduan.

5.– Dokumentazioa jaso ondoren, aurkeztutako eskabide bakoitza aztertuko da, ezarritako baldintza eta betekizun guztiak betetzen direla egiaztatzeko. Azterketa hori egin ondoren, laguntza emateko prozeduraren behin betiko ebazpena emango da eta hura entregatuko da.

Ebazpena emateko eta jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, eskabidea aurkezten den egunetik aurrera. Epe hori igaro, eta berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi ez bada, interesdunek ulertu beharko dute eskabidea ezetsi egin dela, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22.5 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Administrazio Publikoa modernizatzeko eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana egikaritzeko presako neurriak onartzen dituen abenduaren 30eko 36/2020 Errege Lege Dekretuaren 62.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, eta kontuan hartuta deialdi honetan aurreikusitako laguntzak beste proposamen batzuekin konparaziozko balioespenik behar ez duten jarduera edo egoera zehatzak finantzatzeko erabiliko direla, laguntza emateko ebazpenak eskabideak aurkezteko hurrenkeraren arabera emango dira, diruz laguntzeko moduko egoera edo jarduera bat dagoela egiaztatu ondoren eta eskatutako gainerako baldintzak bete direla egiaztatu ondoren, deialdietan esleitutako aurrekontu-kreditua agortu arte.

Eskabidea egin ondorengo izapideak, baita jakinarazpen eta justifikazioak ere, kanal elektronikoaren bidez egingo dira; hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire Karpeta» gunearen bitartez: https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/

Izapideak egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio eta sinadura elektronikorako bitartekoak hartuko dira kontuan, helbidean honetan eskuragarri daudenak: https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/

6.– Izapidetze elektronikoa ordezkari baten bidez ere egin ahal izango da, eta, horretarako, ordezkaritza hori Euskal Autonomia Erkidegoko Ahalordeen erregistro elektronikoan inskribatu ahal izango da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkarien-erregistro-elektronikoa/web01-sede/eu/

7.– Dirulaguntza emateko ebazpenaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122. artikuluan eta hurrengoetan aurreikusitako baldintzetan.

Hamaikagarrena.– Esleitzeko ebazpena aldatzea.

Inola ere ezin izango da aldatu dirulaguntzaren helburua edo xedea, ez eta emandako laguntzarekin lortu nahi diren helburuak ere, eta ezin izango da aldatu jarduera, jarduketa edo jokabidea, ezta emakida-ebazpenean agertzen den dirulaguntzaren zenbatekoa handitu ere. Aldaketak ezingo die eragin, ezta ere, onuradunak proposatu edo eskainitako alderdiei, hain zuzen ere, dirulaguntza emateko arrazoi izan zirenei.

Luza daiteke proiektua gauzatzeko epea, horretarako arrazoiak egonez gero, eta horrek ez badio eragiten suspertze-planean proiektu honi jarritako helburuak betetzeari, ez eta hirugarrenen eskubideei ere.

Hamabigarrena.– Diruz lagundu daitezkeen jarduerak egin izanaren justifikazioa.

1.– Laguntzen azken hartzaileek laguntza jaso duen jarduera gauzatzeko behar den inbertsioa egin izana justifikatu beharko dute, laguntza emateko ebazpenak ezartzen duen epean, eta, nolanahi ere, jarduera amaitu eta gehienez ere hiru hilabeteko epean, betiere azken eguna 2024ko abenduaren 31 dela kontuan hartuta. Aurrekoa bat dator Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen II. tituluko I. kapituluan, 30. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin, bai eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana kudeatzeko sistema eratzen duen irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduan ezarritakoarekin ere.

Justifikazio hori egiteko, jarduera egin izana justifikatzen duen dokumentazioa eta oinarri hauetan zehaztutako gutxieneko dokumentazio osagarria aurkeztuko zaizkio Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Zuzendaritzari. Justifikazioa egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire Karpeta» atalera jo beharko da: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta.

Gauzatu izana justifikatzeko aurkezten den dokumentazioak koherentea izan behar du laguntza eskatzeko formularioarekin eta erantsitako dokumentuekin emandako informazioarekin.

Justifikazioan egiaztatuko da emandako funtsak aurreikusitako helburuetarako erabili direla eta aplikatu beharreko arau guztien arabera kudeatu direla, eta, bereziki, interes-gatazken, iruzurraren, ustelkeriaren eta Suspertze eta Erresilientzia Mekanismotik jasotako finantzaketa bikoitzaren prebentzioari buruzko arauen arabera. Bereziki, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren arabera, Europako Batzordearen eta Espainiaren arteko Eragiketa Akordioak onartzen dituen Batzordearen Erabakiaren eranskinean ezarritakoa hartuko da kontuan. Horrek honako hau hartzen du #240 helburuaren egiaztapen-mekanismo gisa: Helburua behar bezala bete dela justifikatzen duen laburpen-dokumentua (barne hartuko dira helburuaren elementu garrantzitsuak; elementuok CID eranskinean daude zerrendatuta, helburuaren eta dagokion neurriaren deskribapenean). Dokumentu horrek eraikinen zerrenda, identifikazioa eta kokapena jasotzen dituen kalkulu-orri bat izango du eranskin gisa. Batzordeak hautatutako lagin bat oinarri hartuta, hautatutako entitate onuradun bakoitzerako honako elementu hauek aurkeztuko dira: a) hobekuntzen zehaztapen teknikoaren agiri bidezko ebidentzia; b) hobekuntzen gauzatze-ziurtagiria, esku-hartze aurreko mailatik esku-hartze ondoko mailaraino, autonomia-erkidegoko edo hiri autonomoetako administrazio publikoko organo eskudunak emana.

Nolanahi ere, justifikazioan kontuan hartuko da Administrazio Publikoa modernizatzeko eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana egikaritzeko presako neurriak onartzeko abenduaren 30eko 36/2020 Errege Lege Dekretuaren 63. artikuluan ezarritakoa, zeinak zenbait berezitasun jasotzen baititu Europako funtsen erabilerarekin lotutako dirulaguntzen justifikazioan, bai eta HFP/1030/2021 Agindua ere, irailaren 29koa, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana kudeatzeko sistema eratzen duena.

Ez da inolako ordainketarik egingo onuradunak egunean ez baditu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak; edo, itzulketa-ebazpen batek hala adierazita, zordun bada. Hori dirulaguntza eman aurretik egiaztatuko da.

2.– Jarduera gauzatu dela justifikatzeko eta laguntzak osorik ordaintzeko dokumentazioa ondorengoa izango da:

a) Egindako jarduerari dagozkion fakturen eta banku-egiaztagirien zerrenda ziurtatua eta kopiak, azken hartzaileak onartutako eta laguntza-eskaeran aurkeztutako aurrekontuei dagozkienak.

b) Telekomunikazio-azpiegitura komunen arloko tituludun eskudunak sinatutako proiektu teknikoaren kopia. Proiektu horren egitura eta edukia Telekomunikazio eta Azpiegitura Digitalen Estatu Idazkaritzaren web-orrian argitaratzen direnei egokituko zaizkie, jarduera-tipologia bakoitzerako. Proiektu tekniko horren bidez arautuko dira jarduera gauzatzearen ardura duen telekomunikazio-enpresa instalatzaile erregistratuaren jarduerak.

c) Jarduerak gauzatu zituen telekomunikazio-enpresa instalatzaileak emandako instalazio-buletinaren kopia. Buletin horrek bat etorri beharko du apirilaren 29ko ITC/1142/2010 Aginduaren III. eranskinean jasotako eredu normalizatuarekin (agindu horren bidez, telekomunikazio-ekipamendu eta -sistemak instalatu eta mantentzeko jarduera arautzen duen erregelamendua garatzen da), eta «instalazioaren edo esku-hartzearen deskribapena» atalean egindako lanak zehaztuko dira. Eduki hori Telekomunikazio eta Azpiegitura Digitalen Estatu Idazkaritzaren web orrian argitaratzen diren ereduetara egokituko da, jarduera-tipologia bakoitzerako.

d) Telekomunikazio-azpiegitura komunen proben protokoloaren kopia, egindako jarduera motari dagozkion ataletan soilik beteta, jarduerak gauzatu dituen telekomunikazio-enpresa instalatzaileak emana. Egitura eta edukia Telekomunikazio eta Azpiegitura Digitalen Estatu Idazkaritzaren web-orrian dokumentu normalizatu gisa argitaratzen direnetara egokituko dira, jarduera-tipologia bakoitzerako.

e) Obra-amaierako ziurtagiriaren kopia, telekomunikazio-azpiegitura komunen arloan eskumena duen tituludunak sinatua. Egitura eta edukia Telekomunikazio eta Azpiegitura Digitalen Estatu Idazkaritzaren web-orrian dokumentu normalizatu gisa argitaratzen direnetara egokituko dira, jarduera-tipologia bakoitzerako.

f) Dagozkion dokumentuak telematikoki aurkeztu eta izapidetzeagatik emandako ziurtagiriaren kopia, ekainaren 10eko ITC/1644/2011 Aginduan ezarritakoa betez. Agindu horren bidez garatzen da eraikinen barrualdeko telekomunikazio-zerbitzuetarako telekomunikazio-azpiegitura komunak arautzen dituen erregelamendua, martxoaren 11ko 346/2011 Errege Dekretuaren bidez onartua (346/2011 Errege Dekretua, martxoaren 11koa, eraikinen barruan telekomunikazio-zerbitzuetarako sarbide-azpiegitura komunak arautzen dituen erregelamendua onartzen duena). Ziurtagiri horrek barne hartu beharko du esleitutako espediente-zenbakia, Telekomunikazio eta Azpiegitura Digitalen Estatu Idazkaritzaren egoitza elektronikoan horretarako prestatutako aurkezpen prozedura telematikoarekin bat etorriz.

g) Erabiltzen ez diren kanpoko telekomunikazio-ekipamenduak eta -sistemak desinstalatu eta erretiratzen direnean (hala nola, apaingarriak, kableak eta antenak, horiei lotutako gailu elektronikoak barne), horiek behar bezala kudeatzeko beharrezko diren bitartekoak eduki beharko dira, baita hondakinak kudeatzeko baimendutako instalazioetan behar bezala tratatzen direla egiaztatzen duten ziurtagiriak ere.

Kudeaketa hori, nolanahi ere, sortutako hondakinei aplikatu beharreko araudian ezarritakoa betez egin beharko da, eta, gailu elektriko eta elektronikoen hondakinak direnean, ingurumen-kudeaketarako gailu elektriko eta elektronikoen hondakinei buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuaren arabera.

Kudeaketa egokia bermatzeko eta indarrean dagoen araudia betetzea ahalbidetzeko, desinstalazio- eta erretiratze-lanez arduratzen diren telekomunikazio-enpresa instalatzaileek akordioak lortu ahal izango dituzte baimendutako Ekoizlearen Erantzukizun Hedatuko Sistema Kolektiboekin, hondakin-tipologia guztietarako, eta sistema horiek hondakinak entregatu izanaren egiaztagiria aurkeztu beharko diete.

Enpresa instalatzaileak egiaztagiri horren kopia emango dio laguntzen azken hartzaileari, eskaeraren azken justifikazioa izapidetzean aurkez dezan.

h) Egindako jardueren argazki-erreportajea; bertan, jardueren aurreko eta ondorengo eraikinaren edo eraikin multzoaren eta, hala badagokio, laguntza jasoko duten ekipamendu eta instalazio nagusien egoeraren argazkiak jasoko dira, eta higiezinean jarritako jardueraren publizitate-kartela ere erakutsiko da. Kartel horren diseinua Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Zuzendaritzak emango du –XV. eranskin gisa erantsi da–. Horretarako, funtsen hartzaileek finantzaketaren jatorria aipatuko dute, dagozkien logoekin batera, eta higiezinean ahalik eta ondoen ikusteko moduan jarriko dute.

Eraikinak jardueren aurretik duen egoeraren argazkiak proiektu teknikoari lotuko zaizkio, eta jardueren azken emaitzari dagozkionak, berriz, obra-amaierako ziurtagiriari.

i) Onuradunek Hirugarrenen Erregistroan eman beharko dute alta, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/

3.– Jarduera gauzatu dela eta eskatutako dokumentazio guztia ezarritako epean entregatu dela egiaztatu ondoren, autonomia-erkidegoko organo eskudunak, hala badagokio, osorik ordaintzeko aginduko du, funtsen jatorria berariaz aipatuta, eta Eraldaketa Digitalerako eta Funtzio Publikoko Ministerioa, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana eta Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa aipatuta, horri buruz ezar daitekeenaren arabera.

4.– Laguntzaren azken hartzaileak justifikazio-betebeharra betetzen ez badu, ez da ordainketarik egingo, hala badagokio, eta hura kobratzeko eskubidea galdutzat joko da, azaroaren 17ko 38/2003 Legearen Erregelamenduaren –uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak onetsia– 89. artikuluan xedatzen denaren arabera, eta, horretarako, azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 42. artikuluan eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 40. artikuluan ezarritako prozedura erabiliko da.

Hamahirugarrena.– Laguntzak emateko prozedura agindu eta bideratzeko eskumena duen organoa.

Prozedura agindu eta bideratzeko organo eskuduna Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saileko Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Zuzendaritza izango da.

Hamalaugarrena.– Laguntzak emateko prozedura ebazteko eskumena duen organoa.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saileko Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordea izango da dirulaguntza emateko prozedura ebazteko organo eskuduna.

Hamabosgarrena.– Dirua itzultzea eta mailakatzeko irizpideak.

1.– Agindu honetan eta gainerako arau aplikagarrietan ezarritako betekizunak betetzen ez badira, eta dirulaguntza emateko kasuan kasuko aginduan ezarritako baldintzak betetzen ez badira, jasotako laguntza itzuli beharko da, dagozkion berandutze-interesak barne, ez-betetzea hautematen den momentuan, betiere Aurrekontuei buruzko azaroaren 26ko 47/2003 Lege Orokorraren 77. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

2.– Diruaren zenbatekoa osorik edo zati batean itzultzeko arrazoiak Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. artikuluan eta hura garatzeko araudian ezarritakoak izango dira.

Zehazki, azaroaren 16ko 990/2021 Errege Dekretuak (990/2021 Errege Dekretua, azaroaren 16koa, zeinaren bitartez onartzen baita autonomia-erkidegoei eta Ceuta eta Melilla hiriei zuzeneko dirulaguntzak ematea, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan, eraikinetako telekomunikazio-azpiegiturak hobetzera bideratutako hainbat jarduera egiteko) 22. artikuluan ezarritakoaren arabera, honako hauek izango dira ez-betetzeak mailakatzeko irizpideak:

– Dirulaguntza eman zeneko helburua erabat eta nabarmen betetzen ez bada, edo sistematikoa den edo finantzatutako proiektuaren funtsezko elementuei eragiten dien beste edozein irregulartasun gertatzen bada, laguntza osorik itzuli beharko da, eta, hala badagokio, jasotzeko dauden zenbatekoak kobratzeko eskubidea galduko da.

– Helburua partzialki betetzen bada, edo jarduera zehatzei eragiten badie, edo proiektuan funtsezkoak ez diren elementuei soilik eragiten dien beste edozein irregulartasun gertatzen bada, itzuli egin beharko da haiei zuzendutako laguntzaren zatia, eta, hala badagokio, jasotzeko dauden zenbatekoak kobratzeko eskubidea galduko da.

3.– Etiketatze digitalaren betebeharra, DNSH printzipioa, informazio eta publizitateari buruzko betebeharrak edo agindu honetan jasotako baldintzak betetzen ez badira, onuradunak ordura arte jasotako zenbatekoak itzuli beharko ditu, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 40. artikuluan ezarritako moduan.

4.– Jasotako zenbatekoak itzuli behar dira, halaber, mugarriak, helburuak, egutegia, interes-gatazken adierazpenak edo Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana-NextGeneration EU arautegiarekin lotutako beste edozein alderdi betetzen ez denean, 2023ko Estatuko Aurrekontu Orokorren abenduaren 23ko 31/2022 Legearen 7. artikuluaren zazpigarren arauan eta Administrazio Publikoa modernizatzeko eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana egikaritzeko presako neurriak onartzeko abenduaren 30eko 36/2020 Errege Lege Dekretuaren 37.4 artikuluan xedatutakoaren arabera. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamendua ere kontuan hartu behar da, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duena.

5.– Dirua itzultzeko prozedurak bat etorri beharko du Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legean eta hori garatzen duen araudian ezarritakoarekin.

Hamaseigarrena.– Azpikontratazioa.

Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 31. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, laguntza hauen entitate onuradunak jardueren % 100 arte azpikontratatu ahal izango du.

Horretarako, aipatutako 31. artikuluan eta hura garatzeko araudian xedatutakoa aplikatuko da. Organo emaileak azpikontratista posibleen identifikazio-datuak gorde behar ditu, hala badagokie, funtsen azken hartzaile gisa, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 Erregelamenduaren 22.2.d) artikuluan ezarritakoaren arabera.

Entitate onuradunak, nolanahi ere, idatziz eman beharko dio kontratistei eta azpikontratistei buruzko informazioa dirulaguntza eman duen organoari, bai eta Interes Gatazkarik Ezaren Adierazpenak (IGEA) (VIII. eranskina) eta kontrata edo azpikontraten DNSH printzipioa betetzen dela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena (VII. eranskina) ere.

Hamazazpigarrena.– Iruzurraren, ustelkeriaren eta interes-gatazken arriskua prebenitzea.

1.– Balizko onuradunak hautatzeko prozesuan edo baldintzak betetzen direla egiaztatzeko prozesuetan parte hartzen duten pertsonek adieraziko dute osorik eta inolako erreserbarik gabe ezagutzen eta onartzen dituztela 2022ko martxoaren 29ko Gobernu Kontseiluaren Erabaki bidez onetsitako «Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana egikaritzeko eskatzen diren iruzurraren aurkako borrokari, interes-gatazkei, finantzaketa bikoitzari eta estatu-laguntzei buruzko eskakizunak eta ingurumenari kalte nabarmenik ez egitekoak betetzeko neurrien planaren» baldintzak. Aurreko apartatuan xedatutakoaren ondorioetarako, iruzurraren aurkako neurrien plana ezagutu eta onartu beharko dute dirulaguntza emateko eskumena duen organoaren arduradunak, dirulaguntzaren oinarriak edo deialdia idazten dituzten langileek, eskaerak ebaluatzen dituzten aditu eta batzordekideek, baita jarduera horietan Administrazioari laguntza eta aholkularitza ematen dioten entitate pribatuetako pertsona fisiko guztiek ere.

2.– Urtarrilaren 24ko HFP/55/2023 Aginduan adierazitako ondorioetarako, agindu horretan ezarritako prozedurak aplikatuko dira.

Gainera, agindu hori betetzeko, laguntza emateko eskumena duen organoak eta eskabideak baloratzeko kide anitzeko organoetako kideek, eskabideak baloratzeko fasean eta dirulaguntza emateko ebazpen fasean, agindu horrek arautzen duen berariazko interes-gatazkarik ezaren adierazpena sinatu beharko dute. Adierazpen hori XIV. eranskinean dago jasota. Eragiketaren arduradunak, gainera, HFP/55/2023 Aginduaren 4. artikuluan xedatutakoaren arabera bete behar du interes-gatazka izan daitekeena egiaztatzeko prozesua. Prozesu horretan bandera beltz bat edo gehiago antzematen badira, HFP/55/2023 Aginduaren 7. artikuluan xedatutako prozedura jarraitu beharko dute. Horretarako, benetako titulartasunari buruzko informazioa gehienez ere 5 egun balioduneko epean aurkez dezatela eskatu beharko zaie eskatzaileei, eta informazioa epe horretan aurkezten ez badute, prozeduratik kanpo geratuko dira.

3.– Aurreko apartatuetan aipatutako pertsonek Interes Gatazkarik Ezaren Adierazpena (IGEA) ere beteko dute, oinarri hauetan VIII. eranskin gisa jasotako ereduari jarraikiz, hala egin behar dela ezartzen baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko uztailaren 18ko 2018/1046 (EB, Euratom) Erregelamenduko 61.3 artikuluan («Finantza Erregelamendua») eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legeko 23. artikuluan.

4.– Interes-gatazka eragin dezakeen kausaren batean dauden agintariek eta langileek ez dute prozeduretan parte hartuko. Norbaitek uste badu interes-gatazkaren bat egon daitekeela, hierarkian gorago dagoenari jakinaraziko dio, idatziz; zerbitzu juridikoek txostena egingo dute, eta hartu beharreko erabakia hartuko da. Horrek ez du eragozten HFP/55/2023 Aginduan ezarritako kasu zehatzetarako ezartzen den prozedura berezia betetzea.

5.– Kontrol Ekonomikoko Bulegoak, bere kabuz edo Estatuko Administrazioko Kontu-hartzailetza Nagusiarekin lankidetzan (III. maila), interes-gatazkak prebenitzeko, antzemateko eta zuzentzeko neurri egokiei buruzko auditoretza espezifikoak egin ahal izango ditu.

6.– Behin interes-gatazka bat hautematen denean, kasu bakoitzean aplikatzekoak diren legezko arauen eta barne-erregelamenduen araberako neurriak hartuko dira. Era berean, interes-gatazkaren egoeraren berri eman beharko da gardentasun-printzipioa betetzeko.

Hemezortzigarrena.– Jarraipena, kontrola eta ebaluazioa egiteko betebeharrak. Dirulaguntzaren ordainketa eta justifikazioa.

1.– Administrazio Publikoa modernizatzeko eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana egikaritzeko presako neurriak onartzen dituen abenduaren 30eko 36/2020 Errege Lege Dekretuaren 61.3 artikuluaren denaren arabera, onuradunek Europako funtsak kudeatzeko berariaz esleitutako kredituen kargura lehendik emandako beste edozein mailegu edo aurrerakin itzultzeko betebeharrak ordainduta dituztela egiaztatu beharko dute. Eusko Jaurlaritzaren Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako Sailburuordetzari dagokio baldintza horiek ordainketa egin aurretik betetzen direla egiaztatzea, eta, horretarako, bestela egiaztatu ezin denean, entitate onuradunaren ziurtapena eskatuko du.

2.– 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22.2.e) artikuluan eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko uztailaren 18ko 2018/1046 (EB, Euratom) Erregelamenduaren 129. artikuluan ezarritakoaren arabera, Suspertze eta Erresilientzia Planeko funtsak jasotzeko, ezinbestekoa izango da idatzizko konpromisoa aurkeztea, beharrezkoak diren eskubideak eta sarbideak emateko Batzordeari, Iruzurraren aurka Borrokatzeko Europako Bulegoari, Europako Kontu Auzitegiari, Europako Fiskaltzari eta Espainiako agintaritza eskudunei, haiek beren kontrol-eskumenak erabil ditzaten.

3.– Agindu honetan araututako laguntzak emateko egintzan ezarritako baldintzak bete direla eta aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzeko, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legea eta hura garatzen duen araudian ezarritako prozedurak erabiliko dira, eta abenduaren 30eko 36/2020 Errege Lege Dekretuaren 63. artikuluan ezarritako neurri bereziak aplikatuko dira, eta, hala badagokio, aplikatzekoa den Europar Batasuneko araudia.

4.– Entitate onuradunek administrazio emailearen egiaztapen-jarduerak, Kontu-hartzailetza Nagusiari dagozkion finantza-kontrolekoak eta Kontuen Auzitegiaren legerian ezarritakoak bete beharko dituzte, bai eta Batzordeak eta Europako Erkidegoetako Kontuen Auzitegiak, Iruzurraren aurka Borrokatzeko Europako Bulegoak, Auditoretzako Bulego Nazionalak eta, hala dagokionean, Europako Fiskaltzak egin ditzaketenak ere.

5.– Edonola ere, oinarriotan arautzen diren dirulaguntzak Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planerako ezarritako jarraipen eta kontrolaren mende egongo dira, eta barneko araudian eta Europar Batasunekoan EBren Suspertze eta Erresilientzia Mekanismorako informazio eta publizitateari, kontrolari, egiaztapenari, jarraipenari, ebaluazioari eta gainerakoari buruz ezarritako betebehar espezifikoak izango dituzte, nahitaez aplikatzekoak badira.

6.– Bereziki, administrazio emaileek datu-kategoria harmonizatuak bilduko dituzte, funtsen erabilera ikuskatu eta kontrolatzeko eta horri buruzko datu konparagarriak edukitzeko, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan erreformak eta inbertsio-proiektuak gauzatzeko neurriei dagokienez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko (EB) 2021/241 Erregelamenduaren 22.2.d) artikuluan zehaztutakoarekin bat etorriz.

7.– Entitate onuradunek finantzaketari buruzko egiaztagiriak eta gainerako agiriak formatu elektronikoan gorde beharko dituzte jarduera egin eta bost urteko epean, edo hiru urteko epean, dirulaguntzaren zenbatekoa 60.000 eurotik beherakoa denean, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren uztailaren 18ko 2018/1046 (EB, Euratom) Erregelamenduaren 132. artikuluan ezarritako moduan («Finantza Erregelamendua»).

8.– Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 Erregelamenduaren 22.2 d) artikuluan ezarritakoa betetzeko, Administrazioak eta erregelamendu horren 22. artikuluan jasotako organo guztiek eskuratu ahal izango dute Benetako Titulartasunen Erregistroan jasotako informazioa (apirilaren 28ko 10/2010 Legearen hirugarren xedapen gehigarria, kapitalak zuritzea eta terrorismoa finantzatzea prebenitzeari buruzkoa), edo benetako titularrei buruzko datu horiek eman ditzaketen Administrazioaren beste datu-base batzuetara sartu ahal izango dira. Era berean, sistema horien eta Europako Funtsen Sistemaren artean informazioa trukatu ahal izango da, aplikatu beharreko Europako eta Espainiako araudian jasotako xedapenen arabera.

9.– Telekomunikazio eta Azpiegitura Digitalen Estatu Idazkaritzak behar beste ikuskapen egin ahal izango ditu, araututako laguntzen baldintzak, eskakizunak eta helburuak betetzen direla egiaztatzeko.

10.– Gainera, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 9.4.n) artikuluan ezarritakoaren arabera, onuradunek Kontrol Ekonomikoko Bulegoak, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak edo finantzaketa dela-eta dirulaguntzen zertarakoa fiskalizatzeko eginkizunak dituen beste kontrol-organo batek eskatzen dien informazio guztia eman beharko dute.

Hemeretzigarrena.– Laguntzen atzeraeragina.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko uztailaren 14ko Aginduak araututako laguntza eskatu zuten jabeen erkidegoek, laguntza lortu bazuten, laguntzaren osagarria eskatu ahal izango dute, diruz laguntzeko moduko kostuen % 100era arte, eta, hala badagokio, aplikatzekoak diren zeharkako zergak ere bai, onuradunak berreskuratu edo konpentsatu ezin izan dituenean. Agindu horren bidez onetsi egiten dira eraikinetako telekomunikazio-azpiegiturak hobetzera bideratutako hainbat jarduera gauzatzeko laguntza-programaren oinarri arautzaileak eta deialdia, Europar Batasunak finantzatutako NextGeneration EU Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan, eta garatu egiten du azaroaren 16ko 990/2021 Errege Dekretua (990/2021 Errege Dekretua, azaroaren 16koa, zeinaren bitartez onartzen baita autonomia-erkidegoei eta Ceuta eta Melilla hiriei zuzeneko dirulaguntzak ematea, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan, eraikinetako telekomunikazio-azpiegiturak hobetzera bideratutako hainbat jarduera egiteko). Errege Dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegorako laguntzen azken hartzaileei dirulaguntzak emateko autonomia-erkidegoen eta Ceuta eta Melilla hirien oinarri arautzaileek bete beharko dituzten xedapen guztiak jasotzen ditu.

Hogeigarrena.– Laguntzen publizitatea.

1.– Dirulaguntza ematen duten organoek Euskal Autonomia Erkidegoko dirulaguntzen erregistro orokorrari –Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 15. artikuluan araututakoari– bidali beharko diote oinarri arautzaileei eta deialdiari buruzko informazioa, bai eta dirulaguntzak emateko ebazpenak ere, erregelamendu bidez ezarritakoaren arabera.

Euskal Autonomia Erkidegoko dirulaguntzen erregistro orokorrak, kontrol ekonomikoaren arloan eskumena duen sailaren mendekoak, EAEko administrazio publikoen publizitate- eta gardentasun-betebeharrak betetzea du helburu, bai eta estatu-laguntzen eta minimis araubideari atxikitako laguntzen arloan Europako araudiak ezarritako informazio-eskakizunak betetzea ere. Dirulaguntzen erregistro orokorrean eduki hau agertuko da gutxienez:

a) Oinarri arautzaileak eta deialdia, bideratutako zenbatekoak, helburua edo xedea, eta onuradun izan daitezkeen pertsona edo entitateen tipologia.

b) Onuradunen zerrenda, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adierazita.

c) Emateko prozedura.

d) Itzultzeko ebazpen irmoak.

e) Dirulaguntzen erregistro orokorreko organo kudeatzaileari jakinarazten zaizkion dirulaguntzen legerian jasotako debekuren bat duten pertsonen edo entitateen identifikazio-datuak, bai eta onuradun edo entitate laguntzaile izatea eragotzita duten aldia ere.

2.– Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan argitaratuko da emandako dirulaguntzen zerrenda, zenbatekoa, finantzatutako jarduera eta pertsona edo entitate onuraduna adierazita.

3.– Argitaratuko den onuradunaren informazioak bereziki babestutako datuak baditu, datu horiek bereizi ondoren soilik argitaratuko da.

4.– Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legearen 8.1.c) artikuluan ezarritakoaren arabera, dirulaguntza Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren gardentasun-orrian argitaratuko da, zenbatekoa, helburua edo xedea eta onuradunak adierazita.

5.– Agindu honetan araututako laguntzak jasotzen dituzten jardueren aipamen guztietan (argitalpenetan, material inbentariagarrian, hedapen-jardueretan, web-orrietan eta beste batzuetan, eta, oro har, edozein hedabidetan), Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren Marka Eskuliburuan (2021eko maiatzekoa, Lehendakaritza, Gorteekiko Harremanak eta Memoria Demokratikoa Ministerioko Komunikazioko Estatu Idazkaritzarena) agertzen diren baldintzak bete beharko da. Eskuliburu hori Telekomunikazio eta Azpiegitura Digitalen Estatu Idazkaritzaren webgunean egongo da eskuragarri, eta bertan Eraldaketa Digitalerako eta Funtzio Publikoko Ministerioa agertuko dira entitate finantzatzaile gisa, bai eta UNICO-Eraikinak programa honen logotipoa ere, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren eta Mekanismoaren esparruan. Hori guztia, horri buruz ezarritakoaren arabera, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 18.4 artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 31. artikuluan ezarritako baldintzetan.

Aurrekoaren arabera, eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana kudeatzeko sistema eratzen duen irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 9. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, zuzen eta ondo ikusteko moduan erakutsi beharko da EBren ikurra, «Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU» dioen finantzaketa-adierazpenarekin eta, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren logotipoarekin batera (logotipoa esteka honetan dago: https://planderecuperacion.gob.es/identidad-visual).

Gainera, laguntza jasoko duten instalazioek behar bezala seinaleztatuta egon beharko dute, apartatu honetan aipatzen den eskuliburuan adierazten denaren arabera. Horretarako, onuradun diren jabeen erkidegoek, eta sektore publikoko eta toki-administrazioko entitateek DIN A3 tamainako kartel bat jarri beharko dute higiezinaren atean, ikusteko moduan, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Zuzendaritzak emango dien ereduaren eta formatuaren arabera –XV eranskin gisa erantsi da–. Kartelean, EBren finantzaketaren jatorria adieraziko da, dagozkion logo guztiekin, baita hauek ere: UNICO-Eraikinak programa, laguntzaren deskribapena eta xedea, diruz lagundutako jarduera, kasu bakoitzean, onuradunaren identifikazioa eta jasotako laguntzaren zenbateko osoa.

Era berean, obrak amaitu ondoren, plaka iraunkor bat jarri beharko dute eraikinean, ikusteko moduan, aurreko paragrafoan deskribatutako eduki, aipamen eta logoekin, eta gutxienez lau urtez egon beharko du.

Hogeita batgarrena.– Sexuan oinarritutako diskriminazioa.

Ezin izango zaio inolako dirulaguntzarik edo laguntzarik eman sexuan oinarrituta diskriminatzen duen jarduerari.

Zehazki, ezingo dira laguntzen onuradun izan sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenen bat ezarri zaien pertsona fisikoak eta juridikoak, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tarte osoan.

Hogeita bigarrena.– Enpleguaren sorrera garbiko irizpideak.

Laguntza hauen bidez, ekonomia berderako trantsizioa erraztu nahi da. Ekonomia ekologikoago baterantz aurrera egiteak erronkak eta aukerak dakartza, langileak sektore batetik bestera igarotzea eta ekonomia ekoberrikuntza modu berrietan dibertsifikatzea barne.

Hogeita hirugarrena.– Datu pertsonalen babesa.

Datu pertsonalen inguruko tratamendu guztiek beteko dituzte datu pertsonalen babesari buruzko araudian xedatutako eskakizunak (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokionez pertsona fisikoen babesari buruzkoa; eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa).

Tratamendu hori Tratamendu Jardueren Erregistroan dago jasota, eta «konektibitate digitala bermatzeko laguntzak» izena du, esteka honetan:

https://www.euskadi.eus/tratamendu-jardueren erregistro-rat/web01-a2datuba/eu/

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala