Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

156. zk., 2024ko abuztuaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
3925

EBAZPENA, 2024ko uztailaren 24koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, Bizkaiko Etxez Etxeko Laguntzako Sektoreko Hitzarmen Kolektiboa Euskal Autonomia Erkidegoko etxeko enpleguko langileen sektorera hedatzeko administrazio-prozedura hasi dela argitara ematen duena.

ELA sindikatuaren ordezkaria den Leire Gallego López de Goikoetxea andreak eskaera egin ondoren, Etxez Etxeko Laguntzako Sektoreko Hitzarmen Kolektiboa Euskal Autonomia Erkidegoko etxeko enpleguko langileen sektorera zabaltzeko administrazio-prozedura hasi zen 2024ko uztailaren 1ean, Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritza honetan.

Hitzarmen kolektiboen hedapenerako prozedura onesten duen ekainaren 20ko 718/2005 Errege Dekretuko 4.2 artikuluak ezartzen du hedapen-prozeduren hasiera «Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian» eta hedapena egingo den lurralde-eremuan gehien saltzen den egunkarietako batean iragarri behar dela, herritarrak jakinaren gainean egon daitezen eta interesdunek esku hartzeko aukera izan dezaten.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluak ezartzen du jendaurreko informazioaren izapidearen iragarkian erakusketa-lekua adierazi beharko dela, nolanahi ere, bitarteko elektronikoen bidez hala eskatzen duten pertsonen eskura egon beharko du dagokion egoitza elektronikoan, eta zein epe izango den alegazioak aurkezteko.

Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuak Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzari ematen dio ebazpen hau egiteko eskumena.

Aurreko guztia kontuan hartuta, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– ELA sindikatuaren ordezkaria den Leire Gallego López de Goikoetxea andreak eskaera egin ondoren, Etxez Etxeko Laguntzako Sektoreko Hitzarmen Kolektiboa Euskal Autonomia Erkidegoko etxeko enpleguko langileen sektorera hedatzeko administrazio-prozedura hasi dela argitara ematea.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta hedapena egingo den lurralde-eremuan gehien saltzen den egunkarietako batean argitaratzeko agintzea, herritarrak jakinaren gainean egon daitezen eta interesdunek esku hartzeko aukera izan dezaten.

Hirugarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikulua betez, eta izan beharreko ondorioak izan ditzan, aditzera ematen da aipatutako espedienteari buruzko dokumentazioa Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzan dagoela interesdunen eskura (Donostia kalea 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz) eta alegazioak egiteko epea ebazpen hau argitaratzen den egunetik hogei egunera bukatuko dela.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 24a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

ANGEL LAPUENTE MONTORO.


Azterketa dokumentala