156. zk., 2024ko abuztuaren 12a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3923
577/2024 EBAZPENA, abuztuaren 1ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez Agustín Jimeno Santiago jauna izendatzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen Zuzendaritzan lan harremanetarako Zerbitzu Korporatiboko buruaren lanpostua betetzeko.
Aztertu dugu Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen Zuzendaritza honen ekainaren 17ko 450/2024 Ebazpenaren bidez Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zuzendaritzan Lan Harremanen Zerbitzu Korporatiboko buruaren lanpostua betetzeko deialdia (ekainaren 27ko EHAA, 126 zk.).
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, bai eta haien baldintza profesionalak aurkeztutako merezimenduen arabera baloratu ere. Horrenbestez, aurkeztutako dokumentazioa ikusita, Balorazio Batzordeak erabaki du Agustín Jimeno Santiago jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela.
Hori guztia dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Agustín Jimeno Santiago jauna izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zuzendaritzako Lan Harremanetako Zerbitzu Korporatiboko buru.
Bigarrena.– Izendapen honek 2024ko abuztuaren 21etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko abuztuaren 1a.
Giza Baliabideen zuzendaria,
LUISA LARRAURI EREÑOZAGA.