Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

155. zk., 2024ko abuztuaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

AZPEITIKO UDALA
3922

IRAGARKIA, Azpeitiko udalerriko zarata-mapa onartzeari buruzkoa.

Udalbatzak 2024ko uztailaren 2an egindako bilkuran, AAC Centro de Acústica Aplicada SL enpresak idatzitako «Azpeitiko udalerriko zarata-mapa» onartu du.

Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 13. artikuluaren arabera, dokumentua jendaurrean jarriko da hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarkia jarrita, edozein pertsona fisiko edo juridikok dokumentazioa eta jarraitutako prozedura aztertu eta alegazioak aurkeztu ahal izan ditzan.

Epe horretan, «Azpeitiko udalerriko zarata-mapa» dokumentua aztertu ahal izango da Azpeitiko Udaleko Hirigintza Sailean, 08:00etatik 14:00etara, eta Udalaren webgunean, Hirigintza eta Ingurumen Atalean: www.azpeitia.eus

Azpeitian, 2024ko uztailaren 3an.

Alkateak,

NAGORE ALKORTA ELORZA.


Azterketa dokumentala