155. zk., 2024ko abuztuaren 9a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 2 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
3918
IRAGARKIA, 2024ko uztailaren 23koa, Gizarte Politiketako sailburuordearena, errekurtso-fasean dauden zenbait entzunaldi jakinaraztekoa, dekretu honetan jasotako dirulaguntzei buruzkoak: Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretua.
Ezinezkoa izan da entzunaldi horiek zuzenean jakinaraztea, eta, horregatik ematen da argitara iragarki hau, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Horretarako, iragarki honen bidez, interesdunei jakinarazten zaie ezen, aurkeztutako errekurtsoa ebatzi ahal izateko, haien espedientearekin lotutako alegazioak, egiaztagiriak eta dokumentazioa aurkeztu beharko dituztela, 15 eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Eusko Jaurlaritzako Familia eta Haurren Zuzendaritzaren egoitzan (Eusko Jaurlaritza Lakua eraikina, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Halaber, interesdunei jakinarazten zaie eskuragai dutela zerrendako entzunaldien testu osoa, aipatutako helbidean. Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun egon daitezen ematen da argitara hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 23a.
Gizarte Politiketako sailburuordea,
LIDE AMILIBIA BERGARETXE.