Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

155. zk., 2024ko abuztuaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
3916

IRAGARKIA, 2024ko uztailaren 23koa, Gizarte Politiketako sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroaren espediente batzuei buruzko dokumentazio-errekerimenduak.

Aipatutako errekerimenduak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Horretarako, honen bidez interesdunei jakinarazten zaie ezen, beren espedientearen izapidetzeak aurrera egingo badu, eskatzen den dokumentazioa aurkeztu beharko dutela Arabako Lurralde Historikoko Izatezko Bikoteen Erregistroan Samaniego kalea 2, 01008, Vitoria-Gasteiz) iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik 10 egun igaro baino lehen. Halaber, interesdunei jakinarazten zaie epealdi horretan adierazitako dokumentazioa aurkeztu ezean eskaeran atzera egin dutela ulertuko dela.

Interesdunek errekerimenduen testu osoa eskuragarri dute Izatezko Arabako Lurralde Historikoko Izatezko Bikoteen Erregistroaren unitate administratiboan.

Hori guztia argitara ematen da eranskinean ageri diren interesdunek jakin dezaten, horientzako banakako jakinarazpena baita.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 23a.

Gizarte Politiketako sailburuordea,

LIDE AMILIBIA BERGARETXE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala