Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

155. zk., 2024ko abuztuaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
3906

AGINDUA, 2024ko uztailaren 30ekoa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, erlezaintzarako laguntzen oinarri arautzaileak 2023ko abuztuaren 1etik 2024ko uztailaren 31ra arteko aldirako onartzeko dena Euskal Autonomia Erkidegoan, 2023-2027 aldirako Nekazaritza Politika Bateratuaren Plan Estrategikoaren esparruan.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduko 55. artikuluak erlezaintza-sektorean egin daitezkeen esku-hartze motak eta Batasunaren finantza-laguntza ezartzen ditu esku-hartze horretarako, hain zuzen ere erlezaintzako produktuak ekoizteko eta merkaturatzeko baldintza orokorrak hobetzen dituzten erlezaintzako programa nazionalak egiteko, 2023-2027 aldirako Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB) plan estrategikoen esparruan.

Esku-hartze horien bitartez helburu orokor batzuk lortzea da asmoa, hala nola nekazaritza-sektore adimentsu, lehiakor, erresiliente eta dibertsifikatua sustatzea, elikagaien epe luzeko segurtasuna bermatzen duena; ingurumenaren babesa indartzea eta babestea (biodibertsitatea eta klimaren aldeko ekintza barne), eta Batasuneko ingurumen- eta klima-helburuak lortzen laguntzea (besteak beste Parisko Itunaren arabera hartutako konpromisoak), eta azkenik, landa-eremuetako sare sozioekonomikoa indartzea.

2022ko abuztuaren 30ean, Europako Batzordeak Espainiako Erresumaren 2023-2027 aldirako Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB) Plan Estrategiko Nazionala onartu zuen.

Finantza-mailan, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2116 (EB) Erregelamenduak arautzen ditu nekazaritza-politika bateratuaren finantzaketari, kudeaketari eta jarraipenari buruzko kontuak, eta arau berak 1306/2013 (EB) Erregelamendua indargabetzen du.

Erregelamendu horietako bakoitza Batzordearen erregelamendu eskuordetu eta betearazle banak garatu du.

Halaber, Batzordearen 2022ko irailaren 6ko 2022/1475 (EB) Exekuzio Erregelamenduak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/2115 (EB) Erregelamendua aplikatzeko xedapenak ezartzen ditu NPBaren plan estrategikoen ebaluazioari eta jarraipenerako eta ebaluaziorako informazioa emateari dagokienez.

Estatuan, urriaren 25eko 906/2022 Errege Dekretuaren bidez Erlezaintza Sektoreko Esku-hartzea arautzen da Nekazaritza Politika Bateratuaren Plan Estrategikoaren esparruan. Bada, errege-dekretu horren xedea da erlezaintzarako laguntzak arautzen dituen araubidea ezartzea, Erlezaintza Sektoreko Esku-hartzearen esparruan, Espainiako Erresumaren 2023-2027 aldirako Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB) Plan Estrategiko Nazionalaren barruan, eta horrekin batera, NPBaren Plan Estrategikoaren arau-pakete osoa ezartzea, zeina osatzen baitute, besteak beste, abenduaren 27ko 1046/2022 Errege Dekretuak, Espainiako Nekazaritza Politika Bateratuaren Plan Estrategikoaren, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) gobernantza arautzen duenak; abenduaren 27ko 1047/2022 Errege Dekretuak, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruko esku-hartzeak eta beste laguntza batzuk kudeatzeko eta kontrolatzeko sistema arautzen duenak, eta otsailaren 28ko 147/2023 Errege Dekretuak, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoan jasotako esku-hartzeetan penalizazioak aplikatzeko arauak ezarri eta zenbait errege-dekretu aldatzen dituenak, zeinen bidez alderdi batzuk arautzen baitira 2023-2027 aldirako Nekazaritza Politika Bateratuaren Espainiako aplikazioari dagokionez.

Erlezaintzaren esparrua izanik, hauek hartu behar dira kontuan: 209/2002 Errege Dekretua, otsailaren 22koa, Erlezaintza-ustiategien ordenamendu-arauak ezartzen dituena; eta 608/2006 Errege Dekretua, maiatzaren 19koa, Ezti-erleen gaixotasunei aurre egin eta gaixotasun horiek kontrolatzeko estatu mailako programa bat ezartzen eta arautzen duena.

Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan, berriz, hauek: 66/2024 Dekretua, maiatzaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoan Nekazaritza Politika Erkidearen 2023-2027 Plan Estrategikoa ezartzeko eta landa-eremuen karakterizazioa finkatzeko dena; 33/2004 Dekretua, otsailaren 10ekoa, erlezaintza antolatzeari buruzkoa, eta 2014ko otsailaren 11ko Agindua, Erleen Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun Plana onartzen duena.

Kudeaketari dagokionez, dirulaguntza-programa den aldetik, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoaren arabera arautuko da.

Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan, esku-hartze hori aplikatzeko, hau da Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko Foru Aldundien arteko harremanaren esparru arautzailea: 275/2020 Dekretua, abenduaren 9koa, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak (NBEF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) finantzatutako gastuen erakunde ordaintzailearen antolakuntza eta funtzionamendu-araubidea Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzekoa; bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde ordaintzaileak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundietako bakoitzak sinatutako lankidetza-hitzarmenak ere, Europako NBEF eta LGENF funtsen kargura finantzatutako landa-garapenerako neurrien eta zuzeneko laguntzen kudeaketarekin lotutako jarduerak eskuordetzeari buruzkoak. Era berean, Emakume Nekazarien Estatutuari buruzko urriaren 15eko 8/2015 Legea bete beharko da.

Azkenik, foru-aldundi bakoitzak erabakitzen du, hala badagokio, laguntza horietan parte hartzea, bere lurralde historikoko erlezainei zuzendutako Europako, estatuko eta autonomia-erkidegoko araudiaren arabera. Parte hartzeak esan nahi du dagokion foru-aldundiak gastu-konpromisoa hartzen duela laguntzak kofinantzatzeko, Batasuneko NBEF funtsek eman ez duten laguntzaren zatia emanez.

Bestalde, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legea aplikatu behar da (lege horretako 26.4 artikuluaren arabera, Jaurlaritzako kide gisa dagozkien eskumenak alde batera utzi gabe, sailburuek beren sailari dagozkien gaietan administrazio-xedapen orokorrak eta ebazpenak emateko eskudantzia izango dute),

Hori dela-eta, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Oinarri arautzaileak.

Onartzea, 2024. urterako, Euskal Autonomia Erkidegoko erlezaintzarako laguntzen oinarri arautzaileak, 2023ko abuztuaren 1etik 2024ko uztailaren 31ra bitarteko aldirako. Oinarri horiek agindu honen eranskinean daude jasota.

Diruz lagundu daitezkeen jardueren helburua Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historikoetan erlezaintzako produktuen ekoizpena eta merkaturatzea hobetzea da, 2023-2027 aldirako Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB) Plan Estrategikoaren esparruan.

2024. urtean, 92.054,07 eurokoa izango da Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren kontura Euskal Autonomia Erkidegoan erlezaintzarako emango den gehieneko zenbatekoa.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honen aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabeteko epean.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ondorioak. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 30a.

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

AMAYA BARREDO MARTÍN.

ERANSKINA

1. oinarria.– Xedea, aplikazio-eremua eta definizioak.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoan erlezaintzako produktuak ekoizteko eta merkaturatzeko baldintza orokorrak hobetzera bideratutako jarduerak sustatzeko laguntzen araubidea arautzea da agindu honen xedea, 2023ko abuztuaren 1etik 2024ko uztailaren 31ra bitarteko aldian, Espainiako Erresumaren 2023-2027 Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB) Plan Estrategiko Nazionalaren barruan jasotako Erlezaintza Sektoreko Esku-hartzearen esparruan, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko (EB) 2021/2115 Erregelamenduak xedatutakoa betez.

2.– Agindu honen aplikazio-eremua Euskal Autonomia Erkidegoko Araba, Bizkai eta Gipuzkoako lurralde historikoak izango dira.

3.– Definizioak.

3.1.– Agindu honen ondorioetarako, definizio hauek hartuko dira kontuan:

a) Erlekumea: eztia ekoizten duten erleen (Apis mellifera) kolonia da.

b) Erlauntza: unitatea, zeinak eztia eta erlezaintzako beste produktu batzuk edo erleen ugalketarako materiala ekoizteko erabiltzen diren erleen kolonia bat barne hartzen duen, bai eta bizirik irauteko behar dituzten elementu guztiak ere.

c) Erleen kokagunea: erlategia jartzeko tokia, flora aprobetxatzeko edo negualdia bertan emateko.

d) Erlategia: erlauntz multzoa; erlauntzak titular batenak edo batzuenak dira, eta kokagune berean daude.

e) Erlategi abandonatua: erlategian erlauntzen % 50etik gora hilda daudenean.

f) Erlauntz hila: erlauntz honetan ez dago elementu bizien –alegia, intsektu helduen eta kumeen– jarduera biologikorik.

g) Erlezaintza-ustiategia: eztia ekoizten duten erleak (Apis mellifera) eduki, hazi, kudeatu edo jendaurrean jartzen diren instalazio, eraikuntza edo leku oro, zeinaren erlauntzak erlategi batean edo gehiagotan banatuta dauden.

Erlezaintza-ustiategia, zenbat erlauntzek osatzen duten, honelakoa izango da:

– Profesionala: 150 erlauntz edo gehiago baditu.

– Ez-profesionala: 150 erlauntz baino gutxiago baditu.

– Autokontsumokoa: erlauntzetatik lortutako produktuak familia-kontsumorako baino ez badira erabiltzen. Ustiategi horietan 15 erlauntz egongo dira gehienez.

h) Erlezaintza-ustiategiaren titularra: erlezaintzako jarduera egiten duen pertsona fisiko edo juridikoa, zeinak jarduera horren kudeaketaren erantzukizuna eta arriskuak bere gain hartzen dituen.

i) Agintaritza eskuduna: Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua.

j) Ezinbesteko arrazoiak edo salbuespenezko inguruabarrak: ezinbesteko arrazoiak eta salbuespenezko inguruabarrak daudela aitortu ahal izango da, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2116 (EB) Erregelamenduko 3. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Batzordearen 1988ko urriaren 6ko C (88) 1696 Komunikazioan, Europako nekazaritza-zuzenbideko «ezinbesteko kasu»ari buruzkoan, definitzen den bezala (88/C 259/07), onuradun batek «ezinbesteko kasuetan izan ezik» formula baliatu nahi badu, agiri-froga ukaezina aurkeztu beharko dio dagokion agintaritza eskudunari, zuzenbidean onartutako bitartekoen arabera, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2116 (EB) Erregelamenduko 3.2 artikuluan ezarritako kasuetan izan ezik.

3.2.– Era berean, agindu honen ondorioetarako, aplikatzekoak izango dira Erlezaintza Ustiategien Ordenamendu Arauak ezartzen dituen otsailaren 22ko 209/2002 Errege Dekretuko 2. artikuluan jasotako gainerako definizioak, bai eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduko 4. artikulutik eta esku-hartze sektorial honi aplikatzen zaion Europar Batasuneko gainerako arauditik aplikatzekoak direnak ere.

3.3.– Euskal Autonomia Erkidegoan Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak (NBEF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) finantzatutako gastuen erakunde ordaintzailearen antolamendua eta jarduteko araubidea ezartzen dituen abenduaren 9ko 275/2020 Dekretuko 12. eta 13. artikuluen arabera, erakunde ordaintzaileak –zehazki, nekazaritza eta abeltzaintzaren arloan eskumena duen zuzendaritzak– izango du ordainketak zuzenean baimentzeko eginkizuna. Era berean, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako lurralde historikoetako foru-erakundeek eskatzaileei informazioa eta aholkularitza emateko, eskabideak jasotzeko eta administrazio- eta landa-kontrolak egiteko jarduerak egingo dituzte, zeinak dagokion lankidetza-hitzarmenaren bidez artikulatuko baitira.

2. oinarria.– Onuradun izateko baldintzak.

1.– Laguntzak eskatu ahal izango dituzte aipatutako baldintzak betetzen dituzten eta 150 erlauntza baino gehiago dituzten erlezaintza-ustiategien pertsona fisiko edo juridiko titularrek (Nekazaritza-ustiategien Titulartasun Partekatuari buruzko urriaren 4ko 35/2011 Legearen arabera titulartasun partekatua dutenek ere bai).

Halaber, berezko nortasun juridikoa duten erlezainen elkarte sektorialek ere aurkeztu ahal izango dituzte, baldin eta egoitza soziala eta zerga-egoitza Araban, Bizkaian edo Gipuzkoan badute, legez eratuta eta dagokion erregistroan inskribatuta badaude, eta haien helburu soziala erlezaintza-sektorearen defentsarekin eta ordezkaritzarekin lotuta badago, eta irabazi-asmorik gabeko entitateak badira. Gainera, Emakume Nekazarien Estatutuari buruzko urriaren 15eko 8/2015 Legeko 19. artikulua eta 2. xedapen gehigarria aplikatuz, emakumeen presentzia gutxienez orekatua izan beharko dute zuzendaritza-organoetan.

Pertsona fisiko onuradunek, pertsona juridikoak osatzen dituzten erlezainek eta elkarte onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Erlezaintza-ustiategia Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historiko bateko abeltzaintza-ustiategien erregistro orokorrean inskribatuta egotea.

b) Erlauntzen urteko errolda-aitorpena egina izatea uneko urteko martxoaren 1a baino lehen, martxoaren 26ko 479/2004 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera.

c) Urtean behin gutxienez, barroosiaren aurkako tratamendua egitea, Ezti-erleen gaixotasunei aurre egin eta gaixotasun horiek kontrolatzeko estatu mailako programa bat ezartzen eta arautzen duen maiatzaren 19ko 608/2006 Legeak ezarritakoarekin bat etorriz.

d) Erlezaintza-ustiategiak antolatzeko arauak ezartzen dituen otsailaren 22ko 209/2002 Errege Dekretuan eta Erlezaintza Antolatzeko otsailaren 10eko 33/2004 Dekretuan ezarritako arauak betetzea, bai eta foru-aldundiek dituzten eskumenen barruan lurralde historiko bakoitzeko erlezainei dagokienez ezartzen dituztenak ere.

e) 2024ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik aritzea erlezaintza-jardueran, data horren aurretik alta-egoeran zeuden ustiategien titulartasuna aldatuta jarduerari ekin diotenen kasuan izan ezik. Gainera, aurreko baldintzatik salbuetsita egongo da erlezainez osatutako elkarteak edo pertsona juridikoak sortzea, baldin eta 2024ko urtarrilaren 1a baino lehen hala baziren, edo titulartasun partekatuko ustiategiak sortzea, betiere kideetako bat egun hori baino lehen erlezaina bazen. Lehendik dauden ustiategien bat-egiteari dagokionez, jardueraren hasiera-data antzinatasun handiena duen titularrarena izango da.

f) Erlezaintza-jarduerarekin lotutako erantzukizun zibileko asegurua izatea.

g) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

2.– Ondoren zehazten direnek ezingo dituzte dirulaguntza hauek jaso:

a) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorreko 13. artikuluan eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legeko 13. artikuluan ezarritakoa betetzen ez dutenek.

13.1.g) artikuluaren aurreikusitakoaren ondorioetarako, pertsonek edo entitateek dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketak egunean dituztela irizten zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko edo haren sektore publikoko edozein entitateekiko zorrik ez badute dirulaguntzen itzulketengatik epe exekutiboan, edo, onuradunen edo entitate laguntzaileen kasuan, haien kontra premiamendu-bidea baliatzerik ez dagoenean, borondatezko epean erantzun gabeko zorrik ez badute.

Pertsonek edo entitateek dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketak egunean dituztela ulertuko da zorrak geroratuta edo bermatuta daudenean, edo dagokion ebazpenaren aurkaratzea dela-eta horiek bertan behera uztea erabaki denean.

b) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2116 (EB) Erregelamenduko 62. artikuluaren arabera, araudian ezarritako onargarritasun- edo lehenespen-irizpideak betetzeko baldintzak berariaz sortu dituztenek, horrela izan dela frogatzen bada; erregelamendu hori Nekazaritza Politika Erkidearen finantzaketa, kudeaketa eta jarraipenari buruzkoa da, eta 1306/2013 (EB) Erregelamendua indargabetzen du.

c) Berdintasunerako eskubidea eta sexuagatiko bereizkeriarik eza urratzeagatik administrazio-, lan- edo zigor-bidean zehapen irmoa jaso dutenek.

d) Gizonen eta emakumeen berdintasunaren printzipioaren aurkako xede eta helburuak, onarpen- edo sarbide-sistema, funtzionamendua, ibilbidea, jarduketa, antolamendua edo estatutuak dituztenek.

e) Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuko III. tituluan edo Emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoan ezarritako betebeharrak betetzen ez dituztenek.

3.– Erlauntz berean ekintza jakin bat gauzatzeko laguntza behin bakarrik eskatu ahal izango da erlezaintza-kanpaina bakoitzeko; berdin da laguntza hori banaka edo kooperatiba bateko edo ekoizle-elkarte bateko kide gisa eskatzen den.

4.– Administrazioak behar diren egiaztapenak eta kontsultak egingo ditu laguntza hauen administrazio-izapideetarako eskatzen diren eta Administrazioaren esku dauden eskatzaileen datuei buruz, salbu eta eskatzaileek berariaz aurka egiten badute; kasu horretan, aurka egiteko arrazoiak adierazteaz gain, dagozkion datuak edo dokumentuak aurkeztu beharko dituzte. Arrazoi teknikoak direla-eta ezinezkoa bada egiaztapena egitea, izapidetzeko behar diren datuak edo dokumentuak eskatu ahal izango dira, Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeko 28.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, Datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoak babesteari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduko 6.e) artikuluarekin lotuta; baita Datuak Babesteko Lege Organikoko (3/2018 LO) zortzigarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera ere.

5.– Onuradunak ez dira egon beharko laguntza itzultzeko prozeduran edo zehapen-prozeduran sarturik. Horrela izanez gero, onuradunei laguntzok eman eta ordaintzeko, amaituta izan behar dute dagokion foru-aldundiak eta/edo EAEko Administrazio Orokorrak eta bere organismo autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan abian jarritako eta oraindik izapidetzen ari den itzulketa- edo zehapen-prozedura oro.

6.– Ezin izango dira pertsona edo entitate onuradun izan sexuagatiko bereizkeriagatik administrazio-zehapen edo zehapen penalez zigortuak izandako pertsona fisiko eta juridikoak, dagokion zehapenean ezarritako aldia bukatu arte.

3. oinarria.– Esku-hartze motak eta diruz laguntzeko moduko ekintzak. Kostuen moderazioa.

1.– 2023ko abuztuaren 1etik 2024ko uztailaren 31ra bitartean egin eta esku-hartze mota diruz lagungarri hauei dagozkien ekintzek jasoko dute laguntza:

a) Erlezainentzako eta erlezain-erakundeentzako aholkularitzako, laguntza teknikoko, prestakuntzako, informazioko eta jardunbide egokien trukerako zerbitzuak, baita sareko lankidetza-jardueren bidez ere. Neurriaren barruan, ekintza hauek dira diruz lagungarriak:

a.1.– Teknikariak eta espezialistak zuzenean kontratatzea erlezainei eta erlezain-taldeetako kideei informazioa eta laguntza eman diezaieten honelako arloetan: erleen osasuna; erlauntzaren kontrako erasoak borrokatzea; laborategiko analisiak (erlezaintza-produktuak, erleen galera edo produktibitate-jaitsierak aztertzeko, bai eta erleentzat toxikoak izan daitezkeen substantziak –pestizidak kasu– aztertzeko ere); hazkuntza eta hautespena (erreginen hazkuntza barne); ustiategien ingurumen-optimizazioa, eta erlezaintza-ekoizpenaren eta -kudeaketaren inguruko aholkularitza orokorra, klima-aldaketara egokitzeari eta erlezaintza-produktuak merkaturatzeko jardunbideei buruz. Esku-hartzea onuradunaren langile iraunkorrek gauzatzen badute, esku-hartze horretan emandako ordu-kopurua zehaztu beharko da, eta, ordu-tarifa kalkulatzeko, formula hau erabiliko da: urteko azken soldata-gastu gordin dokumentatuak zati 1.720.

Zerbitzu horiek hirugarrenekiko laguntza teknikoen bidez ere kontratatu ahal izango dira. Agindu honek kostuen moderazioaren arloan ezartzen dituen printzipio eta baldintzek eta kontratazioko independentzia eta gardentasunaren printzipioak arautuko dute kontratazio hori.

Inolaz ere ez zaie laguntza zuzenik emango aipatutako ekintzei, laguntza hori esku-hartzearen beste lerro batzuen xede baita.

Laguntzaren intentsitatea gastu diruz lagungarriaren % 80 izango da.

a.2.– Erlezainentzako, erlezain-elkarte eta -taldeetako teknikari eta espezialistentzako eta erlezain-talde eta -elkarteen erlezaintza-laborategietako langileentzako etengabeko prestakuntza- eta prestakuntza-ikastaroak –online prestakuntza barne–, bereziki aurreko apartatuan adierazitako gaiei buruzkoak, antolatzea, egitea eta horietara joatea, in situ prestakuntza-ikastaroei dagozkien bidaiak barne.

Laguntzaren intentsitatea gastu diruz lagungarriaren % 80 izango da.

a.3.– Dibulgazio teknikorako baliabideak.

Laguntzaren intentsitatea gastu diruz lagungarriaren % 80 izango da.

b) Inbertsioak aktibo material eta immaterialetan, bai eta beste ekintza batzuk ere, erlauntzetako inbaditzaileak eta gaixotasunak –barroosia, bereziki– borrokatzera bideratutakoak barne.

Ekintza hauek hartuko dira talde honetan diruz lagungarritzat:

b.1.– Barroosiaren aurkako tratamenduak, Sendagaien eta Produktu Sanitarioen Espainiako Agentziak baimendutakoak, dagokion albaitaritza-aginduan oinarrituta hautatuak eta aplikatuak, gehienez 2,5 euro/erlauntz/urte, urtean tratamendu bat egiten bada, eta 5 euro/erlauntz/urte, urtean bi tratamendu egiten badira.

b.2.– Sendagaien eta Produktu Sanitarioen Espainiako Agentziak baimendutako barroosiaren aurkako tratamenduak, erlezaintza ekologikoarekin bateragarriak direnak, dagokion albaitaritza-preskripzioan oinarrituta hautatuak eta aplikatuak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko maiatzaren 30eko 2018/848 Erregelamenduak, produktu ekologikoen produkzio eta etiketatzeari buruzkoak eta Kontseiluaren 834/2007 Erregelamendua (EE) indargabetzen duenak, ezarritako baldintzen arabera ekoizten duten erlezainentzat, gehienez bi tratamendu erlauntz eta urte bakoitzeko. Tratamenduetarako gehieneko zenbateko diruz lagungarria 2,5 euro izango da erlauntz bakoitzeko urtean tratamendu bakarra eginez gero, eta 5 euro urtean bi tratamendu egiten badira.

Laguntzaren intentsitatea hau izango da:

– Gastu diruz lagungarriaren % 100, jarduera nagusia erlezaintza duten erlezainentzat.

– Gastu diruz lagungarriaren % 80, 150 erlauntz baino gehiago dituzten edo kalitate-markei atxikita dauden erlezainentzat.

b.3.– Koloniaren iraupenerako arrisku-egoeretan erlauntzen bizitasuna handitzeko produktuak, osasun- eta klima-faktoreei lotuak. Erlauntzek indarra izaten laguntzeko, haien despopulazioaren eta heriotzen aurka egiteko, eta, era berean, horren ondoriozko eragin ekonomikoaren aurka egiteko. Erlauntzetako larrialdiko elikadura osagarrirako produktuak sar daitezke, bai eta erlauntzaren bizitasuna hobetzen duten bestelako produktuak ere. Albaitaritzako ziurtagiri bat edo erlezainaren zinpeko adierazpen bat eduki beharko dute beti, eta produktu horiek aplikatzea beharrezkoa dela justifikatu beharko da, halakoak eman beharra eragin duten osasun- eta klima-inguruabar zehatzetan eta biziraupenerako arriskuan oinarrituz.

Apartatu honetan jasotako ekintzengatik lagundu daitekeen gehieneko zenbatekoa 6,5 eurokoa izango da erlauntz eta urte bakoitzeko; laguntzaren intentsitatea, berriz, % 100ekoa izango da.

b.4.– Argizaria berritu eta prestatzea (hazkuntza-laukiak behar bezala mantentzen dituzten hozteko ekipoak eta kamerak barne), erlauntzek indarra izaten laguntzeko, panel garbiak eta biologikoki kutsatu gabeak jarriz haien despopulazioaren eta heriotzen aurka egiteko (parasitoen arrautzak eta abar), eta, era berean, horren ondoriozko eragin ekonomikoaren aurka egiteko. Hauek sar daitezke diruz laguntzeko moduko gastuen artean:

– Argizaria.

– Argizaria urtu eta berreskuratzea: eguzki- edo lurrun-argizarigailuak edo galdarak, zentrifugagailuak, hondakin-prentsagailuak eta antzeko beste tresnak.

– Eztiontziak.

– Diatomeoak edo/eta ikatz aktibatua iragaztekoak.

Apartatu honetan jasotako ekintzengatik lagundu daitekeen gehieneko zenbatekoa 5 eurokoa izango da erlauntz bakoitzeko; laguntzaren intentsitatea, berriz, % 100ekoa izango da.

Ezingo da argizaria berritzeko eta prestatzeko laguntzarik eskatu erlauntzek azken hiru urteetan kontzeptu horretarako laguntzak jaso badituzte. Hala ere eskatuz gero, funtzionamendu-gastu arruntzat hartuko da eta ez da diruz lagungarria izango.

2.– Kostuen neurritasuna egiaztatzea. Foru-aldundi bakoitzak eratutako ebaluazio-batzorde batek egingo du egiaztapena, aurkeztutako laguntza-eskaerak eta ordainketa-eskaerak aztertzeko, abenduaren 27ko 1047/2022 Errege Dekretuko 82. artikuluari jarraituz (errege-dekretu horrek Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruko esku-hartzeak eta beste laguntza batzuk kudeatzeko eta kontrolatzeko sistema arautzen du).

Kostuen neurritasunaren printzipioa aplikatzen dela bermatzeko, neurri hauek ezarriko dira:

2.1.– Laguntzaren ondorioetarako, diruz lagundu daitekeen kostuaren kalkulutik kanpo geldituko dira artikulu honetako 1. apartatuan aipatutako gehieneko zenbateko lagungarriak gainditzen dituzten gastu proposatuak, edota programen funtzionamendurako alferrikakotzat edo ez-beharrezkotzat jotzen direnak.

Aurreko paragrafoan aipatutako gehieneko zenbateko lagungarrien balioak Erlezaintza Sektoreko Euskal Autonomia Erkidegoko Esku-hartzearen Kostuei buruzko Azterketaren bidez zehaztu dira (Euskal Herriko Nekazaritza Ingenieri Teknikoen Elkargo Ofizialak egin du azterketa hori, 2023ko irailaren 18ko datarekin), Nekazaritza Politika Bateratuaren Plan Estrategikoaren esparruan Erlezaintza Sektoreko Esku-hartzea erregulatzen duen urriaren 25eko 906/2022 Errege Dekretuko 9.5 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

2.2.– Gastu diruz lagungarriaren zenbatekoa 40.000,00 eurotik gorakoa bada, BEZik gabe, obren kasuan, eta 15.000,00 eurotik gorakoa bada, BEZik gabe, zerbitzu eta horniduren kasuan, onuradunak, eskabidearekin batera, hornitzaile desberdinei gutxienez hiru eskaintza eskatu izanaren egiaztagiria aurkeztu beharko du, gastu diruz lagungarrien ezaugarri bereziak direla-eta hori hornitzen edo ematen duten nahiko entitate merkatuan egon ezean. Aurkeztutako eskaintzen arteko proposamen ekonomikorik onena aukeratuko da, betiere eskatzaileak beste aukera bat berariaz justifikatzen ez badu eta dagokion foru-aldundiko organo eskudunak hura onartzen ez badu.

2.3.– Balorazio Batzordeak baloratuko ditu laguntza-eskabidean eta ordainketa-eskabidean aurkeztutako gainerako kostuak.

* Gehieneko zenbateko diruz lagungarririk badago, aurkeztutako zenbatekoa eta gehienekoa alderatuko dira, eta bietatik txikiena hartuko da erreferentziatzat.

* Gainerako kasuetan, balorazio zehatzagoa egin beharko da, kontuan hartu beharko baitira, besteak beste, eskabide bakoitzeko bazkide onuradunen kopurua, ekintza egin den erlauntzen kopurua, sakabanaketa edo Ebaluazio Batzordearen iritziz garrantzitsuak diren beste inguruabar batzuk.

4. oinarria.– Lehentasun- eta haztapen-irizpideak.

1.– Dirulaguntzak norgehiagoka-araubidearen bidez emango dira, eta lehentasun-irizpide hauen arabera ezarriko da eskabideen lehentasun-hurrenkera:

a) Zenbat erlauntz dituen laguntzaren xede diren neurriak aplikatzen zaizkion elkarteak edo pertsona fisiko edo juridikoak. Gehienez 5 puntu, irizpide honi jarraituz:

1) Bost (5) puntu erlauntz gehien duen eskabideari.

2) Gainerako eskabideen balorazioa egiteko, formula hau aplikatuko da: Puntuak = (Baloratu beharreko proposamenaren erlauntz-kopurua x 5) / Erlauntz-kopuru handiena duen proposamenaren erlauntz-kopurua.

b) Kalitate bereiziko figuren araubideetan parte hartzea, arau hauen arabera: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2012ko azaroaren 21eko 1151/2012 (EB) Erregelamendua, nekazaritza- eta elikadura-produktuen kalitatearen araubideei buruzkoa; Kontseiluaren 834/2007 (EE) Erregelamendua, 2007ko ekainaren 28koa, produktu ekologikoen ekoizpenari eta etiketatzeari buruzkoa dena eta 2092/91 (EEE) Erregelamendua indargabetzen duena, edo autonomia-erkidegoan aitortutako kalitate-marken araudia: 1 puntu. Ustiategien titularrek edo legez onartutako elkarteek aurkeztutako eskabideei aplikatuko zaizkie. Elkarteko kide eta erlauntz guztiak kalitate-figurari atxikita ez badaude, atxikitako erlauntzen ehunekoaren arabera kalkulatuko da puntuazioa.

c) Legez onartutako abeltzaintzako defentsa sanitarioko elkarte bateko kide izatea eskatzailea, edo arduradun tekniko batek zuzendutako programa sanitarioa aurkeztea: 1 puntu. Irizpide hori aplikatuko zaie bai ustiategien titularrek aurkeztutako eskabideei, bai legez ezagututako erlezainen erakundeek edo elkarteek aurkeztutako eskabideei, atal honetan ezarritako irizpidea betetzen badute.

d) Eskatzailea erlezaintza-kooperatiba edo -elkarte bateko kide izatea: 1 puntu.

e) Ustiategi eskatzaileek titulartasun partekatua izatea, Nekazaritzako Ustiategien Titulartasun Partekatuari buruzko urriaren 4ko 35/2011 Legean ezarritako ondorioetarako, edo nekazari gazte batek izatea haien titulartasuna, araudi honetan ezarritako definizioarekin eta baldintzekin bat etorriz: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/2115 (EB) Erregelamendua, 2021eko abenduaren 2koa, Nekazaritza Politika Bateratuaren esparruan estatu kideek sortu behar dituzten plan estrategikoetarako –NPBaren plan estrategikoetarako– laguntzari buruzko arauak ezartzen dituena; Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kontura finantzatuta dago, eta 1305/2013 (EB) eta 1307/2013 (EB) Erregelamenduak indargabetzen ditu. Irizpide horiek ustiategietako titularrek aurkeztutako eskabideei aplikatuko zaizkie, bai eta legez onartutako erlezain-erakunde edo -elkarteek aurkeztutako eskabideei ere, apartatu honetan ezarritako irizpidea betetzen badute: 1 puntu.

f) Zenbat kidek osatzen duten laguntzaren xede den neurria aplikatzen zaion elkartea. Gehienez 4 puntu emango dira, irizpide honi jarraituz:

1) Emakumea, Emakume Nekazarien Estatutuari buruzko 8/2015 Legean ezarritakoa betez: Titularra emakumezkoa duten nekazaritza-ustiategiak. Eskatzailea pertsona juridikoa denean, eta irizpide hori ezin bada zuzenean egiaztatu, baldintza hori bete beharko du, gutxienez, pertsona juridiko horren barruan erabakitzeko ahalmena duten pertsona fisikoen % 50ek, edo, bestela, hau bete beharko da: irizpide hori betetzen duen edo duten pertsona fisikoek kapital sozialean % 50etik gorako partaidetza izatea, edo haren barruan boto-eskubideen erdiak baino gehiago izatea: 2 puntu.

2) Bazkide erlezain profesionalen kopurua (150 erlauntz baino gehiago): 0,1 puntu erlezaineko, gehienez 0,5 puntu.

3) Jarduera nagusia erlezaintza duten kideen kopurua: 0,2 puntu erlezain bakoitzeko; gehienez puntu 1.

4) Bazkide-kopurua, guztira: 0,1 puntu 10 kideko; gehienez 0,5 puntu.

b), c) eta e) irizpideei dagokienez, eskatzailea ekoizle-talde bat denean, eta irizpide hori zuzenean egiaztatu ezin denean, baldintza hori taldea osatzen duten ustiapen-titularren % 50ek bete beharko dute gutxienez.

2.– Gehienez 13 puntu lor ditzakete eskabideek, eta beharrezkoa izango da gutxienez 5 puntu lortzea laguntzak eskuratzeko.

3.– Aurkeztutako eskabideak alderatuko dira, oinarri honetan ezarritako irizpideen arabera lehentasun-zerrenda bat ezartzeko. Eskabideen lehentasun-zerrenda esku-hartze motaren eta ekintza diruz lagungarrien arabera ezarri ondoren, laguntzaren zenbatekoa kalkulatuko da, agindu honetako 3. artikuluan ezarritako laguntza-intentsitatea aplikatuta.

5. oinarria.– Laguntza-eskabideak eta dokumentazioa aurkeztea.

1.– Laguntza-eskabideak aurkezteko epea dagokion foru-aldundiak bere lurralde-eremuko eskatzaileentzat ezartzen duena izango da.

Eskabidearekin batera, oinarri honetako 6. apartatuan ezarritako agiriak aurkeztu beharko dira.

2.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeko 14. artikuluan eta Nekazaritza Politika Bateratua eta harekin lotutako beste gai batzuk kudeatzeko sistema arautzen duen abenduaren 23ko 30/2022 Legeko 4. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, eskabideak elektronikoki aurkeztu beharko dira, dagokion foru-aldundiak ezartzen duen helbidearen bidez egoitza elektronikoan sartuta.

3.– Eskabideak eta haien ondorengo izapideak erlezaintza-ustiategia erregistratuta dagoen lurralde historikoko foru-aldundian aurkeztuko dira, edo, erlezain-elkarteen kasuan, zerga-egoitza duten lurraldekoan, eskabidea zuzentzen den haietako bakoitzaren egoitza elektronikora sartuz, dagokion foru-aldundiak ezartzen duen helbidearen bidez.

Era berean, dagokion foru-aldundiak ezarritako lekuetan eta orduetan ere aurkeztu ahal izango dira eskabideak, aldundiek berek hala xedatuz gero.

4.– Izapidetze elektronikoa ordezkari baten bidez egin ahal izango da, eta, horretarako, ordezkaritza hori dagokion administrazio publikoaren ahalordeen erregistro elektronikoan inskribatu beharko da.

5.– Laguntza hauek eskatzeko eredua dagokion foru-aldundiak jarriko du interesdunen eskura.

6.– Eskatzaileek, laguntza-eskabidearekin batera, gutxienez informazio eta dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

a) Eskatzailearen identifikazioa, haren IFZ barne, eta, kooperatiba edo ordezkaritza bidezko erakundeek aurkeztutako eskabideen kasuan, hura osatzen duten pertsona fisikoen zerrenda, IFZ eta eskatzailearen edo haren ordezkari izateko baimendutako pertsonaren identifikazioa adierazita.

b) Eskatzaileak zenbat erlauntzen titulartasuna duen, edo, elkarteek aurkeztutako eskabideen kasuan, elkartea osatzen duten pertsonei zenbat erlauntz dagozkien guztira, bai eta elkarte horiek osatzen dituzten ustiategien zerrenda ere.

c) Erlezaintza-ustiategiaren erregistro-liburuko orrien kopia, zeinetan erlauntz-kopuruari eta ustiategi mota eta klaseari buruzko agiriak jasotzen diren. Elkarteek aurkeztutako eskabideen kasuan, erlezaintza-ustiategiaren erregistro-liburuko orrien kopia, zeinetan erlauntz-kopuruari eta laguntza eskatzen duten ustiategi bakoitzaren ustiategi mota eta klaseari eta hura osatzen duten erlezainen jabetzari buruzko dokumentazioa jasotzen den. Informazio hori ofizioz egiaztatu ahal izango du dirulaguntzaren organo kudeatzaileak, dagokion baimena jaso ondoren, dirulaguntzaren eskatzailea berariaz aurka agertzen ez bada; kasu horretan, aurkeztu egin beharko du eskatzaileak.

d) Agindu honetako 2. oinarrian ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzen duten agiriak.

e) Erantzukizun zibileko aseguruaren fotokopia.

f) Agindu honetako 4. oinarrian aipatutako baldintzetako bat edo batzuk betetzen dituela egiaztatzen duen agiria, hala badagokio.

g) Memoria deskribatzailea, hauek zehaztuta: laguntza eskatutako jardueren eta ekimenen edukia, 3. oinarrian jasotako jarduera-ildoen arabera, zeinak diruz lagundu daitekeen aldiari dagozkion; jarduerak egiteko datak; giza baliabideak eta baliabide materialak; aurrekontua; bazkideen kopurua eta zerrenda; laguntza-eskabidean jasotako erlezainen zerrenda; elkarteko zuzendaritza-organoetan dauden emakumeen kopurua; bazkide bakoitzaren ekarpen-kuota, eta laguntzaren premia eta zenbatekoa ebaluatzeko baliagarriak diren gainerako alderdi guztiak.

h) Laguntza eskatutako ekintzak gauzatzeko egindako gastuen justifikazioa; hau da, egindako gastuei buruzko txosten zehatza, faktura edo froga balio baliokidea duten dokumentuak eta horiek ordaindu izana egiaztatzen duen dokumentazioa.

i) Banku-helbideratzearen fitxa.

j) Berdintasunari buruzko zinpeko aitorpena.

7.– Foru-aldundiek automatikoki egiaztatuko dituzte hauek: NANa, IFK, eta zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean izatearen ziurtagiriak. Hala ere, eskatzaileak berariaz uka dezake laguntza-eskabidean inplizituki dagoen baimen hori, eta, hala egiten badu, dagokion ziurtagiria edo eskatzen zaion agiria aurkeztu beharko du, betiere urriaren 1eko 39/2015 Legeko 28. artikuluaren 2. paragrafoan xedatutakoaren arabera.

8.– Eskatutako dokumentuak beste administrazio batean entregatuta daudenean, eta eskatzaileak berariaz deklaratzen badu dokumentu horietan ez dela aldaketarik egin, aurkeztutzat joko dira, urriaren 1eko 39/2015 Legeko 28. artikuluaren 3. paragrafoan ezarritakoarekin bat etorriz. Eskatzaileak adierazi beharko du zer administraziotan eta zer unetan aurkeztu zituen dokumentuak. Edonola ere, eskatzaileak berariaz uko egin diezaioke baimen inplizitu horri laguntza-eskabidean, eta, hala egiten badu, dokumentazioa aurkeztu beharko du.

9.– Nahi den hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dira laguntza- eta ordainketa-eskabidea eta eskatutako agiriak. Ildo horretatik, entitate entitate eskatzaile bakoitzak hautatutako hizkuntza erabiliko da eskabidea aurkeztu ondoko jarduketetan, prozedurak irauten duen bitartean, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legeari jarraituz.

10.– Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, eskabideak ez baditu betetzen deialdian ezarritako baldintzak edo aplikatzekoa den Europako edo Estatuko legediak eskatutako beste edozein baldintza, eskatzaileei hamar eguneko epea emango zaie gabezia hori zuzentzeko edo aurkeztu ez dituzten nahitaezko agiriak aurkezteko, eta ohartaraziko zaie hala egin ezean eskabidean atzera egin dutela iritziko zaiola, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariak horri buruzko ebazpena eman ondoren –hura baita Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailearen zuzendaria–, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeko 68. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Nolanahi ere, beste edozein agiri eta/edo informazio eskatu ahal izango zaie eskatzaileei, beharrezkotzat jotzen bada aurkeztutako eskabidea behar bezala ulertu, ebaluatu eta izapidetu ahal izateko. Arau honetan berariaz aurreikusi ez diren gaietan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legean xedatutakoa aplikatuko da.

6. oinarria.– Dirulaguntzak emateko prozedura eta ordainketa onartzeko ebazpena.

6.1.– Dirulaguntza emateko prozedura norgehiagoka izango da. Horrela, onargarritzat jotako eskabideek aurrekontua gainditzen badute, hiru lurralde historikoetako eskabide onargarriak aztertu eta balioetsiko dira, agindu honen 4. oinarrian (lehentasun- eta haztapen-irizpideei buruzkoa) jasotako lehentasun-irizpideen arabera:

– Ezetsi egingo dira 5 puntutik beherako haztapena duten eskabide onargarriak.

– Dagokien laguntzaren % 100 emango zaie urriaren 15eko 8/2015 Legeko (emakume nekazariak) 15.c) artikulua betetzen duten eskatzaileei.

– Gainerakoei dagokienez, laguntzaren helburu kolektiboa kontuan hartuta, eta haren helburua betetzeko, erabilgarri dagoen zenbatekoa laguntza jaso ahal izateko beharrezko baldintzak betetzen dituzten onuradun guztien artean banatuko da, eta laguntzaren zenbatekoaren murrizketa proportzionala aplikatuko zaie hainbanaketa bidez, urriaren 25eko 906/2022 Errege Dekretuko 12.1 artikuluaren arabera.

6.2.– Europar Batasunak agindu honen bidez araututako laguntzei NBEF funtsen bidez egingo dien ekarpena laguntzaren % 50ekoa izango da, eta gainerako % 50a Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko Foru Aldundien kontura izango da, bakoitzak bere lurralde historikoari dagozkion ordainketa-eskabideak kontuan hartuta.

6.3.– Aurkeztutako eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko, ebaluazio-batzorde bat eratuko da erlezaintzarako laguntza-lerro honetan parte hartzen duen foru-aldundi bakoitzean. Ebaluazio-batzorde horietan parte hartzeko izendatutako pertsonek ebaluazio-batzordeko kide gisa dituzten eginkizunak betetzeko gaitasuna izan beharko dute.

Horrela eratutako ebaluazio-batzorde bakoitzak bere lurralde historikoko laguntza- eta ordainketa-eskabideak aztertu eta ebaluatuko ditu, agindu honetan ezarritako kuantifikazio-irizpideen arabera eta, hala badagokio, foru-aldundiaren beraren aurrekontu-mugen arabera. Lan hori egiteko, haien ezagutza espezifikoak kontuan hartuta beharrezko iritzitako pertsonek parte har dezaten eskatu ahal izango du batzordeak, eskabideak hobeto baloratzeko.

Ebaluazio-batzorde bakoitzak balorazio-akta edo -txosten bat idatziko du ordainketa-proposamen teorikoarekin, eta Eusko Jaurlaritzako Erakunde Ordaintzaileari jakinaraziko dio dagokion foru-aldundiko nekazaritza-zuzendaritzak.

NBEF funtsetatik erabilgarri dagoen zenbatekoa aski bada foru-aldundiek jakinarazitako zenbatekoen baturari aurre egiteko, dagozkion eskabideak onartzeko ebazpena emango du Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariak. Ebazpen bakarra emango da foru-aldundi bereko eskatzaile-talde bakoitzarentzat. Era berean, foru-aldundi bakoitzak bere esparruko eskatzaileen laguntzaren zati kofinantzatuari buruzko ebazpena emango du.

NBEF funtsak nahikoak ez badira, oinarri honetako 1. apartatuan ezarritakoa beteko da, eta erabilgarri dauden NBEF funtsetara egokituko dira laguntzak. Ondoren, laguntzak onartzeko ebazpenak emango dira, aurreko paragrafoan jasotzen den bezala.

Norgehiagoka-prozeduraren ebazpena, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko Legeko 8.3 artikuluan eta urriaren 1eko 39/2015 Legeko 45. artikuluaren 1. apartatuko b) letran xedatutakoaren arabera, EHAAn argitaratuko da, eta argitalpena jakinarazpentzat hartuko da.

Hala ere, ebazpena Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru-aldundietan nekazaritzaren arloko eskumena duten zuzendaritzetara bidaliko da, interesdunei banan-banan jakinaraz dakien. Nolanahi ere, lehenik egiten den jakinarazpenaren data hartuko da jakinarazpen-datatzat.

6.4.– Ebazpenak informazio hau jaso beharko du gutxienez:

a) Baietsitako eskabideei buruz:

1) Onuradunen izena edo sozietate-izena, IFK edo NANa, edo, hala badagokio, eskatzaileen ordezkariaren izena edo sozietate-izena.

2) Lortutako puntuazioa.

3) Onuradunari eman eta ordaindu beharreko laguntzaren zenbatekoa.

b) Ezetsitako eskabideei buruz:

1) Onuradunen izena edo sozietate-izena, IFK edo NANa, edo, hala badagokio, eskatzaileen ordezkariaren izena edo sozietate-izena.

2) Laguntza ezesteko arrazoiak.

6.5.– Dirulaguntza jasotzeko, ezinbestekoa izango da izapidetan den edozein itzulketa- edo zehapen-prozedura, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek ematen dituzten izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen babesean hasitakoa, amaitzea.

6.6.– Ebazpena gehienez sei hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da, eskabideak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe hori bukatu eta berariazko ebazpenik eman ez bada, interesdunek ezetsitzat jo beharko dituzte eskabideak, hala ezartzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeko 25. artikuluan, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko Legeko 22.5 artikuluari dagokionez.

6.7.– Prozeduraren ebazpenaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio interesdunak Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera, edo hiru hileko epean administrazio-isiltasunaren ondorioak gertatu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeko 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

6.8.– Eskatzaileak hamar eguneko epea izango du, laguntza onartzeko ebazpena jakinarazten denetik aurrera, onartutako eragiketei ukoak aurkezteko.

7. oinarria.– Dirulaguntzaren justifikazioa eta ordainketa.

1.– Ordainketaren justifikazioa dirulaguntza-eskabidearekin batera aurkeztu behar da, 5. oinarrian adierazitakoaren arabera.

2.– Ekintza diruz lagungarriak gauzatzeak onuradunei eragindako kostuak onuradunei ordaintzeko, haiek aurkeztutako egiaztagiriak hartuko dira oinarritzat.

3.– Laguntzaren zenbatekoa kofinantzatua da, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduko 55. artikuluan ezarritakoaren arabera. Hori eta agindu honetako 6. oinarrian jasotakoa oinarri hartuta, onuradun bakoitzarentzat kalkulatutako laguntzaren % 50 ordainduko da NBEF funtsen kontura. Gainerako % 50a dagokion foru-aldundiak emango die bere lurralde historikoko onuradunei.

NBEF funtsak ez badira nahikoak kalkulatutako laguntzaren % 50i erantzuteko, agindu honetako 6. oinarrian jasotakoaren arabera jokatuko da.

4.– Aurkeztutako laguntza-eskabideak aztertzeko helburuarekin foru-aldundi bakoitzak eratzen duen ebaluazio-batzordeak txosten bat egingo du, eta hauek bilduko ditu bertan:

4.1.– Agindu honetako 13. artikuluan oinarrituta egindako administrazio-kontrolen eta lekuan bertan egindako kontrolen adostasun-txostena.

4.2.– Onuradun bakoitzari eta benetan egindako jarduera bakoitzari dagokion laguntza-zenbatekoaren kalkulua, agindu honetako 3. oinarrian jasotakoa kontuan hartuta, eta, bereziki, diruz lagun daitezkeen gehieneko zenbatekoak, laguntzaren intentsitatea eta aurkeztutako kostuen neurritasunaren egiaztapena kontuan hartuta.

4.3.– NBEF funtsen kontura ordaintzeko proposamena, eta kalkulatutako laguntzaren gainerako zatia foru-aldundiak finantzatzeko konpromisoa.

5.– Lekuan bertan egindako ikuskapenetan egiaztatzen bada ustiategian dauden erlauntzen kopurua txikiagoa dela dirulaguntzaren ondorioetarako onartutako erlauntzen kopurua baino, egiaztatutako erlauntzen arabera kalkulatuko da laguntzaren zenbatekoa, zigor-ehuneko hauek aplikatuta:

a) Dirulaguntzaren ondorioetarako onartutako erlauntzen eta egiaztatutako erlauntzen arteko aldea % 5 edo txikiagoa bada, erlauntzengatik bideratutako zenbatekoari diferentzia-ehunekoaren pareko zigor-ehunekoa aplikatuko zaio.

b) Dirulaguntzaren ondorioetarako onartutako erlauntzen eta egiaztatutako erlauntzen arteko aldea % 5 baino handiagoa eta % 20 edo txikiagoa bada, diferentzia-ehunekoaren bikoitza izango da erlauntzengatik bideratutako zenbatekoari aplikatu beharreko zigor-ehunekoa.

c) Dirulaguntzaren ondorioetarako onartutako erlauntzen eta egiaztatutako erlauntzen arteko aldea % 20tik gorakoa bada, eskatzailea kooperatiba bat edo ekoizle-elkarte bat denean, ez dira kontuan hartuko erlezain horren erlauntzak laguntzaren azken kalkulua egiteko. Ukitutako erlezainak laguntza banaka eskatu badu, ez zaio inolako laguntzarik emango.

6.– Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ), oro har, ez da gastu diruz lagungarritzat hartuko.

BEZa gastu diruz lagungarritzat hartu ahal izateko, onuradunaren merkataritza-peritu batek edo legezko auditore batek egiaztatu beharko du ordaindutako zenbatekoa ez dela berreskuratu eta gastu gisa kontsignatu dela onuradunaren kontabilitatean, bat etorriz Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1303/2013 (EB) Erregelamenduko 69. artikuluaren 3. apartatuko c) letrarekin eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorreko 31. artikuluarekin.

7.– Aurrekoa oinarri hartuta, beharrezkoak diren egiaztapenak egin, eta dagokion foru-aldundiak zati kofinantzatua ordaindu duela egiaztatu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariak, Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileko zuzendari gisa, ebazpena emango du. Horren bidez, onuradunaren ordainketa-eskaera onartu edo ukatuko du, eta dagokion ordainketa-ebazpena emango, hala badagokio.

8. oinarria.– Onuradunen betebeharrak.

a) Emandako dirulaguntza onartzea. Ildo horretan, dirulaguntza eman izanaren jakinarazpena jaso eta hamar eguneko epean onuradunak berariaz eta idatziz dirulaguntzari uko egiten ez badio edo zentzu horretan zalantzarik gabeko egintzaren bat egiten ez badu, onartu egin duela ulertuko da.

b) Dirulaguntza eman zaion horretarako erabiltzea, eta bat etorriz emateko ebazpenean ezarritako baldintzekin.

c) Dagokion foru-aldundiari bere eginkizunetan eskatzen duen informazioa ematea agindu honen karietara jasotako dirulaguntzei buruz.

d) Berdintasunaren arloko betebeharrak:

d.1.– Pertsona fisiko edo juridikoek emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatu beharko dute lanpostuen definizioan, lanpostuetarako sarbidean, kontratazioan eta azkentzean, lanbide-sailkapenean, sustapenean, prestakuntzan, laneko segurtasun eta osasunean, ordainsari-politikan, erantzunkidetasunean eta bizitza pertsonala, lanekoa eta familiakoa uztartzean, lanaren kalitatean eta egonkortasunean, lanaldiaren iraupenean eta antolamenduan, eta ekintza sindikalean, ordezkaritzan eta negoziazio kolektiboan, lan-baldintza duinak, zintzoak eta ez-diskriminatzaileak ziurtatuz.

d.2.– Pertsona fisiko edo juridikoek zaindu beharko dute emakumeen eta gizonen tratamendua, protagonismoa eta balorazioa baliokideak direla, eta berdintasunaren, presentzia orekatuaren, aniztasunaren, erantzunkidetasunaren eta rol eta genero-identitate anitzen balioak dituen irudia sustatzen dutela, bai idatzizko informazioan, ahozkoan, ikonografikoan, publizitate-ekintzetan, barne- eta kanpo-komunikazioan, formalean eta informalean, bai proiektua edo jarduera gauzatzearekin lotutako materialetan.

d.3.– Plantillan 50 langile baino gehiago dituzten pertsona fisiko edo juridikoek Emakumeen eta Gizonen Berdintasun eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Legean jasotako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Plana edukitzeko betebeharra betetzen dutela egiaztatu beharko dute, bai eta plan hori benetan aplikatzen dela ere.

d.4.– Plantillan hamabost langile baino gehiago dituzten pertsona fisikoek edo juridikoek bermatu beharko dute neurriak hartzen dituztela lan-eremuan emakumeen eta gizonen arteko edozein lan-diskriminazio prebenitzeko, bereziki sexu-jazarpenaren eta sexuan oinarritutako jazarpenaren arlokoak.

e) Entitateen laguntza bat jasotzen duten elkarteek euskara erabili beharko dute diruz lagundutako jardueraren ondoriozko esku-hartze publiko guztietan, bai eta liburuxka, kartel edo jardueraren publizitatea egiteko erabilitako beste euskarri orotan ere.

f) Jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatzen duten agiriak gorde behar dituzte, agiri elektronikoak barne, egiaztatzeko eta kontrolatzeko ekintzak gauzatzeko erabil baitaitezke.

g) Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko Legeko 30.2 artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorreko 13.3 bis artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, 30.000 eurotik gorako dirulaguntzetarako, Merkataritzako eragiketetan berandutzaren aurka borrokatzeko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legea aplikatzen zaien pertsona fisikoek eta juridikoek (zuzenbide publikoko entitateak ez beste guztiek), irabazteko asmoa duten heinean, egiaztatu beharko dute, apartatu honetan xedatzen den bezala egiaztatu ere, ordainketa-epealdiak betetzen dituztela, lege horretan ezartzen direnak onuraduna edo entitate laguntzailea izateko.

Egiaztagiriak eskabidea egiten den unean aurkeztu beharko dira. Hala ere, baldin eta auditorearen ziurtapena edo adostutako prozedurei buruzko txostena ezin bada lortu hura aurkezteko ezarritako epealdiaren barruan, egiaztagiri hori eskatu delako frogagiria aurkeztu beharko da eta, hura lortu eta gero, berehala aurkeztu beharko da, betiere dirulaguntza emateko ebazpena eman baino lehen.

Baldintza horren betetze-maila egiaztatzeko, frogagiri hauek aurkeztu ahal izango dira:

g.1.– Pertsona fisikoek eta juridikoek, baldin eta, kontabilitate-araudiaren arabera urteko kontu laburtua aurkez badezakete, ordezkaritza-ahal nahikoa duen pertsonaren ziurtagiriaren bidez, zeinean abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epealdien betetze-mailara iritsi direla adierazten duten. Egoera hori ondorengo g.2) letran adierazten diren frogabideen bidez ere egiazta dezakete, bertan adierazten den modura.

g.2.– Kontabilitate-araudiaren arabera galeren eta irabazien kontu laburtua aurkeztu ezin duten pertsona juridikoek hauetako bat aurkez dezakete:

1) Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatuta dagoen auditore batek sinatutako ziurtagiria, zeinean banakatuta agertzen baita ikuskatutako azken urteko kontuen memorian azaltzen diren ordainketei buruzko informazioa, baldin eta kontu horietatik ondorioztatzen bada abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epealdien betetze-mailara (apartatu honetan ezartzen denera) iritsi izana.

Hurrengo ekitaldiko urteko kontuak ikuskatu arte balio izango du ziurtagiri horrek.

2) Aurreko zenbakian aipatzen den ziurtagiria ezin bada egin, Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatuta dagoen auditore batek egindako «Adostutako prozedurei buruzko txostena», zeinaren bidez, erreferentziako data batean sozietatearen hornitzaileei ordaindu gabe dauden fakturen lagin adierazgarrian oinarrituta, ondorioztatzen baita abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epealdiak bete direla, inolako salbuespenik gabe, edo, salbuespenak antzemanez gero, apartatu honen azken paragrafoan eskatzen den betetze-mailara iristea ez dutela eragozten.

Kasu horretan, eskatzen den baldintza betetzat joko da abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epealdien betetze-maila Enpresen sorkuntzari eta hazkundeari buruzko irailaren 28ko 18/2022 Legearen azken xedapenetako seigarrenaren d) letraren bigarren apartatuan ezartzen den ehunekoa edo gehiago izanez gero.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Araudia onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuko 22. bis artikuluan ezarritakoa betez egingo da adostutako prozedurei buruzko txostena.

h) Dirulaguntzen arloan indarrean dagoen araudiak eta oinarri arautzaile hauek ezarritako gainerako betebeharrak.

9. oinarria.– Ebazpena aldatzea.

Dirulaguntza emateko ebazpena aldatuko da, baldin eta dirulaguntza ematea ekarri zuten baldintzak aldatzen badira, bai onuradunari dagozkionak, bai Administrazioaren erabaki baten ondorioz.

10. oinarria.– Bidegabeki jasotako zenbatekoak ezeztatzea eta itzultzea.

a) Dirulaguntza emateko ebazpena baliogabetzeko eta, beraz, jasotako zenbatekoak itzultzeko betebeharra dakarten arrazoiak dira Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko Legeko 35. artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorreko 36. artikuluan ezarritakoak.

b) Halaber, jasotako zenbatekoak itzuli beharko dira eta dirulaguntza ordaindu den unetik hura itzuli behar dela adosten den datara arteko berandutze-interesak eskatuko dira, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko Legeko 36. artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorreko 37. artikuluan ezarritako kasuetan.

11. oinarria.– Bateragarritasuna.

1.– Ez dira Erlezaintza Sektoreko Esku-hartzearen funtsekin finantzatuko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren babesean landa-garapenerako programetan, landa-garapenerako laguntzari buruzkoetan, jasotako esku-hartzeak, hiru inguruabar hauek batera gertatzen badira izan ezik:

a) Inbertsioa diruz laguntzeko modukoa da, bai NBEFaren esku-hartze sektorialaren esparruan, bai finantza-tresna programatuta dagoen landa-garapeneko esku-hartzearen esparruan.

b) NBEFaren Esku-hartze Sektorialaren esparruan finantzatutako zenbatekoen eta LGENFaren finantza-tresnaren dirulaguntza gordinaren baliokidearen guztizko baturak ez du gainditzen LGENFaren esku-hartze mota horri aplikatu beharreko laguntzaren gehieneko intentsitatea edo gehieneko zenbatekoa, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren III. tituluan aipatzen dena.

c) Finantzaketa bikoitzaren debekuaren printzipioa errespetatzeko, NBEFaren Esku-hartze Sektorialaren esparruan Batzordeari aitortutako gastuak ez dira finantzatuko edo deklaratuko LGENFaren finantza-tresnaren eragiketaren esparruan, eta alderantziz.

2.– Agindu honetan, aurkeztutako ekintza finantzatzeko, ezarritako dirulaguntzak jasotzea bateraezina izango da xede bererako beste administrazio publiko batzuek edo beste erakunde publiko edo pribatu batzuek –Espainiakoak zein nazioartekoak– ezartzen duten beste edozeinekin.

12. oinarria.– Gauzatze-adierazleen eta emaitzen adierazleen txostena.

Gauzatutako ekintzen jarraipena egingo dute foru-aldundiek, errendimendu-esparruko dagozkion adierazleak monitorizatuz, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduan eta Nekazaritza Politika Bateratuaren Plan Estrategikoaren esparruan Erlezaintza Sektoreko Esku-hartzea erregulatzen duen urriaren 25eko 906/2022 Errege Dekretuko 15. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Erlezaintza-sektoreko esku-hartzearen emaitzen eta gauzatzearen adierazleei buruzko informazioa uneko urteko abenduaren 15a baino lehen bidaliko diote foru-aldundiek erakunde ordaintzaileari.

13. artikulua.– Ikuskapena eta kontrola.

1.– Foru-aldundiek abenduaren 27ko 1047/2022 Errege Dekretuaren arabera egingo dituzte administrazio-kontroleko eta lekuan bertan egin beharreko kontroleko jarduerak (1047/2022 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruko esku-hartzeak eta beste laguntza batzuk kudeatzeko eta kontrolatzeko sistema arautzen duena), eta Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileak egindako Kontrol Planean jasoko dira.

1.1.– Onuradunek edo hirugarrenek aurkeztu beharreko laguntza-eskaeren, ordainketa-eskaeren edo beste eskaera edo adierazpen guztien administrazio-kontrolak egingo dira modu sistematikoan.

1.2.– Tokian bertan egin beharreko kontrolak ordainketa-eskaeren % 5ari egingo zaizkio gutxienez. Kontrol horiek, halaber, esku-hartzearen osotasunean ordaintzeko eskatzen diren zenbatekoen % 5a izan beharko dute gutxienez.

Lekuan bertan egiteko kontrolerako laginaren aukeraketari dagokionez, gutxienez % 25 ausaz aukeratuko da eta gainerakoa arriskuaren arabera, kontuan hartuz, besteak beste, laguntzaren zenbatekoa eta aurreko ekitaldietako kontrolen emaitzak.

2.– Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko Legeko 42.2 artikuluaren eta 38/2003 Legeko 46.2 artikuluaren arabera, onuradunek edo hirugarrenek laguntza emateko duten betebeharra betetzeari uko egitea eta ikuskapen- eta kontrol-eginkizun horiek betetzean eskatzen dieten dokumentazioa emateari uko egitea erresistentziatzat, aitzakiatzat, oztopatzetzat edo ukotzat hartuko da, eta, ondorioz, laguntza ezeztatzeko eta, hala badagokio, itzultzeko arrazoia izango da, dagozkion zehapenak alde batera utzi gabe.

3.– Foru-aldundiek erakunde ordaintzaileari bidaliko diote egindako kontrolei buruzko txostena, uneko urteko abenduaren 15a baino lehen.

14. oinarria.– Zehapenak.

1.– Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legeak eta urriaren 1eko 39/2015 Legeak aurreikusten dute laguntza-lerro hauei aplikatu beharreko zehapen-erregimena, aplikatzekoa den araudi sektorialetik erator daitezkeen berezitasunei kalterik egin gabe.

2.– Erantzukizunpeko adierazpenei dagokienez, Administrazioak egiaztatzen badu aitortutako datuak ez direla zehatzak edo faltsuak direla, ondoriorik gabe utziko du dagokion izapidea, interesdunari aldez aurretik entzunda. Jokabide hori arau-hauste gisa tipifikatuta badago legeria aplikagarrian, dagokion zehapen-espedientea irekiko da, aurreko apartatuan aipatzen den zehapen-araubidearen arabera.

3.– Arduradunen iruzurraren edo zabarkeria larriaren kasuan, onuradunek ordainketa bidegabeak eta dagozkien interesak itzuli beharko dituzte, eta horrez gain, hau ere ordaindu beharko dute: hasieran ordaindutako zenbatekoaren eta jasotzeko eskubidea zuten zenbatekoaren arteko aldearen zenbateko baliokidea, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/2116 (EB) Erregelamenduaren arabera (2021/2116 (EB) Erregelamendua, 2021eko abenduaren 2koa, Nekazaritza Politika Erkidearen finantzaketari, kudeaketari eta jarraipenari buruzkoa eta 1306/2013 (EB) Erregelamendua indargabetzen duena).

15. oinarria.– Datu pertsonalen babesa.

Erakunde nazionalek eta Europar Batasunekoek onuradunen datu pertsonalak tratatu ahal izango dituzte, kudeaketa-, kontrol-, jarraipen- eta ebaluazio-betebeharrak betetzeko, landa-garapenerako laguntzak arautzen dituen araudiaren arabera. Horretarako, arau hauetan jasotako eskubideak dituzte: 2016/679 (EB) Erregelamendua, apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa eta 95/46/EE Zuzentaraua (Datuak babesteari buruzko erregelamendu orokorra) indargabetzen duena, eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa.

16. oinarria.– Iruzurraren aurkako neurriak eta interes-gatazka.

Kudeaketan zuzenean, zeharka eta modu partekatuan aurrekontua gauzatzen parte hartzen duten finantza-eragile guztiek –horri buruzko prestakuntza-ekintzak, auditoretza edo kontrola barne hartuta–, interes-gatazkarik ez dagoela adierazteko funtzionarioentzako eredu bat sinatu beharko dute.

Halaber, interes-gatazka gertatzeko arriskua dagoenean, pertsona horrek hierarkian gorago dagoen pertsonari helaraziko dio gaia, eta hark idatziz berretsiko du interes-gatazkarik dagoen ala ez. Interes-gatazkarik badago, Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailea arduratuko da dena delako pertsona horrek laguntza hauen inguruko jarduera oro eteteaz. Europar Batasunaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren finantza-interesak babesteko, erakunde ordaintzaileak iruzurraren aurka borrokatzeko politika indartuko du NBEF funtsekin finantzatutako NPBaren esku-hartzeen eremuan.


Azterketa dokumentala