Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

155. zk., 2024ko abuztuaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEBIZITZA ETA HIRI AGENDA SAILA
3902

AGINDUA, 2024ko uztailaren 8koa, Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuarena, zeinaren bidez Aramaioko Ibarrako Hirigune Historikoaren Birgaitze Integratuko Arearen mugaketa aldatzeko espedienteari hasiera ematen zaion.

Ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzko Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuaren 17. artikuluak ezartzen duenez, multzo bat birgaitze integratuko area deklaratzeko bete beharreko baldintzak dira, batetik, dagokion birgaitze-plan bereziaren behin betiko onarpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta dagokien lurralde historikoetako aldizkarietan argitaratzea, eta, bestetik, birgaitze-plan bereziak eragindako toki-korporazioek horretarako sortutako birgaitzeko hirigintza-sozietate bat osatzea.

Ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzko Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuaren 11. artikuluak Birgaitze Integratuko Area deklaratzeko espedientea hasteko prozedura ezartzen du.

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren 2000ko urtarrilaren 13ko Aginduaren bidez, Aramaioko Ibarrako hirigune zaharra Osoan Bereoneratzeko Area deklaratu zen, eta area horren mugaketa eranskin gisa erantsi zen (2000ko otsailaren 29ko EHAA). Aurretik, 1998ko maiatzaren 19ko EHAAn eta 1998ko ekainaren 10eko ALHAOn argitaratu zen apirilaren 24ko 314/1998 Foru Agindua, zeinaren bidez Aramaioko Ibarrako Hirigune Historikoaren Birgaitze Integratuko Plan Berezia behin betiko onartzen den.

Maiatzaren 22ko 148/2017 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onartu zen Aramaioko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren 1. aldaketa puntuala, hiri-lurzorua eta antolamendu xehatuko eremu batzuk mugatzeari buruzkoa, eta Ibarrako Hirigune Historikoaren mugaketa aldatzen duena. Gaur egun, Udala Ibarrako Hirigune Historikoa Birgaitzeko Plan Bereziaren aldaketa izapidetzen ari da. Mugaketa berri hori egiteko, beste espediente bat ireki behar da.

Aramaioko Udalak, 2023ko azaroaren 23an, Ibarrako Hirigune Historikoaren Birgaitze Integratuko Arearen mugaketa Birgaitze Integratuko Area gisa aldatzeko espedientea hasteko eskatu zuen. Eskaera horrekin batera, horretarako eskatutako eta aipatutako Dekretuaren 11. artikuluaren 2.apartatuan deskribatutako dokumentazioa aurkeztu zen, eta Birgaitze Integratuko Area izendatzeko baldintzei eusten zaie, 317/2002 Dekretuaren 9.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Urtarrilaren 19ko 11/2021 Dekretuaren bidez, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen da, eta, zehazki, 10.2.n) artikuluak Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren Zuzendaritza honi esleitzen dio birgaitze integratuko areen eta area degradatuen adierazpena formulatzeko eta izapidetzeko eginkizuna, ondare urbanizatua eta eraikia birgaitzeko. Horregatik guztiarengatik, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Aramaioko Ibarrako Hirigune Historikoa Osoan Bereoneratzeko Area deklaratzeko espedienteari hasiera ematea, agindu honen eranskineko planoaren arabera, zeinak indarrean dagoen udalerriko plan orokorrak aldatutako mugaketa jasotzen baitu.

Bigarrena.– Bederatzi eta hamabi hilabeteko epeak egongo dira, hurrenez hurren, hasierako onarpena eta behin-behinekoa egiteko, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera.

Hirugarrena.– Abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuaren 11. artikuluko 3. apartatuan xedatutakoa betez, Aramaioko Udalak bidalitako agiri hauek dira agindu honen eranskinak:

– Arearen mugaketa-planoa.

– Espedientearen hasiera azaltzeko eta justifikatzeko memoria.

– Azterlan soziourbanistikoa.

Laugarrena.– Hasteko agindua eta arearen mugaketaren planoa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 8a.

Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburua,

DENIS ITXASO GONZÁLEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala