Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

155. zk., 2024ko abuztuaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3901

AGINDUA, 2024ko uztailaren 24koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez iraungitzat ematen baita Vitoria-Gasteizko (Araba) Papitos haur-eskola pribatuaren baimena, jarduerak uzteagatik.

Salburua Hezkuntza, SL da Vitoria-Gasteizko (Araba) Papitos haur-eskola pribatuaren erakunde titularra, eta erakunde horrek eskatuta irekitako espedientea aztertu da. Espedientea irekitzeko eskatzeko arrazoia, berriz, hau izan da: haur-eskolak duen baimena iraungitzeko eskatzea, jarduerak uzteagatik.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen agiriak erantsi zaizkio espedienteari, eta gai horretan eskumena duten erakundeek txostena egin dute.

Arau hauek hartu dira kontuan: Hezkuntzarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa; unibertsitatez kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatua); 215/2004 Dekretua, azaroaren 16koa, 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri, eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk indarrean iraunarazten dituena (azken dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan) eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Baimena ematea haur-eskola pribatu honen baimena iraungitzeko, jarduerak uzteagatik:

Kode-zenbakiak: 010529 (EAE) eta 01006721 (unibertsala).

Izen generikoa: haur-eskola pribatua.

Izen espezifikoa: Papitos.

Titularra: Salburua Hezkuntza SL.

Helbidea: Heraclio Alfaro kalea 7.

Udalerria: Vitoria-Gasteiz.

Lurralde historikoa: Araba.

Baimendutako irakaskuntzak:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 3 unitate, edukiera hauekin:

• Unitate bat 0-1 urte bitarteko haurrentzat; 8 ikaspostuko edukiera du.

• Unitate bat 1-2 urte bitarteko haurrentzat; 13 ikaspostuko edukiera du.

• Unitate bat 2-3 urte bitarteko haurrentzat; 18 ikaspostuko edukiera du.

Bigarrena.– Ikastetxe horren jarduerak uzteagatiko baimena iraungitzeak, 2024-2025 ikasturtetik aurrera izango ditu ondorioak, eta une horretan baja emango zaio Hezkuntza Saileko unibertsitatez kanpoko ikastetxeen erregistroan duen inskripzioari.

Hirugarrena.– Berriz irekitzeko eskatuz gero, ikastetxe pribatuak baimentzeko arloan indarrean dauden xedapenetan jasotako aginduak bete beharko dira.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 24a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala