Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

155. zk., 2024ko abuztuaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
3900

AGINDUA, 2024ko uztailaren 18koa, Ogasun eta Finantzetako sailburuarena, zeinaren bidez iraungitzat deklaratzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra Horacio Luis Rivero López jaunaren abintestato jaraunsle deklaratzeko prozedura.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2021eko ekainaren 14ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren alde Horacio Luis Rivero López jaunaren abintestato-jaraunsleak deklaratzeko prozedura hastea erabaki zen.

Agindu hori 2021eko ekainaren 28an argitaratu zen «Estatuko Aldizkari Ofizialean», 2021eko ekainaren 23an «Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian» eta 2021eko ekainaren 25ean «Bizkaiko Aldizkari Ofizialean». Era berean, hasteko aginduaren kopia bat Sestaoko Udalari bidali zitzaion, hura baita jaraunspenaren kausatzailearen azken bizilekua.

Euskadiko Ondarearen Erregelamendua onartzen duen urriaren 3ko 143/2023 Dekretuak 38. artikuluan ezartzen duenez, ondarearen arloan eskumena duen sailburuaren agindu bidez ebatziko da prozedura; hasteko agindua eman eta urtebeteko epean eman beharko da agindu hori.

Ondorioz, prozedura aipatutako epean ebatzi ez denez, iraungitzat jo behar da.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoa Horacio Luis Rivero López jaunaren jaraunspenaren abintestato-jaraunsle deklaratzeko prozedura iraungitzat jotzea, prozedura ebazteko urtebeteko epea amaitu delako. Prozedura berri bati hasiera eman ahal izango zaio berriro, iraungitzea gertatu izan ez balitz edukiz berdin jarraituko luketen egintza eta dokumentuak gehituz.

Bigarrena.– Iraungitzea deklaratzeko agindu honen iragarkia «Estatuko Aldizkari Ofizialean», «Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian», «Bizkaiko Aldizkari Ofizialean», Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan eta Sestaoko Udaleko iragarki-taulan argitaratzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ogasun eta Finantzetako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 18a.

Ogasun eta Finantzetako sailburua,

NOËL D'ANJOU OLAIZOLA.


Azterketa dokumentala